jueves, 22 de octubre de 2015

MAT.03 - Hiria eta espazio publikoari buruzko hausnarketak

Honako bideoarekin ondo uler daiteke zer den "hiria prototipatzea". Aldaketa erraz batek nola erakus dezakeen epe luzera egin daitekeen bestelako eraldakerta handiagoa:


Miera Kalean (Riga) egindako esperimentu bat ikusten dugu. Hiri garaikideetan gertatzen den bezala, Rigan ere autoek oinezkoei espazioa erabat jan dute, gehiegizko trafikoa egonda, espaloiak minimora murriztuz, aparkalekuek espazio asko okupatuz, segurtasun ezaren sentsazioa bultzatuz...

Zehazki, Miera kale honetan, tranbia sarea eta automobilen galtzada kalearen zabalera gehiena okupatzen dute. Horretaz gain, albo bateko espaloia aparkaleku gisa aurkezten da. Ondorioz, oinezkoen espaloiak zabalera estuegi batera murriztu da. 

Honek eragiten du kalea trantsizio gune bezala soilik erabiltzea. Oinezkoek ez dute espazio fisikorik bestelako aktibitateak gauzatzeko. 

Esperimentuan kale prototipo baten zati bat gauzatzen da lekuan. Banda batzuen bitartez -eredua linealki hedagarria da- aktibitate desberdinak bereizten ditu. Oinezkoen bandaren zabalera dezente handitzen du (aparkalekuak ezabatuz), egoteko lekua lagatuz. Gainera, bidegorriarentzat bi tira uzten ditu, bat albo bakoitzean. 

Eredu hau hiria ordenatu eta arautzen du, aktibitate desberdinen arteko oreka arrazioala sustatuz. Nire ustez eredu hau esportatzea eta zabaltzea garrantzitsua izango zen gure gaur egungo hiriak hobe daitezen. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario