miércoles, 27 de febrero de 2013

GREEN ROOF

Gaur British Columbia Unibersitatetik (UBC) irakasle bat etorri zaigu eskolara hitzaldi bat emateko. Horretan arkitektura ekologiko eta berdeaz hitz egin digu, konkretuki, belar estalkiei eta uraren aprobetxamenduari buruz.
 
Belar estalkiei dagokionez, soluzio jasangarri horren abantailak eta ezaugarriak izan ditugu gai nagusi moduan. Abantailak ugariak dira, batez ere inguru urbanoetan; flora, jada dakigunez, airearen karbono dioxidoa (CO2) garbitu eta kutsadura murrizten du; estalkien iraunkortasuna handitzen da; eraikinaren klimatizazioa hobetzen da; inguruaren tenperatura zuzena ahalbidetzen du, hau da, belarra ez du berorik xurgatzen eta irradiatzen; hiri eremuetan bioaniztasuna areagotzen du; inundazioak murrizten ditu; prezipitazioen uren garbiketa gauzatzen du; zaratak xurgatzen ditu... horretaz gain landa eremu hori elikagaiak hazteko erabili ahal dira.
 
Azken egunetan liburu bat irakurtzen egon naiz, Nuevos paradigmas en la arquitectura deiturikoa. Bertan, Luis de Garrido arkitekoak hainbat estrategia azaltzen ditu arkitektura jasangarriak lortzeko. Belar estalkiak eta belar paretak oso aipatuak dira. Horretik informazio eta nozio asko jaso ditut, eta gaurko hitzaldia ezinhobeto ulertzeko oinarria eskuratu dut, arkitekto honek halako hainbat prototipo proiektatu baititu (hala nola, Green Box eta Tximeleta etxea). Belar estalkiek naturaren elementuak hartu eta arkitekturan sartzen ditu; eta arkitekturak natura hornitzea lortzen du. Hala nola, azaldutako abantailekin edota estetikoki elementu berriak sartuz (belardiak altueretan egotea, bolumen edo maila desberdinetan, eraikinak lurzoruan sartuz...etab.)
 
 
 
 
Gaurko irakaslea estalki hauen erabilera eta erantzunaren ebaluazioa bi hiri desberdinetan azaldu digu. Vancouver eta Manhattan. Lehenengoan prezipitazioak neguan dira bakarrik. Bigarrenean ere, baina klima ez da muturrekoa eta ura edozein urtaroan eman daiteke, gainera, Manhattan hirian uholde asko ematen dira. Estalki hauek inundazioak eragozten ditu, esan dugun bezala, beraz, bere instalazioa paregabea izango lirateke hemen, berro irradiazioa murrizteaz gain. Vancouver hirian, aportazioa ona izango litzateke, baina arazo batekin topatzen gara: hilabete askok euririk gabe geratzen dira, eta belarra, noski, ura behar du. Zer egin? Prezipitazio urak metatzeko depositu sistema ezarri beharko zen, ureztatzeko ez ditugulako behar ur oso oso garbiak. Arazoa honen prezioa da, baina eraikinak taldean unifikatuz deposito bakarra erabiltzeko kostuak zatitzen dira (eta ez eraikinak unitate bakarrean egonda).
 
 
 
 
Baita ere hitz egin zaigu belar estalki motetaz. Bi daude. Intentsiboa eta extentsiboa. Intentsiboa garestiago da eta mantenimendua ohikoa da. Extensiboan, aldiz, urtero bizpahiruko mantentze lanak egin behar dira eta oso merkeak dira.
 
 
Nire hausnarketa honakoa da: Betidanik izan dut gustokoa berde kolorea. Berdea baino, flora, landareak, belardiak, natura. Proiektu berdeak gustatzen zaizkit eta horregatik saiatzen naiz beti berde proiektatzen edo pentsatzen. Nire interes maila gai honetan altua da oso. Gaur egun, nahiz eta praktikan dagoeneko ikusi, uste dut utopia bezala ikusten direla gauza guzti hauek. Baina hau auto elektrikoarena bezalakoa da: Badakigu etorriko dela- no hay otra-, gure autoa aldatu behar dugula, errendimendu bera lortu ahal dugula, luzera kostuak murriztuko ditugula, baina gutxik uzten dute atzean gasolina autoak, oraindik utopia ideia bezala ikusten ditugulako. Adarretatik noa. Esan nahi dudana zera da, bultzada definitiboa eman behar dugula arkitektura berdeak hedatzeko eta gauzatzeko, nahiz eta jendea oraindikan mentalki prestatuta ez egon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario