DELIRIO DE NUEVA YORK
Un manifiesto retroactivo para Manhattan.
Rem
Koolhaas, 1978.
Laburpena: Egoitz Sánchez Viñambres, 2015.
Zibilizazio
okzidentalaren azken ekintzaren eszenatokia Manhattan da. Eztanda
demografiakoarekin eta teknologia berrien inbasioarekin bat, Manhattan kultura
berri baten laborategia bezala bilakatu da XIX. mendearen erditik hona,
kongestioaren kultura. Irla mitiko bat, non benetakoa egiten da bizitza
metropolitano baten modu berriaren inkontziente kolektiboa. Artifizialaren fabrika bat, non naturala eta erreala jada ez
dira existitzen. Liburua ‘manifestu retroaktibo’ bat da, Manhattango
garapenaren azpian dagoen teoria formulatu gabearen interpretazioa. Hirigintza
baten istorioa da, Coney Island-en
emandako hasieratik etxe-orratzen teorikoak arte, hasieran planteatutako
erretikula landu eta ustiatu duena. Liburua, polemikoa eta premonitorioa,
unibertso metropolitano mutante baten eta arkitektura berezi baten arteko
erlazioak irudikatzen ditu, eta baieztatzen du nola askotan kultura
arkitekturari esker sortu egiten den.
Testuaren
idazlea Rem Koolhaas arkitekto arrakastatsua da. Honek Rotterdamen (Herbehereak)
jaio zen 1944ko azaroaren 17an. Indonesian bizi zen lau urtez bere
nerabezaroan. Hasieran kazetari moduan egin zuen lan, baina azkar bereganatu
zuen aitonaren lanbidea: arkitektura. Arkitektura ikasketak jaso zituen Londresen
eta gero Herbehereetara bueltatu zen hiru lankideekin estudio bat muntatzeko,
OMA (geroago AMO). Gaur egun estudio honen tamaina 100 langilekoa da eta obrak
egiten dituzte mundu osoan zehar. Koolhaas irakaslea da Harvardeko
unibertsitatean. Urbanista bezala lan garrantzitsuak egin ditu, Lillen
adibidez. Azken urteetan gure lanbidean gehien eragiten duen arkitekto bezala
nagusitu da. Estiloari dagokionez, arkitektura modernoa baztertu eta
arkitektura kontenporaneo bat osatzen du. Arkitekto honek kontsistentzia fisiko
handiko eraikinak proiektatzen ditu, zeinetan masa izaeraren elementu nabaria
bihurtzen da. Bere obra aipagarrien artean azpimarra ditzakegu Txinako
Telebistaren egoitza, Oportoko Musika Etxea, eta Seattleko Liburutegi Zentrala.
Arkitekturako saririk inportanteena irabazi zuen 2000. urtean, Pritzker Saria
hain zuzen ere. Esatea ere bere bi lanbideak uztartuz (arkitektoa eta idazlea) hainbat
liburu idatzi dituela: Delirious New York,
Mutations, S M L XL…
Liburua
7 kapitulutan egituratuta dago. Kapitulu bakoitza, aldi berean, beste
azpi-kapitulu batzuez osatuta dago, eta hauen barruan, berriz ere, beste azpi
dibisioak ematen dira, gauza zehatzei buruzko informazioa emanez. Guk saiatuko
gara liburuaren eskema hau segitzen laburpena egiterako orduan, dibisio zehatz
horietan zuzenean murgildu gabe, laburpena da eta.
Sarrera
Manifestu
baten ahultasuna normalean froga eza da. Manhattan-en arazoa guztiz kontrakoa
da: Manifestu gabeko froga pilaketa bat da. Liburua honi buruzko manifestu
retroaktiboa da. Hiri hau formulatu gabeko teoria baten emaitza da. Hiriaren
programa hain handinahia zen zeren gauzatzeko ezin zen aipatu publikoki.
Aurrehistoria
Manhattan
1609. urtean aurkitzen da Henry Hudsoni esker. Urte batzuk geroago 30 familia
Herbehereetatik hiri honetara mugitzen dira, bertan kolonia bat osatzeko
(Amsterdam Berria). Horiekin Cryn Fredericksz ingeniaria doa, hiri nola trazatu
behar zen argibideekin. Hiri sare hori argia eta simetrikoa zen, baita seguru
eta erosoa, baina ez zuen balio Manhattango hego erpinarentzat. 1629an
Manhattango irlaren erosketa faltsua ematen da. Izan ere, indioek 24
dolarrengatik saldu zuten haiena ez zen
lurra (bisitan zeuden).
Azkenik,
1807an, behin betiko hiri sarea ezartzen da: 2.208 etxe irlako (13x156)
erretikula ortogonala. Hasieran pentsatu zuten beste formak erabiltzea, izarrak
edo zirkuluak adibidez, baina zentzu handiz, erabaki zuten angelu zuzenak
erabiltzea eraikitzeko errazenak direlako. Etxe irla guztiak berdinak izanda,
eraikitzaileek behartuak ikusi ziren haien arteko diferentziak azaltzeko
sistema eta estrategia berriak asmatzen. Arkitektura da Manhattango erlijio
berria. 1853an Central Park eraikitzen da, Manhattango aisialdirako instalazio
nagusia. Bertan azalduko da kulturak naturarekiko gaindiketaren drama. Izan
ere, guztiz artifiziala da; lakuak, akzidenteak, zuhaitzak transplantatuak dira…
1851an feria bat antolatzen da Manhattan eta bi eraikin kolosal markatzen dute
hau. Alde batetik, beirazko palazio kupuladuna eta bestetik Latting behatokia,
107 metrokoa, munduko lehen etxe orratza. Lehen aldiz, biztanleek euren
dominioak behatu ahalko dute, hiria nola hazten ari den. Irla osotasun bat
bezala ikustea lagunduko du hiriaren mugak ezagutzeari. Manhattan hirian
dialektika bat ematen da ni nahien artean: alde batetik errekurtso gutxienekin
gehiengo inpaktua lortzea, eta bestetik, ahalik eta azalera gehien eraikitzea
ahalik eta perimetro gutxienea. Izan ere, Manhattanen arazo nagusia da irla bat
denez, bere zabalkundea erabat mugatuta geratuko dela.
Coney Island: Izugarriaren teknologia
Manhattan
metropoli batean bihurtzen ari zen bitartean, hiritik ihes egiteko beharra
handitzen doa. Aisigune hori Coney Island izan zen. Trenbidea eskaintzen zuen
konexioarekin, hiritarren asteburuko ihesbide bezala nagusitu zen. Horrela,
irlaren ekialdean hotelak, feriak, hondartzak… finkatu ziren. Irlaren kontrako
erpinean, gaizkileentzako paradisua suertatu zen, zonaldea eskaintzen zuen
hiriarekiko isolamendua zela eta.
Hirian
progresuarekin obsesionatuak zeuden bitartean, Coney Islanden gozamenaren
arazoari aurre egiten diote, baliabide teknologiko berberekin. 1883an Brooklyn
zubia eraikitzen da. Ondorioz, jada ez daude trabarik hiritik datozen masa
berriak geldiarazteko. Orduan, hasten dira agertzen opor lekuaren lehenengo
jolas-parkeak. Argi eta garbi, irlaren garapena progresu teknologikoarekin bat
etorri zen. Argindarraren ailegapenarekin itsasoa disfrutatzeko turno berri bat
sortzen da, gaua. Gauaren artifizialtasuna aisigune honekiko interesa
biderkatzen du. Paradisu artifizial bat eraikitzen ari zen.
Garapen
mekanikoa lagundu egiten du jolas-parke berri eta iraultzaileen agerpena
sustatzen. Irla ametsen eta fantasien gordeleku batean bihurtzen da, geroz eta
hiritar gehiago erakarriz. Parke tematikoak ere agertzen dira, bisitariari
esperientzia eta sentsazio berriak ematen dituztenak. Baina hori guztia eztanda
egin zuen. Coney Island kuspidean zegoen, eta sute baten ondorioz momentura
arte lortutako guztia desagertuz joan zen urtez urte.
Utopiaren bizitza bikoitza: etxe orratza
Muga
zeruan: Manhattango zabalkundea irlara mugatuta zegoenez, hiria hazteko modu
bakarra altueran izan zen. Hiru faktore eman ziren etxe orratzaren ideia
gauzatzeko:
1- Munduaren
erreprodukzioa: Igogailuaren agerpenarekin solairu kantitatea handitzea
ahalbidetu zen. Partzela baten azalera behin eta berriz errepikatu ahal zen
altueran, azalera erabilgarria handituz, lur gehiago kontsumitu gabe. Honi
partzelaren estrusioa deritzo. Hiria zerurantz luzatzea. Lur unitate bakoitza
ahalik eta bulego gehien jasateko formula da etxe orratza. Horrela garaiko etxe
orratzek euren partzelen azaleraren eraikigarritasuna 30 edo gehiagokoa izan
ahal zen.
2- Dorrearen
anexioa: Nahiz eta garaiera handiko eraikin asko egon, hauek ez zuten dorre
baten itxura, euren altxaeren proportzioengatik. Singer eraikina horrelakoa
zen, baina 14 solairuko dorre lerden bat elkartu zitzaion horren gainetik.
Momentuko Estatu Batuetako eraikin famatuena bihurtu zen. Eredu hau jarraituz,
eraikin askok zabalkunde bat pairatu zuten ardatz bertikalean. Eraikinak lurreko
itsasargietan bilakatzen dira, hiriko erreferente batzuetan.
3- Etxe
irla bakartua: Etxe irla guztiak berdinak direnez, arreta deitzeko sistema eta
teknologia fantastikoak erabiliko dira. Eraikuntza handiak, espektakularrak,
aurrerakoiak… egiten hasten dira, etxe irla horrekiko interesa sortzeko. Jada
hiria ez da homogeneoa: etxe irla bakoitzak bere kabuz moldatuko da. Manhattan
artxipelago lehor batean bilakatzen da. Eraikin bakoitza monumentu baten
funtzioa egiten du, etxe orratza honen adierazpen nagusia izanda. Partzela
estruituaren bolumena dela eta, geroz eta partzela azalera gutxiago geroz eta aktibitate
gehiago islatu beharko du.
Horrela,
‘lobotomia’-ren metafora erabiliz, disoziazio bat emango da kanpo monumentuaren
eta barruko aktibitatearen artean. Azala barruko bizitza izkutatuko du. Bi
arkitektura desberdin aplikatuko dira beraz. Gaudik etxe orratz bat diseinatu
zuen Manhattanentzat. Bertan, logelak azalean kokatzen ditu eta barrualdean,
hotelaren nukleo argiztatu gabea.
1916.
urtean zonifikazio lege bat aplikatzen da: Honen bitartez partzelaren
eraikigarritasunaren lerrokadura maximoak azalduko dira, ez bakarrik planoan,
baizik eta altueran ere, kalearen argiztapena bermatuko duten retrankeoekin.
Ondorioz, hasieran planteatutako erretikularen etxe irlak, orain ere enbolbente
maximo ikusezinen kolekzioa izango da.
Etxe
orratzen teorikoak: Hiri berri honen eraikuntza dotore eta erraldoia
arkitekto asko erakarri zituen. Arkitekto askoren teoriak, ametsak, paranoiak
eta lan izugarriak kolpe batez geldiarazi ziren 1929ko depresio
ekonomikoarekin. Gogoeta egiteko ordua zen, etxe orratzaren birplanteatzea.
Orduan erabaki zen etxe orratza elementu saihestezina zela, baina ikertu behar
zela nola egin osasuntsua eta ederra.
Modu
honetan, arkitekto batzuk planteatzen dituzte pilaketen aurkako soluzio
arkitektoniko eta urbanoak. Baina jakina da ez duela interesatzen hiriaren
pilaketari soluzioa ematea. Soilik hiri pilatu batean gauzatu ahal dira
superetxeak, superaldeak, mendiak eta Venezia modernizatu eta
automobilistakoia. Kongestioaren kultura mantendu nahi da.
Etxe
irla baten bizitzak: Waldorf-Astoria hotela eta Empire State eraikina: Etxe irla baten
barruan ere gertatzen dira gauzak eraikinen artean. Hain handiak eta aberatsak
dira, eraikinak elkarren artean erlazionatu, isolatu edo komunikatu egiten
direla. Partzela batean, adibidez, bi eraikinen arteko erlazioa mozten da hesi
baten bidez, jabeen arteko haserreak direla eta. Geroago, jabe batek
partzelaren beste erdia erosi eta bi hotel biki eraiki zituen, partzela barruko
eraikinak berriro ere erlazio zuzenean jarriz. Baina hotel horiek txiki
geratzen ari ziren, eta orduan, planteatu zen beste eraikin bat eraikitzea, bi
hotel hauek irentsiko zituena eta partzelaren bolumetria maximoari etekin
gehiago aterako zuena. Horrela jaio zen Empire State eraikina, 40 urtez munduko
eraikinik garaiena izan zena eta gizonaren auto-gaindiketa islatuko zuena.
Behin
betiko ezegonkortasuna: Downtown Athletic Club-a: Planteatzen da
eraikin multifuntzional bat, non denetariko ekintza eta aukerak sartuko diren.
Igerilekua, gimnasioak, jatetxeak, aldagelak, dantza lekuak… Arkitektura hau
bizitza planteatzeko modu aleatorio bat da, baita komiko eta zoroa ere.
Aktibitateen justaposizioa metropoliaren bizitzaren ezegonkortasuna goraipatuko
du.
A ze perfektua izan ahal den perfekzioa: Rockefeller
zentruaren sorkuntza
Raymond
Hood-en talentua: Hood jauna teoria bat du etxe orratzei buruz baina
badaki inprudentea izango zela Manhattan hori onartzeak. Teoria horrek
planteatzen du etxe orratzen hiria. Orratzen basoa. Hauek isolatuak eta
kontrakoak izango ziren. Chicago Tribune lehiaketa irabazi ostean, arkitekto
honi New Yorken etxe orratz bat egitea eskatzen diote. Honen diseinua
planteatzen du fatxada itsu bat ekialdean, alboan antzeko eraikina altxatzen
bada elkar ez molestatzeko. Gero, retrankeoen bitartez leihoak irekiko ditu.
Ideia zentzua du, ikuspuntu pragmatiko eta finantzari batetik.
Raymondek
beste eraikin batzuk egiten ditu, bere teorien barruan daudenak. Eraikin
batean, retrankeoekin jolasten du erabilerak bereizteko. Horretaz gain, gai
kromatikoa ere landu egiten da eskalonamendu hauen arabera.
Ere
eraiki zuen eliza bat Manhattanen. Munduko elizarik izugarriena ebatzi nahi
zuten. Partzela oso baliotsua zen eta etekina lortzeko beste erabilera batzuk
sartu ziren.
Eraikinaren
hedapen bertikala kontrolik gabe geratzen ari da. Espiral batean murgiltzen ari
da Manhattan. Pilaketa hori mugatzeko edo murrizteko Hoodek planteatzen du
bulegoetan lan egiten duten langileek eraikin beran bizitzea.
Rockefeller
Center guztiak: hiriak ahalik eta pilaketa gehien edukitzea nahi da,
baina ere ahalik eta espazio eta argitasun gehiagorekin. Salubritatearen papera
ere garrantzitsua da. Planteatzen da merkatal zentru bat ezaugarri hauekin,
baita ederra eta etekintsua. Baina obra hau bakarrik eman ahal da erretikularen
partzela merkeenetan, beste funtzio ekonomikoekin konbinatzeko beharra ez
edukitzeko. Hasieran planteamendu bat ematen da, baina bertan behera geratzen
da 29ko krisialdiarekin. Ondorioz, beste proposamen batzuk eskatzen zaie
arkitekto batzuei. Orduan, Hood jaunak ‘trafiko irlaren’ teoriak
funtzionamenduan jartzen ditu Venezia lehor, moderno eta automobilistikoa
aplikatzeko.
3 etxe
irla elkartzen ditu eta hauek osatzen duten laukiaren erpinak konektatzen ditu,
auto lasterbidea osatuz. Gero, 4 dorre jartzen ditu eta terrazak osatzen ditu
partzelaren perimetrora arte. Rockefeller zentruaren helburua ez da
konplexuaren detaileak azkar ematea, baizik eta azken momentura arte definizioa
atzeratzea, ideia hobetzaileak xurgatzeko aukera emateko. Zentrua
manhattanismoaren adibide argi bat da: programa desberdinak kokapen bakar
batean egituratzea, elementu komunen bitartez konektatuak. Azkenean, argitasuna
bermatuz, etekin ekonomiko plenoa lortzen duen konplexua osatzen da.
Kontuz europarrak! Dalí eta Le Corbusierrek New York
konkistatzen dute
Biak
bidaiatzen dute New Yorkera. Bertan, Le Corbusierrek esaten du etxe orratzak
oso txikiak direla eta gehiegi daudela eta proposatzen du hiria botatzea. Dalik
ikuspegi surrealista batetik admiratu egiten du. Biek gorroto dute bestearen
estilo arkitektonikoa (mugimendu modernoa / surrealismoa).
Le
Corbusierren nahia da asmatzea eta eraikitzea hiri berri bat, gizarte
makinistaren potentziala azaltzen duena. Baina hiri hori jada eraikita dago:
Manhattan. Orduan, bere ideien lenbizisortzea gainjartzeko, New Yorkeko
sinesgarritasuna eraisteko kanpaina egiten du, hiriko etxe orratzei barre
egiten. “Etxe orratzek ez dute makinaren belaunaldia azaltzen, baizik eta
tumultua. Hazi gabeak daude”. Le Corbuk benetan gorroto egiten zuen New
York-eko eredua, eta obsesio edo paranoia batean bilakatu zitzaion.
Orduan
etxe orratz bertikala aurkezten du. Hauek bakarka egongo dira eta berdegunez
konektatu egingo dira. Eraikuntza sistema eta material modernoak erabiltzen
ditu 220 metroko eraikin horietan. 400 metroka ezarriko ditu. Modu honetan,
oinezkoari lehentasuna ematen zaio. Azken finean, arkitekto honek planteatzen
duena kongestioa saihesteko sistema hutsa da. Le Corbuk ere esaten du Central
Park zatitu behar dela eta hirian zehar banatzea. Nazio Batuen egoitza
egiterako orduan Le Corbusierren hirigintzaren grazia eta interes eza agerian
geratu zen. Ez zuen proiektua amaitu eta etxera bueltatu zen.
Post mortem
1939ko
ferian Manhattango maketa handi bat aurkezten da, baina sorpresa moduan, pixka
bat kurbatuta dago. Manhattanismoari denbora agortzen ari zaio eta teoria hau
solik gauzatu edo amaitu ahal da maketa batean. Maketa kurboarekin adierazi
nahi da hiria kondenatuta dagoela bere teoriaren eredu amaitu gabe batean
mantentzea, behin betiko inperfekzio da.
Ondorengo
hamarkadetan, Manhattan ondare enigmatiko bat bezala nagusitu zen, ondorengo
belaunaldiek ezin zutena deszifratu. Horrela, hiriaren arkitektura eta eredua
europar influentzien erasoen menpe geratu zen. Hiriaren berezko garapena moztu
zen. Manhattanismoa maldan behera doa. Hiriko partzeletan ematen zen erabilera
gainjarketa eta pilaketa jada desagertzen ari da.
Eranskina: Fikziozko konklusio bat
Manhattan
hirigintza metropolitanoa lortu du, kongestioaren kultura, zeharkako era
batean. Besteak beste, anbizio handi eta askoren emaitza da, Mahattanismoaren
emaitza inperfektua. Azkenenean, konklusioa adierazteko igerileku
flotagarriaren metafora ematen da. Komunismotik ihes egiten ari zuten artistek
Estatu Batuetako kapitalismora jo nahi zuten, euren ametsak errealak
bihurtzeko, baina bertara ailegatzean konturatu ziren Manhattanismoaren eredua
azkenean komunista zela, hiriko eraikin guztiak berdinak zirelako. Gainera
biztanleen egoera ez zen askoz hobeagoa, herrialde komunistekin alderatuz.
Iruzkin kritikoa:
Liburua
luzeegia iruditu zait. Istorio edo atal batzuk ez zuten gauza askorik aipatzen.
Hala ere, oso ondo ulertzen dira kontzeptuak. Teknizismo gutxi erabiltzen dira
eta azalpenak nahiko pragmatikoak dira. Metaforen erabilpenak lagundu egin
dute. Liburua balio izan dit New York hiria ulertzeko, askotan telebistan ikusi
dudan hiri hori. Orain ulertzen ditut bere zergatiak, bere dentsitate han altua,
bere antolamendua, bere fisionomia, egituratzaileak, bere historia… Beraz,
liburua gomendagarria dela uste dut. Etorkizunean horra bidaiatzen badut berriz
irakurriko dut, honetan ematen diren klabeak gogorarazteko eta esperientzia
hobeto disfrutatzeko.
Manhattanismoaren
teoriari dagokionez, bere argiak eta itzalak ditu. Nire ustez, guztiz logikoa
da bertan emandako hazkuntza mota. Hiri baten kokapena irla bat baldin bada,
bere zabalkundea mugatuta ikusiko da, altueran ez bada. Etxe irlen tamaina
egokia da, baina emaitza moduan gehiegizko dentsitatea duen hiria sortu da.
Salubritatea hobetu eta bermatzeko neurriek ez dute, nire iritziz, biztanlearen
abrumazio sentsazioa ekiditen. Eraikinen eskala erabat desproportzionatua dago
eta tarteko kaleak eta galtzadak erabat ‘enparetatuak’ ikusten dira. Argi dago
hiri batean bizitzea hainbat abantaila dituela, baina hirien tamaina gizakiari
moldatu behar da. Ni Sestaon bizi nahiz eta 30.000 biztanleko hiria da. Tamaina
egokiko hiria dela uste dut. Behar dudan guztia eskura dut, eraikinen eskala
egokia da, parkeak, belardiak eta plazak ditut, konexio onak… Madrilen
(3.160.000 biztanle) egon naizen bakoitzean, hiria irensten nauen sentsazioa
dut. Eta hori ez zait gustatzen, hiriak pertsonentzako direlako. Horrela, uste
dut Manhattanen sentsazio hori areagotuko dela. Coney Islanden presentzia
guztiz ulergarria da, ihesbide bezala, baina ez da aski hiritarrentzat.
Etxe
orratzetan ematen den erabileren gainjarketa hori gehiegizkoa dela uste dut. Gainera,
kasu batzuetan bezala, zentzuzkoaren eta etikaren mugak gainditu egiten dira:
Raymond Elizan erlijioa ‘perbertitzen’ dela uste dut, honi bestelako erabilera
laikoak gehitzen direlako (egoitzak, igerilekuak, bulegoak, komertzioak…).
Manhattanismoa, beraz, ez da etiko edo moralki egokia den hirigintza eredua.
Bestalde,
etxe orratzez beteta dago eta plaza edo espazio ireki gutxi ditu. Hori
ezaugarri negatiboa da, dudarik gabe. Egia da Central Park izugarri handia
dela, baina egia da ere oinezko batentzat erabat deserosoa direla distantzia
luzeak, batez ere hiri garaikide batean. Le Corbusierrek planteatzen zuen
bezala, Central Park zatitzea eta hiritik zehar banatzea onuragarriagoa dela
uste dut. Hala ere ez nago batere ados Le Corbusierren interbentzioarekin,
Manhattanismoarekin modu egozentrikoan akabo egin nahi zuena.
Central
Park hiriaren birikia da, baina ez da aski. Hiria hain da dentsoa, errekurtso
natural gehiago behar dituela, naturak hiriak sortzen dituen hondakin solidoak
eta emisio noziboak asimilatzeko. Argi dago ikuspuntu ekonomiko batetik hiria
funtzionatu egiten dela. Manhattanismoaren eredua perfektua da zentzu horretan,
baina modeloa ez du batere errespetatzen inguru giroa. Noski, hiria planteatu
zenean ez zuten ezta jakiten zer zen ingurugiroa. Duela urte gutxi batzuk formulatu
ziren arazo eta kontzeptu hauek.
Kongestioari
dagokionez, egia da hiri baten funtzionamendu plenoa egoteko eta errekurtsoei
etekin handiena ateratzeko ideala dela, baina ez Manhattanen dagoen nibel
berean. Baina beno, azken finean ez naiz bertan egon, eta beraz ezin dut iritzi
kritiko guztiz fidagarri bat eman…
No hay comentarios:
Publicar un comentario