Konposizioa II irakasgaian Mikel Rankin eta biok Euskal Herriko dorretxeei buruz egindako lan bat zuekin
partekatu nahi dug. Gai interesgarria eta mamitsua dela uste dugu eta pena merezi du erakin tipo hauen historia, ezaugarriak eta zergaitiak zabalt Diapositiba bidezko PDF aurkezpena ere lagatzen dizuegu hemen azpian:
IRUDIAK / IMÁGENES
Zergaitik
eraiki ziren?
Leinu gerrak edo bando gerrek motibatuta. Zerk eragin zuen bandoko gerrak?
Behe Erdi Aroan krisi ekonomiko larria batek Europa Okzidental osoa suntsitu
zuen. Honen lehen biktimak landa kapareak edo hidalgoak izan ziren. Honek
eragingo zuen bizi kalitate mailaren murrizketa eta irispen ekonomikoaren
murrizketa. Ondorioz, noblezia atal honek bere ondasunak ugaritzeko ekintzak
gauzatuko ditu edozein medio bide.
Horrela indarkeriara joko dute, jende arrunten eta beste familien kontra
egiten. Estrategiari dagokionez, bando edo klanetan biltzen ziren indar gehiago
edukitzeko. Horrela, Ganboatarrak eta
Oinaztarrak, bi bando nagusi, sortu
ziren. Gatazka hauek Bizkaian eta Gipuzkoan eman ziren neurri handienean.
Era honetan, defendatzeko fortalezak eraiki zituzten. Eraikin hauek funtzio
militarra edukitzeaz gain, ez dute uko egingo funtzio agropekuarioari eta
egoitza erabilerari. Gainera, dorretxea boterearen ikur bat bezala
funtzionatzen zuen.
Nork eraiki
zituen?
Bizkaian adibidez: Bizkaiko Foru Zaharrean baimena ematen zen
Bizkaiko Kapare orori ‘casa fuerte’ (Funtzio militarra) eta ‘casa llana’
(Baserri arrunta) bat eraikitzeko. Foru berrian, berriz, bizkaitarren kaparetasun unibertsala aldarrikatzen
da eta bizkaitar guztiei baimentzen zaie etxe mota hauek eraikitzea.
Dorrearen funtzioak
-Dorrea
gotorleku bezala: Erabilera nagusia zen, logikoa den bezala. Funtzio
militar hau zuzenean baldintzatuko du eraikin hauen estetika. Bertikaltasuna
edukiko dute, jaurtiketa eremu handiago bat edukitzeko. Horma lodiak, luzera
gutxikoak, dorrearen oreka eta estabilitatea altueraren ondorioz arriskuan ez
jartzeko. Hermetikotasuna, zirrikitu eskasekin,
aurkakoen proiektilak barrura ez sartzeko. Normalean eraso txikiak
ziren, eta horietatik babesteko oso erreza zen dorrearen ezaugarriak direla
eta. Erresistentzia pasibo bitartez defendatzen ziren eta eraso arrakastatsu
bat edukitzeko aukera bakarrak sorpresa faktorearekin ematen ziren. Azkenan,
dorreak disuasio elementu bezala funtzionatzen zuten.
-Dorrea
egoitza bezala: Beste eraikin militarretatik bereizten duen funtzio nagusia
da. Gazteluetan, adibidez, egoitza behar minimo batzuk betetzen ziren, behin
behineko egonaldientzat. Dorrea, berriz, familia baten behin betiko etxebizitza
zen, beraz, egoitza izaera funtzio militarrarekin egingo du bat eraikinaren
morfologian. Horrela, barrualdean altzariak egon ohi zen, eguneroko objektuak:
kutxak, arkak, arkoiak, mahaiak, mahai finkoak, aulki indibidualak, banketak,
oheak, kandelekua, arroa… Askotan, dorrearen hormak gordeleku bezala erabiltzen
zen alazena-armairu batzuen bitartez. Suari dagokionez, losa baten bidez
zorutik aldentzen zen eta ontziak pertxa edo mentsula birakor batean eskegitzen
zen. Kea zuzenean goiko solairura ateratzen zen, inolako kondukziorik gabe.
Sistema hau hasiera-hasierako baserri batzuetan mantentzen da. Dorretxe
garatuenak hormako tximinia zuten, baina ez zeuden janaria prestatzeko
zuzenduak, baizik eta gela garrantzitsuenak berotzeko.
-Dorrea
ustiapen ekonomikorako zentru bat bezala: Botere zentruaren egoitza
administratiboa izango zen. Bertatik ondasun guztiak kontrolatuko dira.
Liburuak, aurrekontuak eta dirua bertan gordetzen ziren. Familiaren menpe lan
egiten zuten langileei soldata ordaintzen zitzaien, diru, fabore edo trukaketa
bidez. Familia hauek ere laborantza lurrak zituzten (Adibidez, Arabako lautadan
zerealak ekoizteko lurrak antuzanoekin inguratzen ziren).
-Dorrea
jauntxo zentro eraginkor bat bezala: ia Bizkaiko gizarte guztia plano edo
maila bera zuen, biztanleria gehiena kapare izena baitzuen. Hau areagotu egin
zen Bizkaiko Foru Berriarekin. Honetan kaparetasun unibertsala aldarrikatu zen.
Ondorioz, biztanleria osoa plano berean geratuko zen. Horrek eragingo zuen
hierarkia bat antolatzea, non dorretxean bizi zen familia horren senide nagusia
edo zaharrena bere boterea inposatuko zuen errekurtso desberdinak erabiliz. Hau
da, jauntxo feudal bezala funtzionatuko dute eta inguruko biztanleria
menperatzeko baliabideak erabiliko dituzte: soldatak, abusoak, diezmo esleipena,
zergak, korbeak, nolabaiteko ahalmen juridikoen esleipena…
-Dorrea ikur
bat bezala: Esan bezala, gizartean osatu zen hierarkia horren goiburua
dorrea zen. Dorrea eta bertako familia. Dorrea esanahi konnotatiboz betea
zegoen, baina estetikarekin ere inposizio hori areagotzea bilatzen zen:
altuera, sendotasuna… Jauntxo askok estetika militarra egoitzaren gainetik
nabarmentzea nahi zuten, gaztelu bat balitz moduan, inposaketa sentsazioa
areagotzeko. Dorrea landaz ingurtauz, berezko “Jauntxo dignitatea” inposa ahal
zaio.
Kokapena
Eraikin hauen funtzio nagusiena militarra bazen, suposatzekoa da babesteko
helburua betetzearekin leku estrategiko eta irisgarritasun zaileko guneetan
eraikitzen zirela. Hala ere, ez zen horrela kasu gehienetan. Zergatik? Faktore
ekonomikoa estrategikoa baino garrantzitsuagoa zelako.
Horrela, botere zelulak osatzen zituzten dorrearen inguruan. Zelula honi
“jauregia” izendatzen zuen Caro Baroja
historiagilea. Askotan dorre batzuk biltzen ziren, adibidez ibai baten
inguruan, botere zelula menderaezinak sortuz. Kasu honen adibide argia da Sopuertako ‘El Carral’ auzoa.
Botere zelula hori osatzen zituzten elementuak hauek izango ziren:
-Ibaia:
Elikagaiez hornitzen zuen biztanlegoari, eta errotak mugitzeko balio zuen,
baina baita ere foso natural bat bezala funtziona zezakeen.
-Zubia: Ibaia
gurutzatzeko noski, baina kanpotar batek erabiltzerakoan diru sarreren iturria
suposatzen zuen ere, “pontazgo” izeneko zerga batekin.
-Presa, errota eta galdategia: botere
industriala zuen, elikagai asko erosteko beharra murrizten zuena. Honetan
ekoiztutako produktuekin ere komertzializatu ahal zen. Armak fabrikatzeko gunea
zen ere.
-Ermita:
Botere erlijiosoa ematen zion Jauntxoei eta askotan diru sarrerak edukitzeko
balio zuen.
-Dorrea:
Botere militarraren sinbolo nagusiena, baita bizitzeko leku seguruena ere.
-Landa
eremua: Zuhaitz eta nekazal lurrak. Bertan eskuratzen ziren bestelako
beharrezko elikagaiak.
Zelula honetan parte hartzen zuten elementuak zirela eta, modelo
sozio-ekonomiko autosifiziente bat gauzatzen zen. Honen helburua beste familien
baliabide eta iturrien menpe ez egotea baitzen. Modelo honen adibide argiak
dira: El Pobal, Muskiz; Bolumburu, Zalla;
Bengolea, Gizaburuaga; eta Gaztelu, Artean.
Kasu gutxi batzuetan, botere zelula horretan interes ekonomikoa
estrategikoarekin konbinatzeko saiakerak daude: Madariaga Busturian, Ondiz Leioan edo Muxika.
Interes estrategikoan soilik oinarritzen diren zenbait adibide daude ere: Montalba, Mendatan; Salcedo de la Jara,
Güeñes; Loizaga gaztelua, Galdames.
Azkenik, hiribilduetan, harresien barruan edo kanpoaldean eransten ziren
dorre tipologia zegoen, non jabeek lekuaren bizitza ekonomiko eta sozialean
parte hartzeko aukera ematen zuen. Batik bat, Lekeition geratzen diren batzuk edo Bilbon desagertutako beste zenbait.
Morfologia
orokorra
Dorreen erabilera nagusia militarra zen, baina ez zuten inoiz funtzio
agropekuarioari eta egoitza erabilerari uko egin.
Eraikin hauen ezaugarri nagusia hormen lodieran datza. Hauek ez ziren inoiz
metro bat baino gutxiagokoak, ezta 2 metro baino gehiagokoak. Hasieran
zuhaitzen enborrez eraikitzen ziren, baina suteak zirela eta, material
erresistenteagoak erabiltzera pasa zen. Hala nola, harlanduzko harria eta
apareju gotikoa erabiltzera pasa zen, leiho, ate eta ertzetan. Gainerakoa
harlangaitz gogorraz egiten zen. Hala ere, dorre batzuk osotasunean harlanduz
eginak daude (Martiatu Erandion, Lezama,
Lariz Berrizen…).
Normalean ez zuten zimendurik baina 15 metroko garaiera hartzen zuten
gehienak, batzuk 20 metro eta guzti edukiz (Salcedo
de la Quadra, Güeñes). Gure egunetara dorre askok moztuta ailegatu dira,
hau da, garaiera moztu zitzaien, 1457. urtean Enrique IV-ak, bandoen arteko
liskarrez kokoteraino, hauek moztea ordenatu zuelako. Urte batzuk geroago,
bakearen aldeko intentzio berarekin, Errege Katolikoek hauen konstrukzioa
debekatu zuten.
Bero galerak eta aurkakoen proiektilak ekiditeko leiho gutxi ikusiko
ditugu, eta ez oso handiak. Irekiduren distribuzioa orokorrean eskema bera
jarraitzen zuen:
-Behe solairuan, non kuadra, biltegia eta zaintza
gorpua kokatzen zen, aspillera gutxi zeuden. Soilik XVI. Mendetik aurrera
solairu hau ate batekin irekitzen zen, erdi puntukoa, edo ojibala XV. Mendean
gauzatzen bazen.
-Lehen solairura igotzeko harrizko eskailera edo
patin baten bitartez gauzatzen da. Sarrera nagusi hau, apuntatua, armarria du
giltzan. Solairu honetan leihoren bat egon ahal zen, aspillera askorekin.
Orokorrean solairu honetan sukaldea eta logelak kokatzen ziren.
-Bigarren solairua, garaiena izateagatik, gune
seguruena izango da. Hori dela eta, egoitza gunea ezarriko da. Saloi handi bat
non familia batuko zen. Bertan ekitaldiak eta festak antolatzen ziren. Solairu
honetan jada leiho gehiago jarri ahal direnez, iluminazio eta aireztapen
hobeago bat ahalbidetzen da.
-Amaitzeko 4 isurialdeko estalki bat kokatu ohi
zen. Almena, kresta, eskaraguaitak.. erabiltzen ziren dorrea estetikoki
errematatzeko.
Leihoak eta irekidurak egur gogorrez edo burdin forjatuz eginak zeuden.
Dirudienez, beheko solairuen erdialdean egurrezko poste bat jartzen zen, non bi
karrera gurutzatuak lagatzen dira. Hauek forjatuen entramatu eta habexka
guztiak eutsiko dituzte. Egurrak harrizko karga hormetan enpotratuko dira.
Eraso orotik babesteko defentsa bikaina suposatzen zuten. Hori dela eta,
Gaztelu gutxi ikusiko ditugu Bizkaian, beharrezkoak ez zirelako. Dorre gutxi
inguratu ziren harresi batez, foso eta zubi altxagarri batera.
Bakea ailegatzen zen heinean, XVI. Mendean, beste dorre mota batekin egiten
dugu topo. Egoitza erabilerari garrantzia gehiago ematen zen hauetan, funtzio
militarra bigarren plano batean geratuz (Adibidez: Muxika, Antxia Markinan, Muntzaraz Abadiñon, edo Casas Blancas y
Arbieto Orduñan). Bakea ez zen gautik egunera eman, hortaz, elementu
militarrak ohikoak izaten jarraitu zuten.
Denbora aurrera egin zuen eta tipo berri bat agertu zen: Jauregi-dorreak.
Hauetan egoitza erabilera erabat inposatu zen morfologian. Jada existitzen
ziren dorretxe askotan aldaketa hau eman zen ere, eraberritze batzuen ondorioz,
jauregi txiki eta xume batzuetan bilakatuz. Berpizkundezko ate eta leihoak
eraiki zituzten. Hau geratu zen, batik bat, Mendexako
Leagin, Gizaburuagako Bengolean, eta
Durangoko Lejarzan.
Beste zenbaitetan, dorrea ez da hainbeste aldatzen, alboan jauregi bat
erantsi baizik (Oxirando Gordexolan,
Plaza Markinan, Bolumburu Zallan).
Oraindik, tipo aldetik erdiko bidean geratuko diren dorreak altxatu ziren,
etxe militar eta baserrien artean. Eskailera bideko sarrera, aspillerak, forma
kubikoa eta apareju gotikoa mantenduko dute baina askoz irekiagoak izango dira.
Adintelatutako irekidurak anitzak izango dira. Funtzio agropekuarioa edukiko
dute gehienbat. Estilo honen adibideak izango dira Zeanuriko Akeuri, Aranguren Orozkon, Gaztelu Artean eta Karrantzako Esteban Deuna.
Motak
-DORREAK: Multzo garrantzitsuena da, bai numerikoki bai kualitatiboki.
Hauek tipo puroenak izango dira, militar- eta egoitza- erabilerak uztartzen
dituena. Aipatzekoa da gaur egun mantentzen diren dorreak modernoak direla
gehien bat, hasierakoak denboran iraun ez dutelako.
-Egurrezko
dorreak edo kadalsoak: Hasierakoak ziren eta oso anitzak izan ziren. Garai
horretan jada harria erabiltzen zen eraikin batzutan, batez ere elizetan.
Horregatik, hasierakoak ez ziren egurrarekin egiten arkitektonikoki
harriarekiko jakintza faltagatik, baizik eta egurraren merketasunagatik.
Gainera, egurra askoz arina da, errazagoa da lantzeko, azkarragoa da
eraikitzeko eta naturatik hobeto ekoizten den materiala da. Modu honetan,
garaiko dorre gehienak egurrezkoak ziren. Harrizko dorre batzuekin elkar bizi
zuten, kapare dirudunagoren propietate zirenak. Guztiak behera bota ziren
denboran zehar, batez ere suteak zirela eta. Horregatik ez dugu informazio
askorik bere itxuraz. Idatzi gutxitan deskribatzen ziren. Seguruenik garaiko
harrizko dorreen antzeko itxura edukiko zuten
-Harriz
egindako lehen dorreak: Aipatu dugun bezala, hasiera batean egurrezko
dorreekin elkar bizi zuten. Progresiboki inposatuz joan ziren, suteen aurkako
erresistentzia zela eta. Hala ere, ez dago oso argi arrazoi nagusiena hori
izatea. Izan ere, harrikoak askoz garestiagoak ziren, eta berreraikitzeko ere
garestiagoak ziren egurrezko batekin alderatu. Dena dela, familien ekonomiak
gora egin zuten, botere adkisitiboa handituz. Gainera, harriak hobeto
erantzuten zuen klimaren gorabeherei eta material nobleena bezala ikusten zen.
Ondorioz, harrizko arkitekturaren eduki sinbolikoa izan zen aldaketa horren
aitzindaria. Hormen lodierari dagokionez, ez ziren hain lodiak erasoei aurre
egiteko baizik eta dorrearen egonkortasuna bermatzeko. Honen hasierako adibide
bezala San Martin de Muñatones dorre
famatua dugu, gaur egun mantentzen dena. Honen neurriak: 11x11x20m eta hormen
lodiera: 1,10 metro.
-Gela duten
dorreak: Modelo erabilgarriena izan zen. Hasierako harrizko dorreen
garapena dira. XV mendearen bigarren herenean eman ziren lehen aldiz. Hauek
nabarmentzen dira azken solairu bat gehitzeagatik, egoitza erabilerara
zuzenduta. Muñatones dorrean eraberritze bat egin zen sala jasotzen duen beste
solairu bat egiteko, eta 110cm-tatik 280 cm-tara pasa zen bere hormetan. Dudarik
gabe, teknikan perizia falta dela eta eman zen halako desproportzio
konstruktiboa. Dorre mota honen kokapena halabeharrezkoa da, ez zuen
kriteriorik jarraitu. Banoak era irregular batean banatzen ziren fatxadatik,
soilik arrazoi funtzionalei erantzuten. Aspillerak ere irekitzen ziren, baina
dudan jartzen da hauen funtzio militarra. Barne egitura egurrezko eskeleto bat
zen, bata bestearen gainean lagatuak. Barne distribuzioari dagokionez, barne
banaketak zeuden, batez ere azken pisuan, sala ‘jaunen kamaratik’ aldentzeko.
Kasu berezi bezala, bi kasutan eman zen egurrezko estrukturak gehitzea,
dorrearen hedapen gisa (Muñatones eta
Traslaviña).
-Gelarik
gabeko dorrea: Orokorrean gelak dituzten dorreen berdinak dira, azken
solairua izan ezik. Azken solairua, sala eduki zuen hori, kamarote aireztatu
batez ordezkatzen da. Aireztapen hori aspillera batzuen bitartez burutzen zen.
Hauek haranen puntu sakonenetan kokatzen ziren normalean.
-JAUREGIAK: Bakea etorri
zen pixkanaka pixkanaka eta dorreen erabilera militarra murriztuz joan zen.
Horrela, luxuzko egoitza tipoan bilakatu zen, kapare dirudunentzat. Elementu
militarrak dezente murriztuko dira eta geratuko direnak zentzu estetikoa soilik
edukiko dute.
-Dorre-jauregiak:
Hauen kokapena bide eta ibilbideen trazadurara mugatuko da. Oina erabat laukia
izango da, dorreen antzekoa, baina altueran askoz baxuagoak izango dira. Izan
daiteke hau gertatzea lehen aipatutako Enrique IVaren debekuan. Bolumetria
zanpatuxea edukiko du, beraz. Elementu dekoratiboei dagokionez, hauek
garrantzia hartuz joango dira. Hauek almenatuak eta armarriak izango dira
gehienezko kasuetan.
-Jauregi
zabal sinpleak: Aurreko tipoaren garapena da. Ildo beretik jarraituta
erabilera militarrak gero eta atzerago uzten dira. Altuera galduko dute eta geroz
eta zabalagoak izango dira, bizi espazio gehiago lortuz. Hauek haranen puntu
sakonenetan kokatuko dira. Patin izeneko eskailera mantenduko dute.
Proportzioei dagokionez, zabalera pixka bat handiagoa izango da. Orientazioa
Ekialde eta Hego Ekialdekoa izango da fatxada nagusian. Pista batzuk eraikin
tipo hauek Ingalaterrako ‘bastle house’-kin alderatzen ditu. Baliteke, garaiko
Euskal Herriak Ingalaterrarekin edukitako komertzioaren ondorioz influentzia
horiek mugitzea eta hauek tipo hau eragitea.
-Jauregi
zabal mediterraneoak: Aurreko jauregi tipoetan funtzio agropekuarioa
mantzentzen zen. Azken hauetan, mediterraneotan, erabilera agropekuarioa
ezabatzen da eta egoitza funtzioa edukiko dute soilik. Kokapena ibilbideen
trazaduraren araberako izango da. Estalkia normalean bi isurialdekoa da:
isurialde bat fatxada nagusira emango du eta bestea atzeko fatxadara.
Elementu
militarrak
Nahiz eta dorrearen potentzia militarra pasibitatean oinarritu, ere
existitzen ziren izaera aktiboko elementuak. Hormen loditasuna, erresistentzia
eta dorrearen altuera izango dira elementu pasiboetan nagusienak. Aktiboetan:
-Aspillerak (edo saeterak): Hauek
oso ugariak ziren fatxadan zehar. Eraikitzeko elementu errazena zen. Zirrikitu estu eta luze batzuk ziren, geziak
eta lanzak barrualdetik botatzeko balio zuen, baita barrutik kanpoaldean
gertatzen zena ikusteko. Zirrikitu horiek dintel batekin salbatu egiten
ziren. Zirrikitu estua izanik, aurkakoen
erasoen bitarteko arma jaurtiketetan oso zaila zen bertan asmatzea. Barrualdera
zirrikitua ireki egiten zen, alboko hormak diagonalak baitziren fatxadarren
planoarekiko. Honek laguntzen zuen mugikortasun-, bisio- eta tiro-eremu hobeago
bat edukitzera. Hala ere, nahiko zaila zen era bikain batean jaurtitzea.
Kanpoko irekiduraren zabalera 10-15 cm-koa zen bataz beste. Gurutze forma
zituztenak baleztak hobeto erabiltzeko modifikatu ziren, eta su-armekin
aritzeko tronera izeneko zulo
handiago bat irekitzen zitzaion aspillerari.
-Almenak eta almenatuak:
soldaduaren babeserako Horma zatiak ziren. Estalkietan, terrazetan edo
kamaroteetan kanpoaldearekiko jartzen ziren horma zatiak dira. Honek
ahalbidetzen zuen soldaduek armekin jaurtitzeko ateratzea, eta tiro egiten ari
ez denean atzealdean izkutatzea.
-Eskaraguaitak edo garita angularrak:
Askotan almenatuak bloke aterakor batzuk zituzten erpinetan, zilindro
formakoak. Parapeto batzuekin babesten ziren eta soldatuen bisio- eta
tiro-eremua areagotzeko balio du. Hala ere, elementu honen helburu nagusia
dorrea dekoratzea zen.
-Ladronerak: irakite likidoak
botatzeko balioko zuen halako bloke aterakorra, balkoi baten modura. Baina ez
zuen erabilera militar askorik. Gehienetan letrina bezala erabiltzen ziren eta
funtzio ornamentala zuten estrategikoa baino. Mentsula erraldoi batzuetan apoilatzen
ziren eta normalean hauek eskalonatuak izan ohi ziren.
-Kadalsoak: Dorretxean eta
harresien goikaldean jartzen zen egurrezko kobertizo aterakorrak. Hegalean
zeuden eta zuloak zituzten forjatuan armak bertikalki jaurtitzeko edo tiro
egiteko.
-Harresiak eta barrerak: Kasu
eskas-eskasetan erabili dira dorretxetan. Dorretxea babesteko kanpo-geruza bat
zen.
-Fosoak eta kabak: Harresien
aurrean egiten zen hustulan perimetroa. Fisikoki lurrak eta dorretxea babesteko
eta konexioa okertzeko balio du. Metro bateko zabalera zuen eta 1,5 metroko
sakonera. Urez betetzen zen.
-Beste elementu militar batzuk: taulatuak,
jaurtitzeko objektuentzako; matakanak,
elementu aterakor batzuk; eta Askotan eskaileren aurrean jartzen ziren aurre-hormak, baita ere arma-patioetan
(hala nola: Portugaleteko Salazar
dorrean, Salcedo de la Quadra Gueñesen, edota Albiz Mendatan).
Elementu
formalak - erreferentzi kronologikoak
-Banoak: Gama sorta handi bat
aurkitu ahal dugu, zorrotzetik adintelatura doana.
Hutsarte mota zaharrena zorrotza da, gotikoa. Hauen
agerpena XII. eta XIII. mendean ematen da eta hauen erabilera XVI. mendera arte
luzatuko da. Zaila da, beraz, dorre bati elementu hauek behatuz data jartzea.
Hala ere, dirudienez garapen txiki bat eman zen bano hauetan: Hasieran
estuagoak ziren, gezia asko markatuz (XV. Mendera arte); gero zabalagoak egin
ziren, irudi kuadrangularrago bat emanez (XVI. mendekoak). Leihoei dagokionez,
handiagoak ziren soilik irekidura zorrotzak dituen eraikinetan. Bestalde, bano
mota gehiago konbinatzen dituzten eraikinetan txikiagoak direla ematen du.
Leiho jeminatuetan ez da eboluziorik somatzen.
Hauek eskasak ziren dorretxetan baina erabat interesgarriak diren elementuak
dira. Harlanduz egiten ziren eta aurkako bi eserleku jartzen ziren leiho
alboan. Hormaren hustutzearen ondoriozko elementua da.
Hutsarte gotikoekin garapen gotikoa dituzten
bestelako elementuak aurkitu ahal ditugu. Gotiko berandukoak, XV. Mendearen
amaieran agertu ziren bano trilobulatu-taz ari gara. Orokorrean ez ziren
horrelako asko eman. Gipuzkoan batez ere eraiki ziren bano hauek.
Bano konopiala presentzia gehiagokoa da. Penintsula
osoan eman zen Errege Katolikoen erregealdian. Honen loraldia 1500 urtetik
1525. Urtera eman zen.
Errege Katoliko estiloko bano mota nagusienak
lerrozuzen beheratua, eskartzanoa eta karpanelak dira. Arkitekturan, oro har,
Hasieran soilik portadetan erabiltzen ziren, eta gero leiho eta ateetan ere
jartzen hasi ziren.
Berpizkunde garaiari dagokionez, erdi puntuko arkua
zen arrakastatsuena. XV mendeko amaieran agertzen da eta XVI. Mendean nagusitu
egin zen beste banoei inposatuz.
Bano adintelatuak eskasak izango dira Erdi Aroan,
era isolatu batean behintzat. XV mendean agertzen dira gure artean, nahiko
goiz, erdi puntuko arkuak baino lehen. Askotan dintela mentsula batzuen gainean
apoilatu egiten da.
Erabilera militarreko banoei dagokionez ez dute
garapenik eduki denboran zehar (aspillerak, tronerak…).
-Elementu dekoratiboak: Bizkaian
ez ziren horrelako askorik eman. Gipuzkoan bai ordea.
Errekurtso erabilena banoen ertzen biselatua eta
nazelatuak dira. Nazelatuen oinarrietan askotan billetillo zilindrikoak jartzen
ziren. Penetrazio oinarriak dituzten baketoiak zitutezten ertzak ere erabiltzen
ziren.
Batzutan ertzetan, alfeizarretan eta
hauts-gordelekuan izaera geometriko edo begetaleko motiboak dituzten taillak
egiten ziren. Poemak, animalien irudiak eta sinboloak ere arruntak ziren.
Gandorra lerroak ere erabili ziren, jada
desagertuak direnak. Hauen adibide gutxi aurkitu ahal genituen dorretxetan
(Sestao).
-Armarriak: Ez digute lagunduko
dorretxearen datak lortzeko. Aldrebes. Banoen datak erabiliz harmailen garaia
aterako dugu. Armarriak anitzak izan ziren, batez ere Enkarterrietan. Normalean grabatu xumeak ziren eta horien barruan
armak irudikatu egiten ziren, era nahiko traketsean.
GIPUZKOAKO DORRETXEEN
ANALISI ETA ADIBIDEAK
Gipuzkoako goi eta erdi aroko
historia: Herri xehea
Gipuzkoako antzinako eta goi erdi aroko historia
politikoa
Gipuzkoako
erromatar zonaldea baskoien itsas irteerarekin itxita geratzen da. Hala ere,
arkeologikoki ikertzen den heinean, gaur egun Gipuzkoa ezagutzen dugun
lurraldean eragin erromatarra ustez baino handiagoa izan zela antzematen dugu.
Beste ikuspuntu batetik, Bardulo izenez ezagutzen zen etnia barnealderantz
zabaltzen zen, gaur egun probintziak dauzkan eremutik kanpo, arabar lautadan
finkatuz.
Erromatar
influentzia hau egiaztatuta geratzen da aurkitu diren aztarnei esker, Oiarso
bezalako lekuetan.
Erromatar
Inperioaren bukaeran, Penintsulara etorri ziren eta Pirinioak zeharkatu zuten
herri barbaro guztiek gipuzkoar lurretatik egin zuten. Dena dela, landa hau
trantsitu eta konkista gune izan zen bisigodoentzat, eta beranduago
arabiarrentzat.
Gipuzkoar erdi aroko historia politikoa hiribilduen
sorreraraino
XI. mendeko
hasieran gipuzkoar landaren lehenengo idatzizko dokumentuak agertu ziren.
Gipuzkoa eskualde, herrialde edo tententzia bat zela ondorioztatzen da. Gaztela
eta Nabarrako erregeek gobernatzen saiatu ziren, baina tenentzien tradizioa
mantendu zen.
Gipuzkoako erdi aroko espazioaren antolaketa: herri
xehea
Gipuzkoar
hiribilduak sortu aurretik, espazioa familia nobleen artean antolatzen zen.
Lurralde antolaketa honek errege gaztelu batzuen existentzia zail ikusten
zuten, hauen egitekoa lekuaren antolaketa juridiko-politikoa baitzen.
Etorkizuneko
Gipuzkoa probintzia hainbat eskualde-esparruetan antolatuta zegoen,
geografikoki (bailarak), etnia-linguistika arrazoiengatik, erlijio eskumen edo
familia eta jaunen lurralde liskar edo borrokengatik.
Bailaren lurralderatze edo territorializazioa
Bailara
kontzeptua ez da zertan geografikoa izan behar. Aldea edo bizigarri ziren
lurralde multzo bat hartzen zuen, zeina haietan bizitzen zirenek euskara forma
dialektikoa, ondasun higiezin, interes eta betebehar geohistorikoak, judizial
ohitura, harreman sozial eta egitura politiko bat banatzen zuten.
Gipuzkoa
osatzen zuten lurrek hurrengo bailarek osatzen zuten:
-Oiartzun bailara, Irun, Hondarribi,
Lezo, Pasajes de San Juan, Oiartzun eta Errenteria lurraldeekin.
-Urumea edo Hernani bailara,
Urumea eta Oria ibaien arteko lurraldeekin, hala nola Donostia, Hernani,
Urnieta, Lasarte, Usurbil eta Orio.
-Markina bailara, Elgoibar,
Placencia eta Eibar lurraldeekin. Bailara hau hiribilduen sorrerarekin
desagertu egin zen.
-Iraurgi bailara, Azpeitia eta
Azkoitia lurraldeekin.
- Leniz bailara, Mondragon, Gatzagak,
Aretxabaleta y Eskoriatza lurraldeekin.
-Sayaz, Oria ibaiko ezkerraldetik
Zumaiako mendebaldeko mugaraino, Aia-Laurgain, Zarautz, Getaria-Azkizu, Zumaia,
Oiquina, Zestona, Aizarna y Aizarnazabal lurraldeekin
-Itziar bailara, Motriko, Deba eta
Mendaro hartzen zituena.
-Bozue handi eta txiki bailara. Handiak
Amezketa, Abalzisketa, Orendain, Ikaztegieta, Baliarrain hartzen zituen.
Txikiak Villafranca, Azaga, Arama, Ataun, Beasain, Gainza, Itsasondo, Lazkano,
Legorreta eta Zaldibia hartzen zituen.Alzaniako parzoneria: Segura, Zegama,
Idiazabal, Ursuaran, Legazpia, Zerain eta Areriako alkaldetza.
-Zumabazarrea, Tolosaraino zabaltzen zena eta Berastegi, Eldua, Elduaien,
Berrobi, Ibarra, Gaztelu, Leaburu, Oreja, Lizarra eta Belaunsa hartzen zuena.
-Erniobea, Tolosa eta Hernani hartzen zuena, Anoeta, Hernialde, Irura,
Amasa-Villabona, Zizurkil, Alkiza, Larraul, Asteasu, Aduna, Soravilla-Andoain,
Urnieta eta Astigarraga lurraldeekin.
-Bailara artekoak (Leniz eta
Markina artean zehazki), Bergara, Anzuola-Usarraga, San Prudentzio, Elgeta eta
Angiozar lurraldeak hartzen zituenak.
Gipuzkoar erdi aroa:
Hiribildu burgesen sorrera
Sorreraren etapak
Gipuzkoako
hiribildu burgesen sorrera lau etapatan sailkatu daiteke.
Lehenengoa (1180-1237)
nabar erregeek hasita da, Alfonso VIII 1200. urtean Gipuzkoako konkistarekin
eta gaztelar erregeek jarraitua. Etapa honek San Sebastian foruko hiribilduak
hartzen ditu: Donostia (1180), Getaria (1200), Hondarribia (1203), Mutriku
(1209) eta Zarautz (1237).
Bigarrena (1256-1310)
gaztelar erregeak artilea itsasoz zabaltzeko zeukan arazoari erantzuten dio.
Etapa honetan Vitoria eta itsas portuen arteko bi komunikabide zabaltzen dira:
-Segura (1256), Villafranca
(1256), Tolosa (1256), Hernani (1256)
-Mondragon (1260), Bergara (1268),
Itziar (1294), Azpeitia (1310).
Bi etapa hauen
sorrerarekin, XIII. mendeko bukaeran bi ardatz sortzen dira, lurraldea eta
komertzioa ordenatuko zituena, Vitoria hirigune izanik. Lehenengoak kostaldeko
hiribilduak hartzen ditu. Bigarrenak, aldiz, gaztelar produktuak itsasoratzea
bilatzen zuen.
Hirugarren
etapa (1320-1347) Oiartzungo hiribilduaren sorrerarekin hasi eta
Zumaiakoarekin bukatzen da. Guztira bederatzi hiribildu sortzen dira honetan,
ipar-hegoalde ardatza Vitoriaraino sendotzeko helburuarekin.
Laugarren etapak (1371-1383)
bost hiribilduen sorrera hartzen du: Usurbil (1371), Orio (1379), Hernani
(1380), Zestona (1383), eta Urretxu (1383).
Erregetza
politika berri honekin, azkenean, herri xehe gipuzkoarra desagertzen zen, eta
horrekin, hidalgoen botere politiko, ekonomiko eta soziala.
Gipuzkoar Etxe-dorreak
hiribilduen aurrean
Landar leinuak
Gipuzkoako
antzinako biztanleak familia eta leinuetan antolatuak zeuden, eta
abeltzaintzarako, nekazaritzarako eta meatzaritzarako lurralde guztia hartzen
zuten. Hiribilduen sorrera baino lehenago gipuzkoar lurraldearen okupazioa ia
osoa zen.
Landar leinuen
kide batzuk hiribilduetara joan ziren bizitzera. Hala ere, guztiek ezin izan
zuten edo ez zuten nahi hiribilduetara joan. Abeltzaintzan jarduten zirenek
ezin zuten bere bizimodua alde batera utzi. Bestalde, hiribilduetara joaten
ziren nekazariek bere lurren zereginak alde batera utzi behar zuten. Horrela
bada, landar leinu guztiek ere ez zuten bere lurrak eta pribilegioak eman nahi
izan hiribilduetara joateagatik soilik.
XIV. mendeko
hasierako Gipuzkoan hainbat liskar sozial egon ziren, erregearen interesak
zirela eta alde batetik; eta independentzia edo hiribildu izena nahi zuten
herrien aldetik. Mendearen erdialdean, gainera, oinaztar eta ganboatarren
liskarrak hasi ziren, lur eta ekonomia arrazoiengatik. Batez ere abeltzaintza
eta nekazaritza aurka egin zuten.
XV. mendean
zehar, bigarren bolada batean, landar leinuek hiribilduetan bere etorrera
egiten dute. Asentamendu berri hauek, bai barne bai harresi kanpoaldean (batez
ere kanpoaldean, baina influentzia eta kontrola izateko gertutasun
nahikoarekin), etxe-dorreak edo jauregiak ezarriko dituzte, bizitza urbanoan
parte hartuz eta hiribilduen ekonomia iturriak kontrolatu nahian.
XV. mendean
zehar herri xehean sorturiko hidalgo eta hiribildu burgesen agintarien arteko
oposizio handia sortuko da. Urbanoek lehenengo beraien bereiztea bilatu zuten
landar leinuen artean. Beranduago, alfoz-eko herriak kontrolatu zituzten,
landar leinuen iturri ekonomikoak gutxitzeko asmoz. Azkenean, gehiago baliotzeko
interesarekin, beraien sustraietara itzuli eta hidalgoaren titulua berreskuratu
zuten. Oposizio hau garrantzitsua izango da, bi taldeek bitarteko politiko eta
belikoak kontrolatu nahi izango dutelako, eta beranduago produkzio eta
bitarteko ekonomikoak.
Etxe-dorreek
muga finkoak zituen orube geografiko bat hartzen zuten, senide nagusi edo leinu
buru zeukan familia leinu edo talde bati eta etxe edo familia berdineko senide
gazteagoei. Hauek mendekotasuna zeukaten familia sektore handi batean,
etxe-dorrearen interespean zeudela.
Etxe dorreen
jaunak familia talde handiak ziren, hiru belaunaldi hartzen zutenak,
ordezkatzeko eta sozialki eta militarki leinuari gidatzeko gizon bat beti buru
zutela.
Landar leinuak
ez zuten inoiz ezetzik esan errege eta eliza izateari bere interesetan. Hala
ere, bai erregeak bai elizako goi hierarkia hauen kontra jarri ziren ia beti,
hiribilduak babestea nahiago izan zutelako.
Etxe-dorreak: Zerrendatzea, Deskribapena eta
Morfologia
Gipuzkoar
etxe-dorre garrantzitsuenak hauek dira:
Aia: Laurgain
Amezketa: Jauregi Andia
Andoain: Berrospe eta Istuitza
Antzuola: Ugarte
Aretxabaleta: Arratabe, Arkarazo, Galarza eta Otarola
Astigarraga: Murgia
Ataun: Zelabehar
Azkoitia: Altuna, Balda, Etxebeltz eta Isasaga
Azpeitia: Altuna, Antxieta, Basozabal, Enparan eta Loiola
Beasain: Yarza eta Arraiaran
Berastegi: Jaundegi
Bergara: Olaso, Ozaeta, Yrizar eta Gabiria
Deba: Agirre, Alzabal, Murgia, Bañez eta Sasiola
Donostia: Okendo
Eibar: Isasi eta Unzueta
Elduayen: Sorregieta
Elgeta: Jalotza
Elgoibar: Alzola eta Zabala
Errenteria: Torrekua eta Morrontxo
Gabiria: Aguirre-Eguzkitza
Getaria: Kale Nagusia 40-42
Hernani: Ayerdi, Portalondo eta Txibilita edo Ereñozu
Hondarribia: Casadevante, Etxebeste eta Zuloaga
Idiazabal: Eztenagatorre
Irun: Urdanibia eta Aranzate
Legazpia: Lazkano, Olaetxea, Elorregi eta Vicuña
Leniz-eko
gatzagak: Garro eta Elexalde
Mendaro: Lasalde, Ospaz-torre eta Carquizano
Mondragon-Arrasate:
Bañez de Artazubiaga
Mutriku: Berriatua, Luardo, Etxezabal, Jauregi eta Dorre
Oñati: Garibai, Lazarraga, Zumelzegi, Olkua eta Zubiaur
Ormaiztegi: Zumalakarregi
Oiartzun: Iturrioz eta Pagoaga
Ordizia: Barrena, Zabala eta Zabale
Segura: Lardizabal, Ergoena eta Gebara
Tolosa: Atondo, Andia eta Idiáquez
Usurbil: Atxega Konseju-zar eta Urdaiga
Urretxua: Areizaga
Zarautz: Luzea, Makazaga, Parrokiko dorrea, Narros eta Portu
Zegama: Ugarte Zahar eta Aitamarren
Zerain: Jauregi
Zestoa: Lili, Portalekua, Alzolaras eta Bedua
Zizurkil: San Millan
Zumarraga: Legazpi
Zumaia: Jauregia, Olazabal eta Ubillos
Deskribapena:
Etxe-dorreek
gipuzkoar gatazken historiaren kronologia parekoa dute, XIII. mendean bizitzeko
mota honen hasiera izanik. Etxe-dorreen
sorkuntza landako bizimoduagatik ematen da batez ere, bideen kontrola, lur
defentsa eta hiribilduen sorrera zela eta botere berriaren oposizio gisa. Hauek
familia baten menpe zeuden eta sistema feudalaren antzekoa ezartzen zuten
hartzen zuten lurraldean.
Morfologia:
Gipuzkoar
etxe-dorreetan ez da erraza etxe-dorre eta jauregi edo gazteluen arteko limitea
jartzea, askotan gazteluak fortifikatuak eta etxe-dorreak Errenazimendu garaian
jauregiak izatera pasa arte eboluzionatu zuten eta.
1. Oina:
Antzinako
egurrez eraikitako lehenengo etxe-dorretatik ez da arrastorik geratzen.
Suposatu dezakegu lehenengo solairua harriz eraikita egongo zela, eta bizpahiru
solairu gehiago izango zituela egurrez osatuak. XV. mendeko bigarren
erdialdetik aurrera, eta erregearen aginduz egin zen etxe-dorreen erreketa eta
gero, harriaren erabilera orokortu egiten da. Beraz, berreraikitzen diren
etxe-dorreak harrizkoak izango dira.
Orokorrean oin
karratu edo laukizuzenekoak dira, manposteriaz egindako horma lodiz eta
harlanduzko izkinekin. Harlangintza hau oso ondo landuta dago izkina, dintel,
arku eta janbetan. Berreraikitako etxe-dorre batzuk adreilua erabili zuten ere
bigarren eta hirugarren solairuan. Zuloak txikiak, urriak eta altuak ziren. Ate
bakar edo bi izan ditzakete. Kasu honetan, bigarrena solairu nagusian kokatzen
zen, harrizko kanpo eskailera batetik sartzen zinelarik, urkamendi baten bidez
defendatua. Ate bakarrak itsulapiko baten bidez defendatzen ziren, beti prest
olio irakin edo berun urtua botatzeko.
2. Atea:
Ate nagusiari
sarrera ematen dion harrizko eskailera ezaugarri tipiko bat da. Etxe-dorre
gehienak oraindik kontserbatu egiten dute, eta beraien defentsa hobeagoa zen.
Eskailera hauen defentsa egurrezko hegalen bidez egiten zen, edozein likido
irakin botaz etsaien gain. Dorre osotuenetan, hegal hau eraikin osoa inguratzen
zuen eta solairuko ateratzea zen
zutikoen gain ezarrita zeuden, jabaloi edo beso baten bidez indartua.
Horrela sortzen zen egitura taulez edo adreiluz bukatzen zen, etsaiekin
borrokatzeko gezileihoak utzirik. Adibiderik argiena eta ohikoena Zarauzko
dorre Luzea da. Ate nagusia bizitzeko solairura ematen du, dependentzietan
banatuta. Lehenengo eta bigarren solairua hutsarte gehiago zituen, horrela
iluminazio gehiago dutelarik.
Azkeneko
solairua itxura indartsuago eta belikoagoa dauka, gezileiho, almena eta dorre
zelatari txiki batekin.
Behe solairuko
atea zalditegietara ematen zuen, eta sukaldeetara batzuetan. Behe solairu honek
soilik irekiera hau zuen, gezileihoak zituelarik defentsarako. Dorre-etxe baten
barne egitura zutikoetan bermatzen ziren egurrezko habe edo karreren bidez
osatuta zegoen, solairu osoa zeharkatzen zutelarik.
3. Defentsak:
Hormetan
agertzen diren gezileiho eta almenak ia inoiz faltan botatzen ez diren
elementuak dira. Batzuk gainera dorrea inguratzen zuen harresia ere bazeukaten.
4.
Modernizazioa
Liskar eta
guda garaiak bukatuta, etxe-dorreak bere hormetan hutsarte gehiago irekitzen
hasi ziren; almenak desagertu ziren eta estalki baten bidez bukaera ematen
zitzaien.
Adibideak
Torre-Luzea (Zarautz):
1. Geografia
Zarauzko Torre
Luzea Euskal Herriko etxe-dorre prototipo ohikoena da. Zarauzko hirigune
historikoan kokatzen da, Kale Nagusia-n hain zuzen ere. Bere itxura gehiago
nabarmentzen da bere ipar eta ekialdeko fatxada Egaña lorategiak inguratzen
duelako.
Nahiz eta gaur
egun hirigunearen erdialdean kokatu, erdi aroko garaian hiribilduaren defentsen
parte izan zen. Zarautz ez zituen harresirik izan, baina hiribilduaren sarrerek
hainbat etxe-dorre defendatzen zituzten. Torre Luzea, zehazki, bere parean
kokatzen zen Torre Motxa-rekin batera hiribilduaren ekialdeko sarrera defendatzen
zuten.
Kale
berdinean, kontrako mendebaldeko sarreran, parrokiaren kanpandorre bezala
funtzionatzen duen etxe-dorreak defentsa lana egiten zuen Kanpandorrea bezala
ezagutzen den dorrea zegoen. Mendebaldeko Trinitate kaleko sarrera Zarauztarren
antzinako dorreaz defendatuta zegoen, gaur egun desagertua. Hiribilduaren
iparraldeko sarrera, plazara ematen duena, Torre-Luxia-k defendatzen zuen (XX.
Hamarkada hasieran botata), hegoaldekoa Makatza edo Makazaga etxeak defendatzen
zuen bitartean.
Torre-Luzea
eta Torre-Motxa torreek erdi aroko limite urbanoan kokatzen ziren, espazio
libreez inguraturik, geroago zabalguneekin eta eraikuntza berriekin okupatuak
izango zirenak. Horrela, bi dorre hauen ekialdeko espazioa plazaren fisionomia
hartu zuen, XIX. mendean eta XX. mendeko hasieran eraikin publikoez okupatua
geratu zena, merkatu plaza adibidez.
2. Eraikina:
Torre-Luzea
Gipuzkoan hoberen kontserbatu den estilo gotikoko eraikin zibiletako bat da.
XV. mendeko bigarren erdialdean eboluzionatu zuen etxe-dorre prototipoa da,
etxe-dorreak jauregi urbanoetan bihurtzen hasi ziren garaikoa. Eboluzio hau
Enrique IVak behartu zuen etxe-dorreen erraustearekin etorri zen, hauen
elementu defentsiboak botaz.
Torre-Luzea
defentsa-militar eta jauregi izaera bikoitza banatzen zuen. XV. mendeko
lehenengo erdialdean eraikirik, bere jauregi izaera edo itxuragatik ez zen
bota, soilik bere almenak kendu ziren, jatorriz goiko aldean zituelarik.
3. Arkitektura:
Torre-Luzera
oin karratua dauka, behe gehi hiru solairuko altuera duen eraikin harlandua
izanik. Eraikina ez dauka beste eraikinekin partekatzen duen mehelinarik, nahiz
eta kontrakoa iruditu mendebaldeko fatxadan (alboan daukan eraikuntza bigarren
eta hirugarren solairura ematen duen egurrezko eskailera estaltzeko balio du soilik).
Behe solairura
dobelez eraikitako arku zorrotz batez osatutako ate baten bidez sartzen da,
fatxada nagusitik, hegoaldean. Kontrako fatxadan beste arku zorrotzez osatutako
ate bat dauka ere. Jatorriz solairu hau itxia izango zen, gezileihoak irekiera
bakarrak izango zituelarik (gaur egun ekialdeko fatxadan mantentzen direnak).
Gainontzeko hiru fatxadetan leihoak ireki dira geroago, gaur egun oraindik
mantentzen direnak.
Lehenengo
solairu edo solairu nagusira kanpoko eskaileratik sartzen da, arku zorrotzez
osatutako beste ate nagusi batetik. Solairu nagusi honetan hainbat hutsune
irekitzen dira fatxadan, zehazki, arku trilobulatuez eta sinpleez osatutako
leihoekin.
Fatxada
nagusian, gainera, harrizko bi espoloi agertzen dira, urkamendia hartzen
zutena. Eraikinaren mehelinetan agertzen dira eta bigarren solairutik
eraikinaren goiko alderaino igotzen dira. Espoloi bietan hutsarteak agertzen
dira, urkamenditik pasatzeko balio zutenak behean eta iluminazioa emateko leiho
bezala funtzionatzen zutela goiko aldean.
Gaur egun,
bigarren eta hirugarren solairura sarrera ematen duen kanpo eskailera antzina
barnealdetik zegoen, ekialdean kokatzen zen leiho txikiak iluminazioa ematen
ziolarik.
Eraikin osoko
perimetroa zulo-bordatuen bidez akabera ematen zaio. Hauek mentsulen bidez
sostengatzen ziren, hegal bat sortuz, almenak hemen eusten zirelarik. Gaur egun
lau isuriko estalki batekin ematen zaio bukaera eraikinari.
Oiartzun,
Errenteria edo Irun-en horrelako adibide ia berdinak ditugu, jatorrizko izaera
ia osorik mantendu duten etxe-dorreak daudelarik.
Galarza etxe-dorrea (Aretxabaleta)
Galarza
elizaren alboan kokatzen da, Murugain mendian. Etxe-dorre honek Leniz
bailararen zonalde handiak kontrolatzen zituen. Bere eraikuntza sei fase
ezberdinetan sailka daiteke.
Lehenengo
fasea jatorrizko eraikinaren eraikuntzarekin hasten da, XIV. mendearen
bukaeran. Eraikin defentsiboa zen, bailaratik igarotzen zen bidea defendatzen
zuena. Bigarren fasean eraikinean lehenengo aldaketak egiten dira, bere fatxada
nagusia iparraldetik ekialdera egiten denean, seguruenik haizeagatik
babestearren. Fase hau XIV-XV. mende aldaketan egiten dela uste da.
1429. urtean
hirugarren fasea hasten da, etxe-dorrea suntsitu zuen sutea eta gero. Fase
honetan dorrea berregin egiten da, lerrokadura eta izaera berdina mantenduz eta
gehikuntza bat eginez, etxebizitza eta zentro militarra izango zena.
Laugarren
fasea funtzio militar honen desagertzearekin dator. Hemen, etxe-dorrea Galarza
familiaren ikur bihurtzen da eta erregeak agindu duen errausteaz libratu egiten
da. Horrela, zurezko fatxadak kentzen zaizkio, eta solairuak harlanduaz bete,
eraikina bizigarriago bihurtuz.
Hurrengo fasea
familia Mondragonera bizitzera joan eta etxe-dorre hau bigarren bizitoki
bihurtzen dute. Horrela, bigarren plano batera pasatzen da, eta XIX. mendean,
jabe berriak iristean, baserri batean bihurtzen dute. Hori dela eta, hormak
transformatu egiten dira, zulo batzuk ixten eta beste leiho berri batzuk
irekitzen, iluminazio gehiago lor zezan etxebizitza.
Azkeneko
seigarren fasean azken aldaketa nagusiak ematen dira. Jabeak etxebizitzan
bizitzen ziren bi pertsonen artean banatzen du eraikina, bi zatitan. Gainera,
gerra garaian obus batek eraikinaren kontra talka egin eta sortutako sutea
eraikina hondatu zuen. Horrela, 1994. urtean berreraiki eta gaur egun daukan
itxura eman zaio, hegoaldeko fatxadan galeria portikatu bat eraikiz.
Elementu
arkitektonikoak aztertuz, antzematen da jatorriz ate nagusia iparraldean
zegoela. Bigarren faseko aldaketarekin etxe-dorreetan hain nagusia den kanpo
eskailera gehitzen zaio, fatxada nagusi berrian. Hirugarren faseko gehikuntza
egiten zaionean, eraikina erdi soto bat lortzen du, jatorriz ez zeukana.
Gehikuntza hau, gainera, horma meheagoekin egiten da (0.80m aurretik zeukan
1.20m-en aurrean).
Jauregi etxe-dorrea (Zerain)
Antzinako
etxe-dorrea zen, zeina behe solairua harrizkoa eta gainontzekoa egurrezkoa zen.
Etxe-dorreen errausketa eta gero soilik harlanduzko behe solairua mantendu zen,
jatorrezko arku zorrotzaz osatutako atearekin. Horrela, bigarren solairutik
gora egurrezko entramatu eta adreiluez osatu zen.
Historikoki
anpliazio eta gehikuntza ugari izan ditu, gaur egungo baserri itxura izan arte.
Hala ere, jatorrizko eraikinaren arrastoak badauzka, eta kontserbazio egoera
onean daude.
Murgia jauregia (Astigarraga)
Egungo
eraikina antzinako dorrearen izaera oso gutxi erakusten du, orubearen forman
batik bat. Gaur egun jauregi bizigarri baten itxura ematen du. XV. mendean
eraitsia eta XVIan jasandako suteen ondorioz egoera oso txarrean zegoen, XIX.
mendean berreraiki zen arte, gaur egungo itxurarekin.
Itxura sendoa
dauka, harlanduaz eguna eta irekiera handiekin. Nahiz eta dorre baten izaera ez
izan hainbat influentzia nabari dira ate eta fatxadetan, batez ere eraikitze
sistema edo materialetan.
Atxega etxe-dorrea (Usurbil)
Nahiz eta duen
utzitako itxura izan duela urte gutxi batzuk, eraikin honek hasierako
ezaugarriak mantendu ditu, eta ez da zaila izan birgaiztea, gaur egun den
jatetxera. XVI. mende erdialdean jatorriko eraikina altxa zen, geroago hainbat
gehikuntza eta birgaizte izan dituelarik gaur egungo jauregi itxura izan arte.
Horren adibide fatxada nagusiaren dekorazioa da, sarrera bi beso dituen
eskailera duelarik.
Adibide hau
jauregietara eraldatu diren etxe-dorreen eboluzioa ondo argitzen du. Gizarte,
ekonomia eta lurralde sistema aldatuta, etxe dorreek euren defentsa erabilera
alde batera utzi behar izan zuten. Horrela, bizitoki erabilera ez zutenek bota
egin ziren. Hori dela eta, gaur egun dauzkagun adibide gehienak eskakizun berri
hauei aurre egiteko eraldatu ziren, hasierako ezaugarriak mantentzen dituzten
etxe-dorreak oso gutxi izanik.
BIBLIOGRAFIA
- GONZÁLEZ GATO, J. AITOR (1995). Guía de las torres de Vizcaya.
Bilbao: Artes Gráficas Elkar.
- GONZÁLEZ GATO, J. AITOR (2004). Historia de la Torre de Salazar
(Portugalete). Bilbao: Arte Kopi.
- GONZÁLEZ CEMBELLÍN, JUAN MANUEL (2004). Vol. I: Torres de las
Encartaciones . Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia.
- GONZÁLEZ CEMBELLÍN, JUAN MANUEL (2005). Vol. II: Torres de las
Encartaciones . Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia.
- SARTHOU CARREROS (1988). Castillos de España. Calpe: Ediciones
Espasa Calpe.
- V.V.A.A. (1987). Monumentos de Vizcaya. Zamudio.
- V.V.A.A. (1990). Bizkaia, Arqueología, Urbanismo y Arquitectura
histórica. Deusto: Ediciones de la Diputación Foral de Vizcaya y
Universidad de Deusto.
- BASAS, MANUEL (1977). Las Casas-torre de Vizcaya. Bilbao: Ediciones
de la Caja de Ahorros Vizcaína.
- ORELLA UNZUÉ, JOSE LUIS; ESTÉVEZ RODRIGUEZ, XOSÉ (1996). Casas-torre y
palacios de Gipuzkoa. Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen
Elkargo Ofiziala.
- ALDABALDETRECU, ROQUE (1979). Casas solares de Guipúzcoa. San
Sebastián: Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa.
Egileak: Mikel Rankin Elvira eta Egoitz Sánchez Viñambres
Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián
Donostiako Goi Arkitektura Eskola Teknikoa