Arkitektura zer den aztertzeko zenbait ariketa egin ditugu klasean.
Hasteko, kurtso hasierako lehen klasean eskatu zitzaigun guretzat arkitektura zer den esatea lerro batzuetan. 4 hilabete geroago, idatzi horiek hartu eta horietan agertzen ziren hitzak aztertu genituen. Besteak beste, artea, eraikuntza eta diseinatu hitzak izan ziren gehien aipatu zirenak. Beste hitz askok, garrantzi handikoak, agertu gabe geratu ziren, hala nola bizia eta pertsonak.
Orduan, aurreko astean eskatu zen berriz arkitektura definitzea. Izan ere, arkitekturarekin lehenengo kontaktua igarota eta hitzen erabilpena behin aztertuta, seguruenik gure ikuspegiak aldatu egin dira. Gure aburuz arkitektura definitzen duten 10 hitz bildu genituen, eta ondorioz, horiekin eta beste batzuekin, maketa bat osatzea eskatu zitzaigun.
Ainhoa Riol eta biok erabaki genuen hurrengo hitzak aukeratzea: Artea, pertsonak, pasioa, bizia, sentimenduak, sentsazioak, edertasuna, kreatibitatea, baliabideak eta inguru-giroa.
Maketa osatzeko termino batzuk gehitu genien horiei, aipatzekoak: Lana, irudimena, forma, natura, gizakia, eraikuntza, estetika, tektonika, espazioa...
Izan ere, niretzat arkitektura pasio bat da. Lan bat baino gehiago, bizimodu bat da. Mundua ikusteko era; kaletik noanean artea ikusten dut, baita elementuen eta espazioen funtzionaltasuna eta egokitasuna. Nire aisialdi denboran arkitektura hausnarketak egiten ditut, etengabe interesa sorrarazten didalako. Horretaz gain, arkitektura diseinatzeko artea da ere, pasioa sortzen duena. Arkitektura pertsonok egiten dugu pertsonentzako. Naturarekin erlazioa izan behar du, eta inguruarekin eta inguru-giroarekin harreman harmonikoa osatu behar du. Arkitektura bizia da, etengabe aldatzen baitugu. Bizimoduak eta gizakien ekintzak jasateko espazioak diseinatzen ditu. Bestalde, artistaren aldetik, ideiak eta ametsak gauzatzea eta errealitatea eramateko zeregina dago. Beste hitzetan: lana. Hori da arkitekturaren atal tristeena; artistek euren ideiak gauzatzeko baliabideak eta lana egotea ezinbestekoa da. Bestela, ideia horiek bakarrik buruan edo paperean geratuko dira betirako. Arkitekto bezala lan egitea oso zaila da, batez ere gaur egun. Hori dela eta, artisten kreatibitatea moztu eta mugatzen da.
Guk egindako maketa:
Zergatik aukeratu dugu maketa horrela egitea?
Galdera ona da hori. Gure maketa azaltzeko bururatzen zaidan azalpenik onena honakoa da: Arkitektura hainbat elementu eta faktoreen konposizio edota enkajearen ondorioz espazioak sortzeko artea da. Horretarako, osagai horiek irudikatzen dituzten formak edo marrazkiak erabili ditugu. Arkitektura ikuspegi asko dituenez, gure maketa infinitu ikuspuntuetatik ikusteko diseinatu egin dugu. Horrela, pertsona batek alde batetik ikustean, elementu batzuk ikusiko ditu, harentzat arkitektura osatzen duten garrantzitsuenak. Arkitekto on batek maketa mugimenduan ikusi beharko luke, faktore guztiak kontuan hartuko dituelako. Maketa ez du oinarririk, ez baitgenuen horren formak, espazioak eta ikuspuntuak mugatu nahi. Arkitektura guztiz subjektiboa da. Elementu batzuk besteak baino handiagoak egin ditugu, hauek hobeto ikusteko, gure iritziz garrantzitsuenak direlako. Maketa oso poetikoa lortu dugu, etengabeko mugimenduan edo dantzan dagoena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario