domingo, 19 de mayo de 2013

La buena vida

Warhol and the factory



Kapituluaren idea nagusia 'lofta'-ren erabilgarritasuna eta sinbologia da. Bertan ez ziren araurik, leku aske eta irekia zen, komuna bezala funtzionatzen zuena. Komuna elkarbizitzean aritzea da, bakoitzak berera baina denon artean elementu komunak edo ezaugarri komun bat izatea. Horrela, arau bakarra besteari errespetatzea zen. Loft horretan gauero festak egiten ziren. Sexua eta drogak nagusi ziren faktoria horren eguneroko bizitzan. Andy zen, nolabait, horren arduradun nagusiena. Bera prestatzen zuen lofta, gehienetan garbitzen zuen eta ia egun osoa ematen zuen han. Pertsonai ospetsuek ere handik pasatzen ziren; aktoreak, aurkezleak, abeslariak... Lofta garrantzi asko hartu zuen sofa zentralarekin, baita dekorazioarekin. Pieza eta dekorazio luminikoek deigarri ziren. Kontzeptu bezala faktoriari emandako erabilera ikasi behar dugu. Gauza gutxirekin, denon artean elkarlanean, espazio polibalente, moldagarri eta komun bat sortu zen. Denetarako erabiltzen zen espazio hori: kontzertuak egiteko, hitzaldiaak egiteko, festak egiteko, hitz egiteko, espozizioak egiteko, artea egiteko, atseden hartzeko...



Kapitulua ulertzea zaila izan da. Gauza asko ez ditut guztiz ulertu, arkitektura baino gai politiko eta filosofikoak ukitzen dituelako. Gainera zaila izan dut memoria egitea, irakurri nuenetik sarrera hau idazten ari naizen unera arte 2 hilabete igaro direlako. Hala ere, liburua gomendagarria da, beste kapituluak goxoagoak direlako (Mies Van der Rohe-rena batez ere).

domingo, 12 de mayo de 2013

3. ARIKETA



3. ariketa Trinitate Plazaren inguruan burutu dugu. Helburua zen plaza hobetuko duen interbentzio bat egitea. Horretarako, bakoitzak plazaren zonalde bat aukeratu eta horretan egin du lan. Plazaren beharrak ebaluatzeko plazara hurbildu eta kazetari lana egin genuen. Han ziren pertsonei elkarrizketa bat egin behar genien, plazaren eta erabiltzaileen sentsazioak palpatzeko eta hainbat datu eskuratzeko. Behin hau eginda, pentsatseari ekin genion.

Plazak zenbait aldaketa behar zituen. Besteak beste, komunak estaltzea, zonalde estaliak sustatzea, erreklamo gehiago izatea, gauetan ez ixtea, hesiak kentzea, elementu hoberenak nagusitzea...

Elkarrizketa ondoren harmailak potentziatzeaa erabaki nuen. Horretarako kiosko bat jarriko genuen. Honekin plazara jendea erakartzea lortuko genuen. Esaterako, goizetan, jubilatuak bilduko ziren, egunkaria irakurtzen lasai lasai eta elkarrekin solasaldian; Arratsaldetan, umeek bilduko ziren plazan eta jateko zerbait nahi bazuten kioskoa ondoan izango zuten. Kioskoak be bai izango zituen harmailak edo esertokiak atzealdean. Zertarako? Pertsonek solasaldian egokiago aritzeko. Izan ere, pertsona talde bat elkartzen denean eta hitz egitera esertzen direnean hobeto da elkarren aurka edo korro batean aritzen dira, taberna baten terrazan gertatzen den moduan. Trinitate plazak ez du aukera hori ematen. Ez du bankurik eta harmailetan esertzean aurrera begiratzeko aukera soila ematen du. Hau da guk bilatzen dugun ideia:


Influentziak bilatzeari jarri ginen. Elementua plazarekin ezinhobeto kohesionatzeko eta integratzeko egin genuen lan. Zer jartzea bagenuen. Baina, nola integratu hori Gancheguiren obran?

Peña Gancheguiren lanari erreparatu nion. Trinidade plazan eskailerak sortzeko itsasoan eta horrek sortzen dituen formetan oinarritu zen. Olatua, itsasoaren sartzea lurran, erosioak, arrokak... Erori nintzen; Gantxegik zerbait gehio egin du itsaoarekin erlazionatua. Chillidarekin bat egin zuen lan Haizearen Orrazian. Batek eskulturak eta besteak plaza. Bizikleta hartu eta Pilotaren plazara (horrela deitzen dela uste dut) hurbildu nintzen. Bertan, Gancheguik arroka paretetan dagoen itsasoaren erosioa eskailerekin funditzen du. Harreman hori asko gustatu zitzaidan eta proiekura aplikatzea saiatu nintzen.



Erosioaren irudikari ziren laminazio hauek deigarri iruditu zitzaidaten. Hauek Donosti osoan zehar errepikatzen dira. Urrutiago joan gabe, itsas erosioa ikusi ahal dugu Miramar Palazioaren behekaldean, zonalde guzti horretan. Proiektuaren bigarren aukera hau izan zen, laminatu horietan oinarrituz:


Laminatua aprobetxatuz, lehen aipatu dugun harmailen aurkatzea burutu ahal genuen. Baina ideia ez zitzaidan asko konbenzitzen, ez baitzuen espazio handia uzten kiosko barruan, batez ere zutik jartzekoa.

Nola aldatu edo hobetu hau itsasoaren ideia apurtu gabe? Kaiak. Kaietan dauden olatuak apurtzeko kuboak. Kuboek bilatzen ari ginen espazioa emango ziguten eta horrela ez dugu atzera uzten itsasoarekiko erlazioa harmailetan.




Ideia hurrengoa zen: Hiru kubo. Bolumenak eta formak sortzeko horretako bat aurpegi batean eutsita egongo zen, beste bat ertz batean eta hirugarrena erpin batean. Elkarren artean intersekzionaturik egongo ziren, baita zoruarekiko.



Erdiko pieza edo kuboa hutsa egongo zen eta Corten altzairuzkoa izango zen (altzairu hau oso erabilia da hemen, adibidez Haizearen Orratzan, Euskalduna Palazioan, Chillidaren monumentuetan, Uni aurreko piboteetan...). Estalki moduan balioko zuen (atzetik irekia egongo zen) eta behekaldean esertzeko aukera ematen duen lamina edo eserlekua egongo zen. Hasiera batean kubo horiek eskailerekin intersekzionatuko nituen baina horren zailtasuna dela eta, baita piezak leku horretara mugatuko dudala eta, iritziz aldatu nuen. Izan ere, konposizioa eskailetara egokitzen banuen beste leku batera mugitzeko aukera galduko nuke.

Zuzenketan irakasleak esan zidan erdiko estalki hori intersekzionatzen banuen alboko kuboekin horren funtzioa bi kuboen artean modu bat bakarrik egoteari mugatuko nuen. Berak proposatu zida beste forma bat bilatzea estalkia egiteko. Ideia zera zen: 3 piezak bakarka edo taldeka funtzionaraztea, hainbat konbinazioak edo kokalekuak onartuz. Inflexio puntu batera ailegatu nintzen. ZER DA KIOSKO BAT? galdetu nion neure buruari. Definizio bat atera nuen: Dendatxo bat eraikinetik kalera aterata. Elementu urbanoa, guztiz funtzionala eta MUGIKORRA.




Kuboaren, eta ondorioz, itsasoaren esentzia galdu gabe erdiko altzairuzko kuboaren diseinua zerbait aldatu nuen. Forma berri bat aurkitu nuen, beste kuboekin hainbat modutan konfiguratu ahal zena. Hurrengo argazkietan behatu ahal dugunez:








Azkenean konposizio kubiko bat lortu dugu. Konposizio kohesionatu horretan estalki bat, bi kiosko (bata janarizkoa eta bestea prentsazkoa) eta esertzeko aukera berriak aurkezten dituena bildu ditugu. Proiektua horrela geratu da, aldaketa gehiagorik gabe. Orain autokritika egiteko momentua da:

-Proiekua pentsatzeari ez diot denbora nahikoa eskaini, beste irakasgaiak zirela eta, eta nahiko ahaztua izan dut momentu askotan.
-Ideiak oso eskasak izan dira nire buruan.
-Influentziak bilatu eta bilatu baina ez dut nire gustoko ia ezer aurkitu.
-Lortu ditudan ideia gehienak ez ditut izan gustoko.
-Proiektua ez zait hain mamitsua geratu.

Agian nekatuta ailegatu naiz kurtso amaierara, baina hori ez da arazoa, atseden baten ondoren idar gehiagorekin bueltatuko naizelako! Irailean ikusten gara! Opor onak eduki!!

Hau da emaitza: Hemen dira maketa, renderizatuak eta planoak:





















lunes, 6 de mayo de 2013

ELKARRIZKETA




4 Gazte. 35-30 urte tartean. Ez dira modu ohikoan plazan egoten. Gutxitan pasatzen dira, egun puntualetan soilik. Galdetu nien ea zerk erakartzen zien hona etortzera eta bolatokiaren goiko plataforma seinalatu zidaten. Haien ustez, atal hori eta gradek leku hoberenak dira. Han goian oso ondo egoten da haien ustez. Gazte hauek sarrera ondoko eskaileretan zeuden. Hala ere, esan zidaten etortzen ziren bakoitzean bolatokiaren plataformara igotzen zirela. Egun hartan Trinitate Plazara joan ziren egun eguzkitsua baina haizetsua zelako. Izan ere, haizerik gabeko leku baten bila egon ziren, aldi berean eguzki eta tenperatura on hori aprobetxatzeko. Haien ustez plaza lasaia da, erosoa, itxia baina aldi berean irekia. Plazak sorrarazten dien sentsazioen artean lasaitasuna eta babesa azpimarratzen dute. Babes sentsazio hori plazak ixten dituen elementu desberdinek osatzen dute. Alde batetik mendia. Bestaldetik gradak. Bestetik etxebizitxak, frontoia, elizak, San Telmo museoa… Plazaren punto positiboa beraz gradak eta plataformak dira. Asko guztatzen zaizkie gradak jendez betetzen direlako ekintza kulturaletan. Baina haien ustez ohiko egunetan graden zati gehiena erabili gabe geratzen denez horietan zerbait egin ahalko zen, plazaren estetika eta lasaitasuna apurtzen ez duena. Puntu negatiboa galdetu nienean batek mendi magalari seinalatu zion baina segituan bere laguna oinak gelditu zion bertan harresi zaharrak eta aitzinako eraikinen paretak geratzen direla esanez. Orduan hasierakoa bere iritzia aldatu zuen, behin zonalde horren balio historikoa ezagututa.

Azken gauza moduan, esan zidaten oso ondo zegoela horrelako ikasle gazteok halako elkarrizketak edo kontaktuak egitea plazen erabiltzaile gazteekin, euren ahotsak entzuteko jendea bilatzen dutelako hirietan “skate” praktikatzeko eremuak habilitatzeko (haiek “skater”-ak baitira).

jueves, 2 de mayo de 2013

Arkitektura Moldagarria - Londreseko Estadio Olinpikoa

File:Olympic Stadium (London) illuminated, 3 August 2012.jpg

Londres 2012 Olinpiar Jokoentzako eraiki zen estadio olinpikoa oso berezia da arkitektura eta ingenieritzaren munduan. Izan ere, "mecano" bat balitz bezala, piezetan desmuntagarria da, jokoak eta gero beste funtzioetara egokitzeko. Horretaz gain, bestelako nozio arkitektoniko bitxiak eta garrantzitsuak aipatuko ditugu orain.

Londreseko gune industrial bat ia abandonaturik dagoela, baita itsusia, kutsatua eta hiriaren komunikabide kohesioaren aldetik desegokia, Londres hautatuta atera zenean eremu horretan rekonbertsio bat egitea erabaki zen. Bertan ezarriko zen villa olinpikoa. Sedeak, zentroak, hotelak, egoitzak, estadioak, denborapasak... Hitz gutxitan esanda, Joko Olinpikoak aprobetxatuz hiriaren auzo bat konpontzea.

Arkitektoek estadioarentzat egokiko zen eremua hartu zutenean, ohartu ziren ezingo zela posible azalera horretan ezaugarri olinpikoko estadio bat sartzea. Buruhauste batzuen ondorioz, estadioak hartuko zuen azalera murriztu zuten. Estadio konpaktoa izango zen orduan, ibaiaz inguratuta.

File:Olympic Stadium (London), 16 April 2012.jpg


Beste arazo bat aurkeztu zen orduan. Joko egunetan zehar estadioa gora arte betetzen da, baina jokoak amaitu ondoren, normalean estadio olinpiko guztiek  erabili gabe, edo behintzat ia erabili gabe, geratzen dira. Horren adibide on bat dira Pekineko "habia", Montjuic edota Yoyogiko Gimnasioa. Guzti hauek joko egunetan bete ziren, eta orain, funtziorik gabe geratu dira (ekitaldiak, ekintzak, norgehiagokak,...) edo oso handi geratu dira (eserleku kopurua handiak direla eta). Gainera, mantentzeko kostuak izugarrizkoak dira estadio erraldoi batean. Horretaz gain hiriak dagoeneko du ezaugarri erraldoietako futbol zelai bat, Wembley. Zertarako beste bat? Zein izango zen orduan soluzioa? Londreseko estadioaren kapazitatea murriztu? Ez, jokoentzako ez baitzen gehiegi izango. Orduan, zer?

Arazoa konpontzeko 'mecano'aren ideiari erreparatu zioten: Muntatu eta desmuntatu ahal den eraikin bat diseinatzea, jokoetan zehar itxura eta funtzio batzuk izateko eta jokoak eta gero beste funtzio eta beste ezaugarriak izateko. Ideia ona zen. Nola burutu? 



Estadioa kapa edo pieza desberdinak izango zituen. Nagusienak: Fosoan eremu estatikoa, zelai olinpikoa eta beheko harmailak; metalezko estruktura moldagarri batzuen gainean goiko harmailak; eta hauen gainean estalkia, argi dorreak barne. Jokoak pasa eta gero azkenengo bi piezak betirako kendu eta  soilik atal finkoa geratuko zen zutik. Estadioaren tamaina 80.000 eserlekutik 25.000 eserlekura pasatuko zen beraz, West Ham futbol taldearen egoitza eta zelaia bihurtzeko.



Bestalde, estadioa oso konpaktoa zenez, argiak kokatzeko era oso zaila izango zen, estalkia oso baxua egonez ikusleen gainean edo ikus-kanpoan egongo ziren, molestoak eta guzti izanez. Horretarako, fokoen altuera handitzea erabaki zen, dorre batzuetan ezarriz.

Aipatzekoa da ere proiektua erdixka zegoenean, krisi ekonomikoa kolpekatu ziola. Burutu nahi ziren luxuzko ezaugarriak edo elementu bitxiak moztu egin ziren. Hala ere, estadio guztiz funtzional eta egoki bat ondoriozta egin zen.

Azken finean, estadio malgua, moldagarria, desmuntagarria, ekonomikoa, errentagarria, funtzionala, egokia eta polita, kalitatezkoa, kirol arkitekturan deigarria eta aitzindaria (Izan ere Qatar-eko futbol txapelketa mundialarentzat behin-behineko estadioak diseinatuko dira).

'SUPERESTRUCTURAS' PROGAMAKO DOKUMENTALA:


jueves, 25 de abril de 2013

Yas uhartea - Abu Dhabi


Petrolioa agortzen ari da. Errealitate bat da. Erregai honetaz bizitzen duten herrialde ekoizleek alternatiba ekonomikoak bilatu behar dute etorkizunean diru sarrerak izateko. Petrolioaren negozioa izugarrizko dirutza mugitzen du eta gaur egun herrialde askok aberats bihurtu arte garatu dira. Honen kasu dira Arabiar Emirato Batuak. Petrolioa urte gutxi barru amaituko da eta etorkizunean turismotik bizitzeko ahaleginak egiten ari dira emiratoek. Erregaiekin lortutako dirua atrakzio turistikoetan inbertitzen ari dute. Ezaguna da Dubai emiratoan burututako transformazioa, baina... beste emiratoetan zer?? Hona hemen Abu Dhabi emiratoan (AEEBB-en kapitala) egiten ari diren ahalegin bat.

Yas izeneko uharte sasi-artifiziala garatzen ari dute Abu Dhabin. Bertan, besteak beste, turismoa erakartzeko, Formula 1 zirkuitoa, Yas Hotela, portua, Ferrari World atrakzio parkea, golf zelaiak, parke berdeak...



Formula 1 zirkuitoa oso berezia da. Munduko zirkuito seguruena da, horretan aplikatuta baitaude orain arte egindako segurtasun aurrerapauso teknologiko garatuenak. Hala nola, pista irteera egokiak, pista zabala, zentro mediko modernoena, harmailen behekaldean ezarritako eskapatoria luzapenak eta azken generazioko protekzio barrerak. Azken hauek inpaktoaren energia guztia xurgatzeko gaitasuna dute autoa errebotatu gabe. Barrerei eta harmail berriei esker pistan gertatzen den akzioa ikusleari hurbiltzen diote, eskapatoriak murrizten direlako. Aipatu beharrekoa da zirkuito honek argiztapen artifiziala duela. Izan ere, Formula 1 lasterketak  arratsaldean hasi eta gauen amaitzen dira, espektakuloa gehitzeko. Bestalde, zirkuito honek berez bustitzeko sistema du. Honi esker hainbat posibilitate burutu ahal dira, hala nola segurtasun eta automozio  frogak, esperimentuak eta garapenak. 

Azken generazioko estalkiak ere sustatu dira konplexu honetan. Emirato hauetan ia euririk ez darionez, soilik eguzkitik babesteko funtzioa dute estalki hauek. Materiala arintzeko eta material bolumena ahorratzeko lona elastiko zuri eta tentsionatuak erabili dira, idealak eremu honetan. 



Uhartearen beste atrakzio bat Yas Hotel-a da. Zirkuitoa honen azpitik igarotzen da, lekuari estetika ezinhobea emanez. Arkitekturaren ondorio eder honek estalki bitxia du oso. Haizean dabilen haretik babesteko gainazal eskamatua eta kurbatua diseinatu da. Horrek osatzen duen panel bakoitzak berezko led argiak ditu (verdea, gorria, urdina) eta horiek konbinatuz panel bakoitzak modu independientean kolore desberdin batez argiztatu ahal da. Horrela, marrazkiak, esaldiak edo degradatuak proiektatu ahal dira gainazalean. Horrek espektakulua handitzen du. Hotela bi eraikinetaz dago osatua, norabide perpendikularrean ezarrita. Bi eraikin horiek konektatzeko pasarela bat jartzea erabaki zen, eta honen azpitik doa pista. 





Helmuga zuzenaren aurrean kristalezko dorre moderno bat dago, Khalifa bin Zayed Al Nahyan emiratoen errege familiarentzat soilik eraikia. Ez da amortizatzen, soilik Formula 1 lasterketa dagoenean erabiltzen delako, urtean behin. Horrelakoa da dirua soberan izatea...



Gogoratu beharrekoa da konplexu honen arkitektoa eta ingenieroa Hermann Tilke dela. Honek izugarrizko lanak egin ditu Formula 1 munduaren inguruan. Guztira 13 zirkuito-konplexu berri diseinatu ditu eta halako beste gehiago birmoldatu edo hobetu ditu.



Boxes irteera guztiz berezia da munduan, pista nagusia behetik gurutzatzen duelako. Horrek mordientea ematen dio lasterketei.



Zirkutoaren punta batean estadioa deituriko zonaldea dago. Bertan harmailek enbolbente bat osatzen dute bihurgune itxi batzuen inguruan. Terrenoaren maldatxo intentzionatua ikusleari zirkuitoaren bisio hobeagoa ahalbidetzen du. Puntu honetan, harmail hauen atzean, zirkuitoari Ferrari World parkea lotzen zaio.




Hau bereizteko munduko parke estali zabalena dago, munduko estalki handienarekin eta Ferrari-ko logo handienarekin. Parkea Ferrari auto marka mitiko eta ospetsuarekin erlazionaturiko atrakzio anitzak biltzen ditu. Disney World Disney-ri den moduan, Ferrari World Ferrari-ri den bezala osatzen du. Bertan nagusitzen da Formula Rossa, munduko roller coaster-ik azkarrena (250 km/h).



Azaldu bezala, agerian utzi ditugu turismoa erakartzeko egiten ari diren esfortzuak, arkitekturarekin lotutak daudenak. Urte batzuen buruan, gas natural eta petrolio erreserbak agortzean, herrialde hauek halako konplexu turistikoetaz bizi beharko baitute.

"MEGACONSTRUCCIONES" programan egindako dokumentala:
1/5 BIDEOA
2/5 BIDEOA
3/5 BIDEOA
4/5 BIDEOA
5/5 BIDEOA