-Dispositivo Jardín de Maravillas, Malasaña (Madril). Todo por la praxis (TXP)
-El Campo de Cebada, La Latina (Madril). Todo por la praxis (TXP)
-Urban Parliament, Lisboa. Zuloark
-Ongoroanenvua, Red Guinea (Bata). Zuloark
-Donostia 2017 Pabilioia, Donosti. Zuloark
-Asambleódromo, El Raval (Bartzelona). Todo por la praxis (TXP)
Egitura edo modulo aurrefabrikatutan oinarrituta, hainbat eredu hartu ditugu errez muntatu eta garraiatzekoak. Material berrerabiliak erabiliz, "dispositiboaren" muntaketa errazagoa izan dadin. Material nagusiak, hortaz, egurra eta altzairua izango dira.
Hausnarketa sakon baten ondorioz, dispositibo horrek hurrengoak izan beharko dituela ondorioztatu dugu, jendea erakartzeko asmoz:
-Wifi gunea
-Entxufeak
-Mobiliarioa: Eserlekuak, mahaiak...
-Argiztapena gauean
-Klimatik babesa
-Konfigurazio diafanoa
-Sukaldetxoa???
Gure kasuan Nautikoa egokitu zaigu, baina gela hau beste edozein lekutan ondo funtziona dezake. Nautikoaren arazoa zera da: Besterik ez egoteko balio du bakarrik. Turistentzako leku anekdotiko bezala ikusten dute batzuk. Bistak aprobetxatuz lagunekin edo bikotearekin egoteko, izozki bat jateko, etzanda lasai egoteko... baina ez du bestelako funtziorik. Hori dela eta, dispositibo honen bitartez ekintza gehiago bilduko ditugu leku berean, lekua kolapsatu barik. Gela Nautikoko eserleku korrituaren aurrean jartzekotan, gelatxoaren kanpoko eserlekuak aurrez aurre egongo lirateke, berba egiteko apropos den moduan. Aipatzekoa da estalkian plaka fotobolotaikoak jartzea ondo legokela.
Adibide batzuk jartzekotan, izan daiteke pertsona batek lan egitera bertara jotzea, portatil eta guzti, mahai, entxufe eta wifiak hura ahalbidetuz. Lagunak biltzeko leku egokia da ere, arratsalde pasa, mobila kargadore eta wifiarekin egoteko. Gauez erabilgarria denez, egun osoan zehar probetxu atera ahal zaio. Mahaiak daudela eta, jateko leku ona da ere. Ez dugu planteatu, baina gelatxoak eduki daiteke ere sukalde txiki bat janaria bertan prestatu eta jateko. Mahaiak pilatu ahal direnez, beste erabilera eman ahal zaizkio gelari konfigurazio diafano batean. Dispositiboa moldagarria izango da, egurrezko oholei ez zaie erabilera jakin bat emango. Errailen bidez jendeak taula horiek nahieran jarriko dituzte.
Horrela bada, dispositibo osoa eraikitze erreza, mugikorra, klimatik babesa eman... izango da, eta horrela, hurrengo proposamen azkarra egin dugu:
Amaitzeko webgune interesgarri batzuk, lehen mailan erabili genituenak:
TALDEA:
-Leire Seoane
-Mikel Rankin
-Egoitz Sánchez
No hay comentarios:
Publicar un comentario