sábado, 2 de febrero de 2013

NIRE LOGELA


Nire egoitzako logela nire gorputzak behar dituen neurri egokiak ditu. Espazio minimoak eroso gainditu arren, ez zaio ezer sobratzen. Logela guztiek diseinu bera dute eta seriean eraikita daude. Hala ere, nirea nire bizimodura moldatzea lortu dut. Lan egitekotan mahaira zuzentzen naiz. Telebista ikusi nahi badut, mahaian geratzen naiz, baina erosoago esertzen naiz. Komuna 3 metrora, eta sukaldea, hori baino hurbilagoa. Kidearen logela, sukaldea pasata. Atseden hartu nahi badut, metro batera ohea kokatzen da, horra zuzentzeko. Erlaxatzeko nahiak baditut, ateak itxi eta nigan ixten naiz. Ondo pasatzeko gogoak izatekotan, ateak ireki eta nire egoitza-kideekin solasaldia bultzatzen dut. Logelaren magia ohean datza, nire aburuz munduko lekurik erosoena baita. Mugitu, biratu, luzatu, uzkurtu… infinitu ekintza burutu ahal ditut modu egokienean. Atseden-denbora aurkitzen badut, ohera bota eta handik mundua ikusten dut, nahiz eta leiho zabaletik bakarrik Donostiako zeru grisa ikusi. Bizitzari buruz hausnartzen hasten naiz; xedeak, arazoak, egitekoak, printzipioak, ametsak, ilusioak… hain eroso sentitzen naiz zeren lokartuta geratzen naiz…

Egoitz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario