Petrolioa agortzen ari da. Errealitate bat da. Erregai honetaz bizitzen duten herrialde ekoizleek alternatiba ekonomikoak bilatu behar dute etorkizunean diru sarrerak izateko. Petrolioaren negozioa izugarrizko dirutza mugitzen du eta gaur egun herrialde askok aberats bihurtu arte garatu dira. Honen kasu dira Arabiar Emirato Batuak. Petrolioa urte gutxi barru amaituko da eta etorkizunean turismotik bizitzeko ahaleginak egiten ari dira emiratoek. Erregaiekin lortutako dirua atrakzio turistikoetan inbertitzen ari dute. Ezaguna da Dubai emiratoan burututako transformazioa, baina... beste emiratoetan zer?? Hona hemen Abu Dhabi emiratoan (AEEBB-en kapitala) egiten ari diren ahalegin bat.
Yas izeneko uharte sasi-artifiziala garatzen ari dute Abu Dhabin. Bertan, besteak beste, turismoa erakartzeko, Formula 1 zirkuitoa, Yas Hotela, portua, Ferrari World atrakzio parkea, golf zelaiak, parke berdeak...
Formula 1 zirkuitoa oso berezia da. Munduko zirkuito seguruena da, horretan aplikatuta baitaude orain arte egindako segurtasun aurrerapauso teknologiko garatuenak. Hala nola, pista irteera egokiak, pista zabala, zentro mediko modernoena, harmailen behekaldean ezarritako eskapatoria luzapenak eta azken generazioko protekzio barrerak. Azken hauek inpaktoaren energia guztia xurgatzeko gaitasuna dute autoa errebotatu gabe. Barrerei eta harmail berriei esker pistan gertatzen den akzioa ikusleari hurbiltzen diote, eskapatoriak murrizten direlako. Aipatu beharrekoa da zirkuito honek argiztapen artifiziala duela. Izan ere, Formula 1 lasterketak arratsaldean hasi eta gauen amaitzen dira, espektakuloa gehitzeko. Bestalde, zirkuito honek berez bustitzeko sistema du. Honi esker hainbat posibilitate burutu ahal dira, hala nola segurtasun eta automozio frogak, esperimentuak eta garapenak.
Uhartearen beste atrakzio bat Yas Hotel-a da. Zirkuitoa honen azpitik igarotzen da, lekuari estetika ezinhobea emanez. Arkitekturaren ondorio eder honek estalki bitxia du oso. Haizean dabilen haretik babesteko gainazal eskamatua eta kurbatua diseinatu da. Horrek osatzen duen panel bakoitzak berezko led argiak ditu (verdea, gorria, urdina) eta horiek konbinatuz panel bakoitzak modu independientean kolore desberdin batez argiztatu ahal da. Horrela, marrazkiak, esaldiak edo degradatuak proiektatu ahal dira gainazalean. Horrek espektakulua handitzen du. Hotela bi eraikinetaz dago osatua, norabide perpendikularrean ezarrita. Bi eraikin horiek konektatzeko pasarela bat jartzea erabaki zen, eta honen azpitik doa pista.
Helmuga zuzenaren aurrean kristalezko dorre moderno bat dago, Khalifa bin Zayed Al Nahyan emiratoen errege familiarentzat soilik eraikia. Ez da amortizatzen, soilik Formula 1 lasterketa dagoenean erabiltzen delako, urtean behin. Horrelakoa da dirua soberan izatea...
Gogoratu beharrekoa da konplexu honen arkitektoa eta ingenieroa Hermann Tilke dela. Honek izugarrizko lanak egin ditu Formula 1 munduaren inguruan. Guztira 13 zirkuito-konplexu berri diseinatu ditu eta halako beste gehiago birmoldatu edo hobetu ditu.
Boxes irteera guztiz berezia da munduan, pista nagusia behetik gurutzatzen duelako. Horrek mordientea ematen dio lasterketei.
Zirkutoaren punta batean estadioa deituriko zonaldea dago. Bertan harmailek enbolbente bat osatzen dute bihurgune itxi batzuen inguruan. Terrenoaren maldatxo intentzionatua ikusleari zirkuitoaren bisio hobeagoa ahalbidetzen du. Puntu honetan, harmail hauen atzean, zirkuitoari Ferrari World parkea lotzen zaio.
Hau bereizteko munduko parke estali zabalena dago, munduko estalki handienarekin eta Ferrari-ko logo handienarekin. Parkea Ferrari auto marka mitiko eta ospetsuarekin erlazionaturiko atrakzio anitzak biltzen ditu. Disney World Disney-ri den moduan, Ferrari World Ferrari-ri den bezala osatzen du. Bertan nagusitzen da Formula Rossa, munduko roller coaster-ik azkarrena (250 km/h).
Azaldu bezala, agerian utzi ditugu turismoa erakartzeko egiten ari diren esfortzuak, arkitekturarekin lotutak daudenak. Urte batzuen buruan, gas natural eta petrolio erreserbak agortzean, herrialde hauek halako konplexu turistikoetaz bizi beharko baitute.
"MEGACONSTRUCCIONES" programan egindako dokumentala:
1/5 BIDEOA
2/5 BIDEOA
3/5 BIDEOA
4/5 BIDEOA
5/5 BIDEOA