Proiektuen hurrengo lana egiteko Sestaoko atal bat ikertzera jo nuen igande goizean. Eta lortu nuen. Lekua ez da oso polita, tunel ilun eta zikin baten sarrera baita, baina proiektuaren mamia zera da: Industrializazio garaian itsas garraioarekin kontaktatzeko erabilitako tunela -duela 30 urte inguru abandonatu egin zena- berrerabiltzea eta tokia konpontzea edota noolabaiteko rehabilitazioa burutzea.
Tunel hori Sestao osoa gurutzatzen du lur azpitik, industriaren garraiorako (itsasoa fabrikekin modu lauan elkartzeko) halako bi baitaude, lokomotorekin gurutzatzen zirenak. Lekua misteriotsua da oso, baita nostalgikoa.. Ederra, artifiziala baina basatia. Hezea, putzuak baititu. Bizipen asko izan dira bertan, eta garai bateko industria exitosoaren aztarnak bertan geratu ziren.
Urte batzuk atzera, tunel horiek rehabilitzatzea pentsatu zen, errepideak berreraikiz, baina proeiktuak ez ziren aurrera eraman. Proiektu horen bitartez proposatzen dut leku hori berrerabiltzea, 4 pertsonentzako bizilekua bihurtzeko. Zaila izango da oso, lekuak ez baitu guztiz kondizio egokiak betetzen. Hala ere, nire proposamena hori da: modu utopikoan erabilera berri bat ematea horri.
ENLACE: TOKIAREN ARGAZKIAK
No hay comentarios:
Publicar un comentario