Seguruenik ezaguna izango duzuela Joaquín Torres arkitektoaren izena, gaur egun Espainiako ospetsuena izango baita. Ona bai. Onena ez, famatuena baizik. Oso pertsonai publikoa da eta telebistan asko ikusten zaio, askotan gehiegi. Honek arkitektura estudio bat du Rafael Llamazares-ekin batera, A-cero deiturikoa. Estudio honek famosoen eta dirudunen etxebizitza asko diseinatu dituzte. Blog sarrera honen bitartez estudio honen bloga erakutsi ahal dizuet. Benetan interesgarria izan ahal zaigu, bertan azaltzen dituztelako beraien lanen dokumentazioa, azalpena, proposamenak,... eta abar. Horretaz gain arkitekaturari buruzko apunte batzuk ere ematen dituzte, hala nola, beste arkitektoen gustoko obra bati buruz. Esan bezala, blog honek aportazio oso ona eman ahal digu interesatuei.
Aipamen pertsonal bezala esan behar dut bi arkitekto hauen lana oso ona dela. Hala ere, gustatzen ez zaidana onakoa da: Modako arkitektura polita izan ere, beraien diseinuak oso parekoak dira elkarren artean, hau da, ez dute barietate askorik aurkezten eta ia etxebizitza guztiak berdinak diseinatzen dituzte. Estilo bera mantentzen dute. Marmol eta hormigoi zuria, plano, laukizuzen eta blokeetan antolatua. Konposizio politak dira, baina denak berdinak, eta nik, behintzat, kurbaren falta sumatzen dut. Gustokoak ditut kurbak, eta hauek baztertzen dituzte Torres eta Llamazares-ek. Puntu negatibo bezala ere gehitu behar zaio hauen arkitektura oso garestia dela. Hori dela eta bakarrik dirudunek eta pertsonai famatuek izan ahal dituzte eure diseinuak. Zorionez, horretaz konturatu dira eta etxebizitza prefabrikatu eta asekibleagoak diseinatzeari ekin diote bi hauek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario