2. Proiektua amaitu berri dugu eta hurrengo paragrafoetan habitata burutzeko prozedura azalduko dut. Hautatutako lekua aurreko sarreretan azaldu nuen; Unibertsitate aurrean, Oñati plazan eta Tolosa etorbidearen alboan.
Habitata izan behar zituen elementuen artean zera bilatzen nuen: Plaza ixteko elementu bat izan behar zela, hau da, karratuaren laugarren aldea nolabait itxi edo mugatzekoa. Baina aldi berean, elementu hori ez du Arkitektura fakultatearen fatxada hori guztiz estali behar gure habitataren beste aldetik. Beraz, eraikina proiektatzeko zulatu edo halako beste hainbat errekurtso erabili behar genuen ezarriko dugun mugu "semiopakoa" edo izateko. Bestalde, hain eraikin "majestuosoen" eta garrantzitsuen artean bilatu nahi nuen nire eraikinaren estetika ere importantearen sentzazioa izatea. Hau da, besteen artean txiki eta nimiño ez geratzea.
Hau jakinda, habitata elebatzea eta airean sostengatzeko erabakia hartu nuen, ia guztiok egin dugun bezala. Baina... nola eutsi pastilla edo "mazacote" hori? Bueno ba horretarako, bururatu zitzaizkidan ideia anitzak marraztu nituen eta hango idei sendoenak maketatxo batzuetan bolumenatu nituen. Izan ere, asko gustatzen zait lehenengo hastapen moduan bolumenak eta estetika erreala ondo ikusteko eta lantzeko maketa txiki-txikiak egitea. Hauek izan ziren aurrera egin zuten hiru ideiak:
Bilatu nahi nuena zen eremu zabal hori estaltzea, ibilbideen trantsizioak eragozteko elementurik kokatu gabe. Eremu hori estaltzen bagenuen, euriaren edo eguzkiaren kontrako babesa emangi duen errefuxio bat lortuko genuen. Horren azpian eserlekuak edota aisialdirako elementu urbanoak jarriko ziren eta bizikletak uzteko eremua baita ere, hauek euritik babesteko. Habitata eusteko ideien artean, trakzioan funtzionatuko dituzten tentsoreak edota hormigoi armatuzko nerbioak. Hitz errealetan, ingenieriaren aldetik proiektu nahiko utopikoa proposatzen ari nuen, baina aurrera jarraitzea erabaki nuen. Azkenean aurreko hirugarren aukerarekin geratu nintzen.
Xafla-euskarri segida hori ez du Arkitektura eraikinaren fatxada izkutatzen, beraz, oso egokiak izango ziren bilatzen ari nuenarentzat. Ginera, xafla horiek perspektiba oso polita (Sarrera buruan dagoen bezalakoa) eskaini ahal dio hiriari, hura hornituz eta aberastuz.
Proiektua landuz eta garatuz distribuzio bat osatu nuen. Oso pentsatua eta nire gustorako ia ezinhobea zen. Mies Van der Rohe-ren modulazioan oinarrituta, eta bere etxe eta pabilioi famatuenetan oinarriturik burutu nuen. Besteak beste, nagusitzen dira espazio irekiak, aterik gabe (bainugelan eta logeletan izan ezik). Nahiz eta espazioak irekia egon ondo banatutak eta isolatuak zeuden aukustiko eta bisualki. Garatu eta amaitu nuen distribuzioa. Orduan eremu osoa neurtu nuen eta konturatu nintzen habitata ¡¡¡864 metro karratu!!! zituela. Hori ez zen onargarria.
Orduan metro karratuak murrizteko patioak eta terrazak txertatzea erabaki nuen. Horretan ari nintzela, Borja irakasleari honako hau komentatu nion eta horren proposamena zera izan zen: Forma hori ez aldatzea. Hautatutako kokapena tranpa bat zela. Eremu zabal hori guztia estaltzeari bultzatzen zuelako (Izan ere piboteen arteko distantzia oso handia da). Eta orduan proposatu zidan proiektuaren programa aldatzea, luzatzea, hau da, hiru pertsonentzako habitata osatzeaz gain unibertsitateari eta zonaldeari zerbait eskaintzeko espazioak jartzea. Funtzio publikoak ere burutuko dituzten elementuak ezartzea. Hauek luzetara jartzea gomendatu zidan irakasleak.
Erabaki nuen kafetegi bat jartzea. Horretaz gain, hiru bulego, aula bat (tailerrentzako batez ere) eta bilera gela bat ere. Hauek ikasleen kontseiluentzat eta taldeentzat izango ziren, Donostiako kampusean horientzako espazioen falta baitago. Hauek luzeraka jartzean, Tolosa etorbidearekiko paraleloan, ahalbidetzen dugu zapa bezala zonalde zaratasuak mugatzea. Alde batetik, eraikinaren fatxada bat etorbide horretara ematen duena, zona publikoa jartzeko, eta bestaldean zonalde pribatua, plazara emanez, isilagoa eta lasaiagoa.
Distribuzio berriari dagokionez, modulazioa erabili dut oraingoan ere, baina ez naiz horretara aurrekoan bezala hainbeste behartu. Honetan garrantziari ematen diot argiztapenari, zarata banaketari eta piboteen inguruan osatzen diren patioetara. Azpimarratzekoa da esandako soinu banaketa hori. Habitataren espazioak horretan sortu ahal diren zaraten arabera antolatzen dira luzeran. Punta batean egongela eta jangela, eta gero, progresiboki soinua murrizten da, sukaldetik, estudiora, liburutegira eta azkenean logeletara ailegatu arte. Esan dezakegu soinuaren degradadoa burutzen dela. Kafetegian zarata asko sortuko denez, honen eta habitataren artean patio edo aire kamera batzuk jarri ditugu, bibrazio edo soinu transmisio hori burutzeko. Estudioa lau aldetatik argiztatuta dago. Kafetegiarekin kolindantearen irekigunean begetazio bertikala jarri dugu. Horrek, lasaitasun espirituala sustatzeaz gain, "gortina begetal" horrek ere balioko du soinuaren isolatzaile moduan.
Kafetegian etorbidearen panoramika batez gozatzea ahalbidetzen da, eta, eguraldiaren arabera, beirazko itxitura lamina korredera horiek ireki ahal dira komeni den moduan.
Terrazei dagokionez. lamina berak erabiltzen dira horretara ateratzeko eta kalearekiko pribatasuna lortzeko lama lamina batzuk ere kokatu ditugu. Horiek, komeni den arabera ere edota eguzkia jasotzeko ireki ahal dira, leiho korrederak balitz bezala.
Azken zuzenketan, irakasleak esan zidan eraikinaren behekaldeko espazio horretan itzal handia sortuko zela eta hori saiesteko patioak lurrera jaistea proposatu zidan. Horrelako patiori buruzko informazioa bilatuz bi eraikin aurkitu nituen.
Alde batetik, alboko Enpresariales fakultatean dagoen patio eliptikoa. Horretan argi nabaritzen da sartzen den argi naturalaren aprobetxamendua.
Bestalde, BAT (Basque Architecture Team) Bayonan diseinatutako paisajismo eta marrazketa eskola. Honen zulatzeak asko gustatu zitzaidaten. Aipatzekoa da ikasketa horietan argi naturala izugarri baloratzen dela eta irekidura horiek fabore handia egiten diola espazioari guztiz funtzionala izateko.
Bitxikeria moduan, askok errepikatu didate proiektatutako habitataren forma Los Simpson marrazki bizidunen bolerari gogorarazten dietela. Izan ahal da nire subkonszientea ekintzetara eta batez ere diseinuetara eragitea. Ez dakit. Baina ba nekien nik zerbaitera gogoratzen zaidala forma hori...
Beno, bitxikeriak aparte, autokritikaren atalari dagokio orain. Gustatu ez zaidaten eta hobetu beharreko gauza batzuk aurkitu (ez da zaila izan) ditut proiektuan.
-Eskailerei ez nien kokapenik topatzen. Hasiera batean pentsatu nuen bi eskailera jartzea. Bata pribatua eta bestea publikoa. Baina ez banekien eskailera bat ere ez kokatzen gutxiago orduan bi eskailera. Azkenean kokapen eta diseinu bat egokitu nion... baina... ez dakit.. ez dut gustokoa izan elementua nahiko behartua eta antiestetikoa aurkitzen dudalako.
-Euskarri batzuk ez dute funtzio osoa betzten. Batzuen zati batzuk ez dute pisurik eusten eta soilik estetikoki jarrita daude.
-Ingenieriaren ikuspuntutik eraikina pixka bat utopikoa da.
-Planoetan motz geratu naizela uste dut. Agian bista edo sekzio gehiagoren bat egin behar izan nuen.
-Logelek azalera oso murriztua dute. 9 metro karratu + 6 terrazakoak. Hainbeste espaziorekin ez dut ulertzen zergatik diseinatu ditudan hain logela txikiak. Hala ere, eraikinaren zabaltasun hori eta logela txikiek sortzen duten kontrastea oso erakargarria topatzen dut. Ez gustokoa baina bai erakargarria izan ahal dela kontraesan hori.
No hay comentarios:
Publicar un comentario