miércoles, 27 de febrero de 2013

GREEN ROOF

Gaur British Columbia Unibersitatetik (UBC) irakasle bat etorri zaigu eskolara hitzaldi bat emateko. Horretan arkitektura ekologiko eta berdeaz hitz egin digu, konkretuki, belar estalkiei eta uraren aprobetxamenduari buruz.
 
Belar estalkiei dagokionez, soluzio jasangarri horren abantailak eta ezaugarriak izan ditugu gai nagusi moduan. Abantailak ugariak dira, batez ere inguru urbanoetan; flora, jada dakigunez, airearen karbono dioxidoa (CO2) garbitu eta kutsadura murrizten du; estalkien iraunkortasuna handitzen da; eraikinaren klimatizazioa hobetzen da; inguruaren tenperatura zuzena ahalbidetzen du, hau da, belarra ez du berorik xurgatzen eta irradiatzen; hiri eremuetan bioaniztasuna areagotzen du; inundazioak murrizten ditu; prezipitazioen uren garbiketa gauzatzen du; zaratak xurgatzen ditu... horretaz gain landa eremu hori elikagaiak hazteko erabili ahal dira.
 
Azken egunetan liburu bat irakurtzen egon naiz, Nuevos paradigmas en la arquitectura deiturikoa. Bertan, Luis de Garrido arkitekoak hainbat estrategia azaltzen ditu arkitektura jasangarriak lortzeko. Belar estalkiak eta belar paretak oso aipatuak dira. Horretik informazio eta nozio asko jaso ditut, eta gaurko hitzaldia ezinhobeto ulertzeko oinarria eskuratu dut, arkitekto honek halako hainbat prototipo proiektatu baititu (hala nola, Green Box eta Tximeleta etxea). Belar estalkiek naturaren elementuak hartu eta arkitekturan sartzen ditu; eta arkitekturak natura hornitzea lortzen du. Hala nola, azaldutako abantailekin edota estetikoki elementu berriak sartuz (belardiak altueretan egotea, bolumen edo maila desberdinetan, eraikinak lurzoruan sartuz...etab.)
 
 
 
 
Gaurko irakaslea estalki hauen erabilera eta erantzunaren ebaluazioa bi hiri desberdinetan azaldu digu. Vancouver eta Manhattan. Lehenengoan prezipitazioak neguan dira bakarrik. Bigarrenean ere, baina klima ez da muturrekoa eta ura edozein urtaroan eman daiteke, gainera, Manhattan hirian uholde asko ematen dira. Estalki hauek inundazioak eragozten ditu, esan dugun bezala, beraz, bere instalazioa paregabea izango lirateke hemen, berro irradiazioa murrizteaz gain. Vancouver hirian, aportazioa ona izango litzateke, baina arazo batekin topatzen gara: hilabete askok euririk gabe geratzen dira, eta belarra, noski, ura behar du. Zer egin? Prezipitazio urak metatzeko depositu sistema ezarri beharko zen, ureztatzeko ez ditugulako behar ur oso oso garbiak. Arazoa honen prezioa da, baina eraikinak taldean unifikatuz deposito bakarra erabiltzeko kostuak zatitzen dira (eta ez eraikinak unitate bakarrean egonda).
 
 
 
 
Baita ere hitz egin zaigu belar estalki motetaz. Bi daude. Intentsiboa eta extentsiboa. Intentsiboa garestiago da eta mantenimendua ohikoa da. Extensiboan, aldiz, urtero bizpahiruko mantentze lanak egin behar dira eta oso merkeak dira.
 
 
Nire hausnarketa honakoa da: Betidanik izan dut gustokoa berde kolorea. Berdea baino, flora, landareak, belardiak, natura. Proiektu berdeak gustatzen zaizkit eta horregatik saiatzen naiz beti berde proiektatzen edo pentsatzen. Nire interes maila gai honetan altua da oso. Gaur egun, nahiz eta praktikan dagoeneko ikusi, uste dut utopia bezala ikusten direla gauza guzti hauek. Baina hau auto elektrikoarena bezalakoa da: Badakigu etorriko dela- no hay otra-, gure autoa aldatu behar dugula, errendimendu bera lortu ahal dugula, luzera kostuak murriztuko ditugula, baina gutxik uzten dute atzean gasolina autoak, oraindik utopia ideia bezala ikusten ditugulako. Adarretatik noa. Esan nahi dudana zera da, bultzada definitiboa eman behar dugula arkitektura berdeak hedatzeko eta gauzatzeko, nahiz eta jendea oraindikan mentalki prestatuta ez egon.

viernes, 15 de febrero de 2013

Estadioak

Ez dakit nondik etortzen zaidan pasio hau. Futbolaren aldetik? Arkitekturaren aldetik? Sentimenduaren aldetik? Seguruenik faktore askoren nahasketatik datorkidala. Hala ere, esan ohi digute gure hezkuntzan bizitakoa betiereko sentsazioak sustatzen digutela gorputz barruan. Nik, behintzat, hemen hazi naiz: 




Uste dut nere pasioa hemen jaio zala. Talde bakarra, futbolean berezia, sentimendua, historia, arkitektura berezia, estadio ingeleraren estiloa, sinboloak, historia, pasioa... San Mamés. Futbolaren katedrala. 

Horrela hasi behar nuen apunte hau, niretzat ekidiezina zen.

Izan ere, estadioek zerbait berezia dute, asko gustatzen zaidana. Majestuosidadea? Sartze-inpresioa? Bistak? Arkitektura? Formak? Koloreak? Euren harmailen beherakadak? Berdearen protagonismoa? Dena.

Estadioek erdigunera (zelaira) bideratutako arkitektura da. Obalatua zirkularra, txaflanatua, laukizuzen formakoa... izan ahal da, gehiengoan forma kurboak dituzte. Egitura erradiala eta gehienetan simetrikoa.

Apunte honen bitartez munduko estadio berezien, handien, bitxien edota garrantzitsuen sintetizazio "txikia" (behintzat niretzat) egingo dizuet. Goza ezazue. Gai hau gehigao jorratu nahi badezue honantz jo dezakezute:


Birziklatutako estadioa, Japonia. Bere zikloa amaitua, estadioari erabilera berriak eman ahal zaizkio, hori bota beharrean. Hona hemen kasua.



Bragako Udaletxe Estadioa, Portugal. Honen berezitasunak: estadio oso handia, baina fondo gabea. Bestalde, kantera baten magalean eraikita dago. Arkitekturaren joya bat da, liburu askotan ageritakoa.



Estadio naturala.



Marina Bay Stadium, Singapur. Zelaia flotatzen dago itsasoan, eta harmailak lurzoru firmean daude. Hauen azpitik tunel bat dago, Formula 1 zirkuitoan erabiltzen dena.





Zergatik izan behar dute estadioek beti forma arruntak? Honako antolaketa guztiz originala da!





Ukrania. Futbolean aritzeko edozein lekua da ona.



Le Stade de la Licorne. Zertarako balioko dute aterpe horiek hain bertikal egonda??



Rungrado May Day. Ipar Korea. Benetan erraldoia. Munduko erraldoiena. 150.000 eserleku.



Beijingeko estadio olinpikoa. 2008ko olimpiadetan erabilia, nidoaren antza du ikurra.  Herzog eta Meuron arkitektoen artelan bitxia.



Londreseko estadio olinpikoa. 2012ko olimpiadetan erabilia, munduko lehen estadio olinpiko desmuntablea da. Harmail zati bat desegiten ari da estadioa West Ham futbol klubari lagatzeko.
 


Salt Lake Stadium, Calcuta (India). 120.000 ikusle herri txiro batean.



Wembley, Ingalaterran. Estadio berria, antzinakoaren esentzia berarekin. Arkuaren deigarritasuna.



Cornellá - El Prat, Katalunia. Espanyol taldearen zelai berria. Koketoa, ederra eta laukidun formekin. Oso modernoa. Porteria bat Cornellá hirian eta bestea El Prat-en.



Lasesarre, Barakaldo. Eduardo Arroyoren artelan oso modernoa, erraz handitu ahal dena. 



Qui Zhong. Aterpe mugikorra oso originala da! Lore antzekoa!



Allianz Arena, Munich. Benetan soragarria. Magiaz beterik. Oso ederra. Koloredun argiak ditu bere panel akoltxatuetan.



Municheko estadio Olinpikoa. Azal minimoaren legeetan oinarritutako membranak erabiltzen ditu estalki moduan.




Maracaná, Rio Janeiro, Brasil. Handienetarikoa, guztiz zirkularra, animatuena, pasionalena.




King Khalid Stadium. Arabiar dirudun herriek eguzkia ekiditzeko membranak erabiliz egina.




Estádio Municipal de Aveiro, Portugal. Umeentzako jostailua balitz bezala.





Sapporo Dome. Elurraz eta hotzaz babesteko.





Old Trafford, Manchester. Magiaz beterik.






San Siro edo Giuseppe Meazza, Milan. Erraldoia, historikoa. Munduko bi klub handien etxea.



Mosses Mabhida, Durban (Hego Afrika). Ederra. 2010. urteko mundialeko estadio bat. Arkua eta estalkia bitxiak dira.



Soccer City, Johannesburgo (Hego Afrika). Kalabaza baten interpretazioa. Kolore pixelatuak fatxadan. 2010. urteko mundialeko finalaren eskenatokia.



Green Point, Ciudad del Cabo (Hegoafrika). Sutila, elegantea. 2010. urteko mundialeko estadio bat.



Hurrengo argazkiak ERRUSIAKO 2018 EUROKOPAren estadioak dira. Oso oso oso modernoak. Gehinak eraikigabeak daude. 










Oraingoan 2020. URTEKO QATAR-EKO FUTBOL MUNDIALAren estadioak azalduko ditut. Qatar eremu oso txikia denez eta bertan futbola oso sustatua ez dagoenez, hurrengo estadiotako askok desegingo dira piezetan herri txiroei donatzeko. Beroaren kontrako futbol zelai oso modernoak dira. Esaten da urte horretako mundiala neguan ospatuko dela (Bertan 27ºC inguru egoteko). Askok utopiak dira, bana ideia bitxiak dute. Ea eraikitzen ahal diren.











Eta azkenik... San Mamés Barria, César Azkarate euskaldunaren artelana. Bai, lagunok, bai. Sarrera San Mames zaharrarekin hasi nuen eta honi agur egingo diot honi etorkizunari erreparatuz. Pena handia da gure katedraletaz desegitea 100 urte geroago... Esentzia galduko da, baina ez magia. Etorkizuna:




Enlace permanente de imagen incrustada