miércoles, 27 de enero de 2016

16.01.27 - ERREFERENTZIAK (EuroYeye)

Coke Pavilion al Fat Music Festival


The Lift




The Sound of Squares



Closing Ceremony 2006 world cup


Tiger Translate Finale


Amstel Giant Living Room


Yard Furniture Museums Quartier Vienna





http://www.catalogodiseno.com/2015/08/20/urban-spa-pkmn-arquitectura/


pkmn arquitectura-taller del desierto-urban spa-catalogodiseno (15)

Delirious New York - Rem Koolhaas

DELIRIO DE NUEVA YORK
Un manifiesto retroactivo para Manhattan.
Rem Koolhaas, 1978.
Laburpena: Egoitz Sánchez Viñambres, 2015.

Zibilizazio okzidentalaren azken ekintzaren eszenatokia Manhattan da. Eztanda demografiakoarekin eta teknologia berrien inbasioarekin bat, Manhattan kultura berri baten laborategia bezala bilakatu da XIX. mendearen erditik hona, kongestioaren kultura. Irla mitiko bat, non benetakoa egiten da bizitza metropolitano baten modu berriaren inkontziente kolektiboa. Artifizialaren  fabrika bat, non naturala eta erreala jada ez dira existitzen. Liburua ‘manifestu retroaktibo’ bat da, Manhattango garapenaren azpian dagoen teoria formulatu gabearen interpretazioa. Hirigintza baten istorioa  da, Coney Island-en emandako hasieratik etxe-orratzen teorikoak arte, hasieran planteatutako erretikula landu eta ustiatu duena. Liburua, polemikoa eta premonitorioa, unibertso metropolitano mutante baten eta arkitektura berezi baten arteko erlazioak irudikatzen ditu, eta baieztatzen du nola askotan kultura arkitekturari esker sortu egiten den.
Testuaren idazlea Rem Koolhaas arkitekto arrakastatsua da. Honek Rotterdamen (Herbehereak) jaio zen 1944ko azaroaren 17an. Indonesian bizi zen lau urtez bere nerabezaroan. Hasieran kazetari moduan egin zuen lan, baina azkar bereganatu zuen aitonaren lanbidea: arkitektura. Arkitektura ikasketak jaso zituen Londresen eta gero Herbehereetara bueltatu zen hiru lankideekin estudio bat muntatzeko, OMA (geroago AMO). Gaur egun estudio honen tamaina 100 langilekoa da eta obrak egiten dituzte mundu osoan zehar. Koolhaas irakaslea da Harvardeko unibertsitatean. Urbanista bezala lan garrantzitsuak egin ditu, Lillen adibidez. Azken urteetan gure lanbidean gehien eragiten duen arkitekto bezala nagusitu da. Estiloari dagokionez, arkitektura modernoa baztertu eta arkitektura kontenporaneo bat osatzen du. Arkitekto honek kontsistentzia fisiko handiko eraikinak proiektatzen ditu, zeinetan masa izaeraren elementu nabaria bihurtzen da. Bere obra aipagarrien artean azpimarra ditzakegu Txinako Telebistaren egoitza, Oportoko Musika Etxea, eta Seattleko Liburutegi Zentrala. Arkitekturako saririk inportanteena irabazi zuen 2000. urtean, Pritzker Saria hain zuzen ere. Esatea ere bere bi lanbideak uztartuz (arkitektoa eta idazlea) hainbat liburu idatzi dituela: Delirious New York, Mutations, S M L XL
Liburua 7 kapitulutan egituratuta dago. Kapitulu bakoitza, aldi berean, beste azpi-kapitulu batzuez osatuta dago, eta hauen barruan, berriz ere, beste azpi dibisioak ematen dira, gauza zehatzei buruzko informazioa emanez. Guk saiatuko gara liburuaren eskema hau segitzen laburpena egiterako orduan, dibisio zehatz horietan zuzenean murgildu gabe, laburpena da eta.

Sarrera
Manifestu baten ahultasuna normalean froga eza da. Manhattan-en arazoa guztiz kontrakoa da: Manifestu gabeko froga pilaketa bat da. Liburua honi buruzko manifestu retroaktiboa da. Hiri hau formulatu gabeko teoria baten emaitza da. Hiriaren programa hain handinahia zen zeren gauzatzeko ezin zen aipatu publikoki.

Aurrehistoria
Manhattan 1609. urtean aurkitzen da Henry Hudsoni esker. Urte batzuk geroago 30 familia Herbehereetatik hiri honetara mugitzen dira, bertan kolonia bat osatzeko (Amsterdam Berria). Horiekin Cryn Fredericksz ingeniaria doa, hiri nola trazatu behar zen argibideekin. Hiri sare hori argia eta simetrikoa zen, baita seguru eta erosoa, baina ez zuen balio Manhattango hego erpinarentzat. 1629an Manhattango irlaren erosketa faltsua ematen da. Izan ere, indioek 24 dolarrengatik  saldu zuten haiena ez zen lurra (bisitan zeuden).
Azkenik, 1807an, behin betiko hiri sarea ezartzen da: 2.208 etxe irlako (13x156) erretikula ortogonala. Hasieran pentsatu zuten beste formak erabiltzea, izarrak edo zirkuluak adibidez, baina zentzu handiz, erabaki zuten angelu zuzenak erabiltzea eraikitzeko errazenak direlako. Etxe irla guztiak berdinak izanda, eraikitzaileek behartuak ikusi ziren haien arteko diferentziak azaltzeko sistema eta estrategia berriak asmatzen. Arkitektura da Manhattango erlijio berria. 1853an Central Park eraikitzen da, Manhattango aisialdirako instalazio nagusia. Bertan azalduko da kulturak naturarekiko gaindiketaren drama. Izan ere, guztiz artifiziala da; lakuak, akzidenteak, zuhaitzak transplantatuak dira… 1851an feria bat antolatzen da Manhattan eta bi eraikin kolosal markatzen dute hau. Alde batetik, beirazko palazio kupuladuna eta bestetik Latting behatokia, 107 metrokoa, munduko lehen etxe orratza. Lehen aldiz, biztanleek euren dominioak behatu ahalko dute, hiria nola hazten ari den. Irla osotasun bat bezala ikustea lagunduko du hiriaren mugak ezagutzeari. Manhattan hirian dialektika bat ematen da ni nahien artean: alde batetik errekurtso gutxienekin gehiengo inpaktua lortzea, eta bestetik, ahalik eta azalera gehien eraikitzea ahalik eta perimetro gutxienea. Izan ere, Manhattanen arazo nagusia da irla bat denez, bere zabalkundea erabat mugatuta geratuko dela.

Coney Island: Izugarriaren teknologia
Manhattan metropoli batean bihurtzen ari zen bitartean, hiritik ihes egiteko beharra handitzen doa. Aisigune hori Coney Island izan zen. Trenbidea eskaintzen zuen konexioarekin, hiritarren asteburuko ihesbide bezala nagusitu zen. Horrela, irlaren ekialdean hotelak, feriak, hondartzak… finkatu ziren. Irlaren kontrako erpinean, gaizkileentzako paradisua suertatu zen, zonaldea eskaintzen zuen hiriarekiko isolamendua zela eta.
Hirian progresuarekin obsesionatuak zeuden bitartean, Coney Islanden gozamenaren arazoari aurre egiten diote, baliabide teknologiko berberekin. 1883an Brooklyn zubia eraikitzen da. Ondorioz, jada ez daude trabarik hiritik datozen masa berriak geldiarazteko. Orduan, hasten dira agertzen opor lekuaren lehenengo jolas-parkeak. Argi eta garbi, irlaren garapena progresu teknologikoarekin bat etorri zen. Argindarraren ailegapenarekin itsasoa disfrutatzeko turno berri bat sortzen da, gaua. Gauaren artifizialtasuna aisigune honekiko interesa biderkatzen du. Paradisu artifizial bat eraikitzen ari zen.
Garapen mekanikoa lagundu egiten du jolas-parke berri eta iraultzaileen agerpena sustatzen. Irla ametsen eta fantasien gordeleku batean bihurtzen da, geroz eta hiritar gehiago erakarriz. Parke tematikoak ere agertzen dira, bisitariari esperientzia eta sentsazio berriak ematen dituztenak. Baina hori guztia eztanda egin zuen. Coney Island kuspidean zegoen, eta sute baten ondorioz momentura arte lortutako guztia desagertuz joan zen urtez urte.

Utopiaren bizitza bikoitza: etxe orratza
Muga zeruan: Manhattango zabalkundea irlara mugatuta zegoenez, hiria hazteko modu bakarra altueran izan zen. Hiru faktore eman ziren etxe orratzaren ideia gauzatzeko:
1- Munduaren erreprodukzioa: Igogailuaren agerpenarekin solairu kantitatea handitzea ahalbidetu zen. Partzela baten azalera behin eta berriz errepikatu ahal zen altueran, azalera erabilgarria handituz, lur gehiago kontsumitu gabe. Honi partzelaren estrusioa deritzo. Hiria zerurantz luzatzea. Lur unitate bakoitza ahalik eta bulego gehien jasateko formula da etxe orratza. Horrela garaiko etxe orratzek euren partzelen azaleraren eraikigarritasuna 30 edo gehiagokoa izan ahal zen.
2- Dorrearen anexioa: Nahiz eta garaiera handiko eraikin asko egon, hauek ez zuten dorre baten itxura, euren altxaeren proportzioengatik. Singer eraikina horrelakoa zen, baina 14 solairuko dorre lerden bat elkartu zitzaion horren gainetik. Momentuko Estatu Batuetako eraikin famatuena bihurtu zen. Eredu hau jarraituz, eraikin askok zabalkunde bat pairatu zuten ardatz bertikalean. Eraikinak lurreko itsasargietan bilakatzen dira, hiriko erreferente batzuetan.
3- Etxe irla bakartua: Etxe irla guztiak berdinak direnez, arreta deitzeko sistema eta teknologia fantastikoak erabiliko dira. Eraikuntza handiak, espektakularrak, aurrerakoiak… egiten hasten dira, etxe irla horrekiko interesa sortzeko. Jada hiria ez da homogeneoa: etxe irla bakoitzak bere kabuz moldatuko da. Manhattan artxipelago lehor batean bilakatzen da. Eraikin bakoitza monumentu baten funtzioa egiten du, etxe orratza honen adierazpen nagusia izanda. Partzela estruituaren bolumena dela eta, geroz eta partzela azalera gutxiago geroz eta aktibitate gehiago islatu beharko du.
Horrela, ‘lobotomia’-ren metafora erabiliz, disoziazio bat emango da kanpo monumentuaren eta barruko aktibitatearen artean. Azala barruko bizitza izkutatuko du. Bi arkitektura desberdin aplikatuko dira beraz. Gaudik etxe orratz bat diseinatu zuen Manhattanentzat. Bertan, logelak azalean kokatzen ditu eta barrualdean, hotelaren nukleo argiztatu gabea.
1916. urtean zonifikazio lege bat aplikatzen da: Honen bitartez partzelaren eraikigarritasunaren lerrokadura maximoak azalduko dira, ez bakarrik planoan, baizik eta altueran ere, kalearen argiztapena bermatuko duten retrankeoekin. Ondorioz, hasieran planteatutako erretikularen etxe irlak, orain ere enbolbente maximo ikusezinen kolekzioa izango da.
Etxe orratzen teorikoak: Hiri berri honen eraikuntza dotore eta erraldoia arkitekto asko erakarri zituen. Arkitekto askoren teoriak, ametsak, paranoiak eta lan izugarriak kolpe batez geldiarazi ziren 1929ko depresio ekonomikoarekin. Gogoeta egiteko ordua zen, etxe orratzaren birplanteatzea. Orduan erabaki zen etxe orratza elementu saihestezina zela, baina ikertu behar zela nola egin osasuntsua eta ederra.
Modu honetan, arkitekto batzuk planteatzen dituzte pilaketen aurkako soluzio arkitektoniko eta urbanoak. Baina jakina da ez duela interesatzen hiriaren pilaketari soluzioa ematea. Soilik hiri pilatu batean gauzatu ahal dira superetxeak, superaldeak, mendiak eta Venezia modernizatu eta automobilistakoia. Kongestioaren kultura mantendu nahi da.
Etxe irla baten bizitzak: Waldorf-Astoria hotela eta Empire State eraikina: Etxe irla baten barruan ere gertatzen dira gauzak eraikinen artean. Hain handiak eta aberatsak dira, eraikinak elkarren artean erlazionatu, isolatu edo komunikatu egiten direla. Partzela batean, adibidez, bi eraikinen arteko erlazioa mozten da hesi baten bidez, jabeen arteko haserreak direla eta. Geroago, jabe batek partzelaren beste erdia erosi eta bi hotel biki eraiki zituen, partzela barruko eraikinak berriro ere erlazio zuzenean jarriz. Baina hotel horiek txiki geratzen ari ziren, eta orduan, planteatu zen beste eraikin bat eraikitzea, bi hotel hauek irentsiko zituena eta partzelaren bolumetria maximoari etekin gehiago aterako zuena. Horrela jaio zen Empire State eraikina, 40 urtez munduko eraikinik garaiena izan zena eta gizonaren auto-gaindiketa islatuko zuena.
Behin betiko ezegonkortasuna: Downtown Athletic Club-a: Planteatzen da eraikin multifuntzional bat, non denetariko ekintza eta aukerak sartuko diren. Igerilekua, gimnasioak, jatetxeak, aldagelak, dantza lekuak… Arkitektura hau bizitza planteatzeko modu aleatorio bat da, baita komiko eta zoroa ere. Aktibitateen justaposizioa metropoliaren bizitzaren ezegonkortasuna goraipatuko du. 

A ze perfektua izan ahal den perfekzioa: Rockefeller zentruaren sorkuntza
Raymond Hood-en talentua: Hood jauna teoria bat du etxe orratzei buruz baina badaki inprudentea izango zela Manhattan hori onartzeak. Teoria horrek planteatzen du etxe orratzen hiria. Orratzen basoa. Hauek isolatuak eta kontrakoak izango ziren. Chicago Tribune lehiaketa irabazi ostean, arkitekto honi New Yorken etxe orratz bat egitea eskatzen diote. Honen diseinua planteatzen du fatxada itsu bat ekialdean, alboan antzeko eraikina altxatzen bada elkar ez molestatzeko. Gero, retrankeoen bitartez leihoak irekiko ditu. Ideia zentzua du, ikuspuntu pragmatiko eta finantzari batetik.
Raymondek beste eraikin batzuk egiten ditu, bere teorien barruan daudenak. Eraikin batean, retrankeoekin jolasten du erabilerak bereizteko. Horretaz gain, gai kromatikoa ere landu egiten da eskalonamendu hauen arabera.
Ere eraiki zuen eliza bat Manhattanen. Munduko elizarik izugarriena ebatzi nahi zuten. Partzela oso baliotsua zen eta etekina lortzeko beste erabilera batzuk sartu ziren.
Eraikinaren hedapen bertikala kontrolik gabe geratzen ari da. Espiral batean murgiltzen ari da Manhattan. Pilaketa hori mugatzeko edo murrizteko Hoodek planteatzen du bulegoetan lan egiten duten langileek eraikin beran bizitzea.
Rockefeller Center guztiak: hiriak ahalik eta pilaketa gehien edukitzea nahi da, baina ere ahalik eta espazio eta argitasun gehiagorekin. Salubritatearen papera ere garrantzitsua da. Planteatzen da merkatal zentru bat ezaugarri hauekin, baita ederra eta etekintsua. Baina obra hau bakarrik eman ahal da erretikularen partzela merkeenetan, beste funtzio ekonomikoekin konbinatzeko beharra ez edukitzeko. Hasieran planteamendu bat ematen da, baina bertan behera geratzen da 29ko krisialdiarekin. Ondorioz, beste proposamen batzuk eskatzen zaie arkitekto batzuei. Orduan, Hood jaunak ‘trafiko irlaren’ teoriak funtzionamenduan jartzen ditu Venezia lehor, moderno eta automobilistikoa aplikatzeko.
3 etxe irla elkartzen ditu eta hauek osatzen duten laukiaren erpinak konektatzen ditu, auto lasterbidea osatuz. Gero, 4 dorre jartzen ditu eta terrazak osatzen ditu partzelaren perimetrora arte. Rockefeller zentruaren helburua ez da konplexuaren detaileak azkar ematea, baizik eta azken momentura arte definizioa atzeratzea, ideia hobetzaileak xurgatzeko aukera emateko. Zentrua manhattanismoaren adibide argi bat da: programa desberdinak kokapen bakar batean egituratzea, elementu komunen bitartez konektatuak. Azkenean, argitasuna bermatuz, etekin ekonomiko plenoa lortzen duen konplexua osatzen da.

Kontuz europarrak! Dalí eta Le Corbusierrek New York konkistatzen dute
Biak bidaiatzen dute New Yorkera. Bertan, Le Corbusierrek esaten du etxe orratzak oso txikiak direla eta gehiegi daudela eta proposatzen du hiria botatzea. Dalik ikuspegi surrealista batetik admiratu egiten du. Biek gorroto dute bestearen estilo arkitektonikoa (mugimendu modernoa / surrealismoa).
Le Corbusierren nahia da asmatzea eta eraikitzea hiri berri bat, gizarte makinistaren potentziala azaltzen duena. Baina hiri hori jada eraikita dago: Manhattan. Orduan, bere ideien lenbizisortzea gainjartzeko, New Yorkeko sinesgarritasuna eraisteko kanpaina egiten du, hiriko etxe orratzei barre egiten. “Etxe orratzek ez dute makinaren belaunaldia azaltzen, baizik eta tumultua. Hazi gabeak daude”. Le Corbuk benetan gorroto egiten zuen New York-eko eredua, eta obsesio edo paranoia batean bilakatu zitzaion.
Orduan etxe orratz bertikala aurkezten du. Hauek bakarka egongo dira eta berdegunez konektatu egingo dira. Eraikuntza sistema eta material modernoak erabiltzen ditu 220 metroko eraikin horietan. 400 metroka ezarriko ditu. Modu honetan, oinezkoari lehentasuna ematen zaio. Azken finean, arkitekto honek planteatzen duena kongestioa saihesteko sistema hutsa da. Le Corbuk ere esaten du Central Park zatitu behar dela eta hirian zehar banatzea. Nazio Batuen egoitza egiterako orduan Le Corbusierren hirigintzaren grazia eta interes eza agerian geratu zen. Ez zuen proiektua amaitu eta etxera bueltatu zen.

Post mortem
1939ko ferian Manhattango maketa handi bat aurkezten da, baina sorpresa moduan, pixka bat kurbatuta dago. Manhattanismoari denbora agortzen ari zaio eta teoria hau solik gauzatu edo amaitu ahal da maketa batean. Maketa kurboarekin adierazi nahi da hiria kondenatuta dagoela bere teoriaren eredu amaitu gabe batean mantentzea, behin betiko inperfekzio da.
Ondorengo hamarkadetan, Manhattan ondare enigmatiko bat bezala nagusitu zen, ondorengo belaunaldiek ezin zutena deszifratu. Horrela, hiriaren arkitektura eta eredua europar influentzien erasoen menpe geratu zen. Hiriaren berezko garapena moztu zen. Manhattanismoa maldan behera doa. Hiriko partzeletan ematen zen erabilera gainjarketa eta pilaketa jada desagertzen ari da.

Eranskina: Fikziozko konklusio bat
Manhattan hirigintza metropolitanoa lortu du, kongestioaren kultura, zeharkako era batean. Besteak beste, anbizio handi eta askoren emaitza da, Mahattanismoaren emaitza inperfektua. Azkenenean, konklusioa adierazteko igerileku flotagarriaren metafora ematen da. Komunismotik ihes egiten ari zuten artistek Estatu Batuetako kapitalismora jo nahi zuten, euren ametsak errealak bihurtzeko, baina bertara ailegatzean konturatu ziren Manhattanismoaren eredua azkenean komunista zela, hiriko eraikin guztiak berdinak zirelako. Gainera biztanleen egoera ez zen askoz hobeagoa, herrialde komunistekin alderatuz.

Iruzkin kritikoa:
Liburua luzeegia iruditu zait. Istorio edo atal batzuk ez zuten gauza askorik aipatzen. Hala ere, oso ondo ulertzen dira kontzeptuak. Teknizismo gutxi erabiltzen dira eta azalpenak nahiko pragmatikoak dira. Metaforen erabilpenak lagundu egin dute. Liburua balio izan dit New York hiria ulertzeko, askotan telebistan ikusi dudan hiri hori. Orain ulertzen ditut bere zergatiak, bere dentsitate han altua, bere antolamendua, bere fisionomia, egituratzaileak, bere historia… Beraz, liburua gomendagarria dela uste dut. Etorkizunean horra bidaiatzen badut berriz irakurriko dut, honetan ematen diren klabeak gogorarazteko eta esperientzia hobeto disfrutatzeko.
Manhattanismoaren teoriari dagokionez, bere argiak eta itzalak ditu. Nire ustez, guztiz logikoa da bertan emandako hazkuntza mota. Hiri baten kokapena irla bat baldin bada, bere zabalkundea mugatuta ikusiko da, altueran ez bada. Etxe irlen tamaina egokia da, baina emaitza moduan gehiegizko dentsitatea duen hiria sortu da. Salubritatea hobetu eta bermatzeko neurriek ez dute, nire iritziz, biztanlearen abrumazio sentsazioa ekiditen. Eraikinen eskala erabat desproportzionatua dago eta tarteko kaleak eta galtzadak erabat ‘enparetatuak’ ikusten dira. Argi dago hiri batean bizitzea hainbat abantaila dituela, baina hirien tamaina gizakiari moldatu behar da. Ni Sestaon bizi nahiz eta 30.000 biztanleko hiria da. Tamaina egokiko hiria dela uste dut. Behar dudan guztia eskura dut, eraikinen eskala egokia da, parkeak, belardiak eta plazak ditut, konexio onak… Madrilen (3.160.000 biztanle) egon naizen bakoitzean, hiria irensten nauen sentsazioa dut. Eta hori ez zait gustatzen, hiriak pertsonentzako direlako. Horrela, uste dut Manhattanen sentsazio hori areagotuko dela. Coney Islanden presentzia guztiz ulergarria da, ihesbide bezala, baina ez da aski hiritarrentzat.
Etxe orratzetan ematen den erabileren gainjarketa hori gehiegizkoa dela uste dut. Gainera, kasu batzuetan bezala, zentzuzkoaren eta etikaren mugak gainditu egiten dira: Raymond Elizan erlijioa ‘perbertitzen’ dela uste dut, honi bestelako erabilera laikoak gehitzen direlako (egoitzak, igerilekuak, bulegoak, komertzioak…). Manhattanismoa, beraz, ez da etiko edo moralki egokia den hirigintza eredua.
Bestalde, etxe orratzez beteta dago eta plaza edo espazio ireki gutxi ditu. Hori ezaugarri negatiboa da, dudarik gabe. Egia da Central Park izugarri handia dela, baina egia da ere oinezko batentzat erabat deserosoa direla distantzia luzeak, batez ere hiri garaikide batean. Le Corbusierrek planteatzen zuen bezala, Central Park zatitzea eta hiritik zehar banatzea onuragarriagoa dela uste dut. Hala ere ez nago batere ados Le Corbusierren interbentzioarekin, Manhattanismoarekin modu egozentrikoan akabo egin nahi zuena.
Central Park hiriaren birikia da, baina ez da aski. Hiria hain da dentsoa, errekurtso natural gehiago behar dituela, naturak hiriak sortzen dituen hondakin solidoak eta emisio noziboak asimilatzeko. Argi dago ikuspuntu ekonomiko batetik hiria funtzionatu egiten dela. Manhattanismoaren eredua perfektua da zentzu horretan, baina modeloa ez du batere errespetatzen inguru giroa. Noski, hiria planteatu zenean ez zuten ezta jakiten zer zen ingurugiroa. Duela urte gutxi batzuk formulatu ziren arazo eta kontzeptu hauek.

Kongestioari dagokionez, egia da hiri baten funtzionamendu plenoa egoteko eta errekurtsoei etekin handiena ateratzeko ideala dela, baina ez Manhattanen dagoen nibel berean. Baina beno, azken finean ez naiz bertan egon, eta beraz ezin dut iritzi kritiko guztiz fidagarri bat eman…

jueves, 14 de enero de 2016

SENSOVILION - Eraikuntza III

Hona hemen Eraikuntza III irakasgaian landutako Pabilioi Sentsorialaren eraikuntza prozesuari buruzko bideo bat. Ez da oso ikusgarria baina horrelako gauzak partekatzea interesgarria dela uste dugu: