Kritika construktibo bezala, gizon batek esan zigun experientzia gabezia eta gaztaroa dela eta proiektu aurrerakoiegiak ebatzi ditugula gaur egungo gizartea kontuan hartuz. Zergatik? proiektu askotan inzibismo arazoak ahaztu ditugulako (elementu mugikorrak, solteak... apurtu eta lapurtu ahal direnak).
Arratsaldean, Donostia 2016 espaziora jo genuen ikasleok. Bertan hitzaldi bat bota zen udal teknikarien partez, Donostia Lagunkoiaren kideei. Aipatzekoa da ekitaldian Eneko Goya alkate berria parte hartu zuela. Guri pixka bat beranduago konbokatu zitzaigun. Gure eginkizuna: mural handi batzuetan gure ideien eta ondorioen laburpen grafikoa egitea, proiektuak paperean azaltzea eta baita ere helduekin solasaldian egotea. Azkeneko lunch-a ahaztu gabe!
Helduek zenbait kontzeptu azpimarratu zizkiguten, geroago muralean isladatu genituenak. Nabarmentzekoa da amaieran nagusi bat hurbildu zitzaigula eskerrak eta zorionak emanez guk nautikoan gauzatutako proiektuagatik. Berbetan egon ginen. Haren esanetan, bere buruan zuen ideia utopiko bera kanporarazi eta erreal bihurtu dugula. Horretaz gain, esan zigun gure ideia perfektua dela guk proposatutako espazioan. The Gela "Al pelo" datorrela Nautikoan.
Guztia ikusita, esatea esperientzia hau erabat positiboa izan dela. Proiektatzerako orduan kaleko pertsona arrunten iritzia eta esperientziak entzutea modu errealago batean proiektatzeari lagunduko dio, inoiz erreparatu ez ditugun alderdietan, baina kolektibo batzuentzat inportanteak direnak, ere kontuan edukiz. Orain dispositiboak garatu, hobetu eta zehazteko lana dugu gainean. Espero dugu gauza interesgarriak ondorioztatzea.
GURE IDEIA:
Nautikoa Kontxako abadiaren mendebaldean kokatzen den eraikin bat da. Donostiako kosta ikuspegi idilikodun paseo bat da. Haizearen orrazitik Nautikorarteko bidea begiraleku handi bat bihurtu da, baina akats bat ikusten zaio, bista hauek disfrutatzeko geralekurik ez izatea alegia. Nautikoko terraza paseo baten amaiera bihurtu da non turistak azken momentuko argazkiak ateratzera hurbiltzen diren.
Horrela izanik, berez itsaso gaineko plaza bat izan zitekeena , leku anekdotiko eta desaprobetxatua bihurtu da. Gainera, pabimentuaren diseinuak igaroezina bihurtzen du eta oztopoak besterik ez ditu sortzen. Proiektu honek, begiralekuari bira eman eta kontzeptua guztiz aldatzea proposatzen du, elementu bat sortuz, zein plazaren erdian kokatuko dugun, bista horiek oztopatuz. Hau horrela eginik, espazio berriak sortzen dira, erabilera aldatzen da eta bizia sortzen da plazan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario