Duela hilabete gutxi batzuk utzi digun handi bat da. Dudarik gabe arkitekto modernoen garrantzitsuenetariko bat da. Brasildarra, bere arkitektura propioa, sorkorra, kreatiboa, naturala, organikoa eta nazionalista du sinbolotzat. Honek ez zuen soilik arkitektura berriak sortzen; askok monumentuak egiten zituela deritze. Izan ere, forma dinamiko, kurbo eta organiko horiek eskulturaren mundutik ere behatu ahal ziren.
Bere obra maestroen artean, Brasilia hiria azpimarratu ahal dugu. Hamarkada batzuk atzera, Brasil egoera oker baten barruan zegoen. Kapital egoki bat sortzeko beharra sortu zen eta kokaleku bat hautatu eta Oscar Niemeyer arkitektoa aukeratu zuen momentu hartako presidenteak hiri horren urbanismoa eta arkitektura ebazteko. Egoera hobetzeko beharraz gain, kolonietan galdutako identitate brasildarra sinbolo eta ikono berriak ezartzeko beharra sorrarazi zuen. Ordena eta nazionalismo sentimendua behar zen Brasilen. Niemeyer-ek kultura eta gizarte horren berreraikuntzan hartu zuen parte. Horrela, arkitektura Brasildarraren sinbolo diren lanak sortu zituen. Katedralak, elizak, parlamentuak... horiek guztiek herri kariokaren energia, dinamikotasuna eta graziaren isladapena izango ziren.
Besteak beste, forma organiko horien barruan goraipatu behar ditugu Niemeyer-en zutabeak. Askoren hitzez, inoiz diseinatutako ederrenak, zutabe greziarren atzetik.
Erreferentzia bezala Le Corbusier izan zuen. Arkitekto suitzarraren ideiak hedatu eta hobetu zituen. Niemeyerek kurba asko erabiltzen zuen. Izan ere, berarentzat emakumeen kurba naturalek asko esaten dute. Emakumezkoak ederrak dira eta horien formak, naturak mendi baten perfila marrazten duen bezalakoak, inspiratu zuten bere lana. Berarentzat emakumezkoa figura oso handia zen. Bizitza ekartzen duena. Gizon guztien alboan emakume baten influentzia dagoela. Gizona ezin dela ulertu emakumezkoa gabe.
PROIEKTU AIPAGARRIENAK:
-Brasiliako katedrala
-Oscar Nemeyer Zentro Kultural Internazionala
-ONU Egoitza
SARI HANDIENAK:
-Pritzker 1988
-Asturias Printzipearen Arte Saria 1989
-Praemium Imperiale 2004
Bere azkenengo lanen artean aurkitu ahal dugu Niterol-eko arte museoa. Horrek bere konsagrazioaren eta heldutasunaren sinbolo bihurtu da. Bere bizitzan zehar kulminazio modura egindakoa. Haren hitzetara, gutxien kostatu zaion lana izan zen, azkarren eta hoberen egin zuena. Arrapala kurboa eta OVNI edota lore-bulbo forma eder horiek ikono bat bihurtu dira azken urteetan.
“No es el ángulo recto que me atrae, ni la línea recta, dura, inflexible, creada por el hombre. Lo que me atrae es la curva libre y sensual, la curva que encuentro en las montañas de mi país, en el curso sinuoso de sus ríos, en las olas del mar, en el cuerpo de la mujer preferida. De curvas es hecho todo el universo, el universo curvo de Einstein.”
Goian bego Oscar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario