domingo, 19 de mayo de 2013

La buena vida

Warhol and the factory



Kapituluaren idea nagusia 'lofta'-ren erabilgarritasuna eta sinbologia da. Bertan ez ziren araurik, leku aske eta irekia zen, komuna bezala funtzionatzen zuena. Komuna elkarbizitzean aritzea da, bakoitzak berera baina denon artean elementu komunak edo ezaugarri komun bat izatea. Horrela, arau bakarra besteari errespetatzea zen. Loft horretan gauero festak egiten ziren. Sexua eta drogak nagusi ziren faktoria horren eguneroko bizitzan. Andy zen, nolabait, horren arduradun nagusiena. Bera prestatzen zuen lofta, gehienetan garbitzen zuen eta ia egun osoa ematen zuen han. Pertsonai ospetsuek ere handik pasatzen ziren; aktoreak, aurkezleak, abeslariak... Lofta garrantzi asko hartu zuen sofa zentralarekin, baita dekorazioarekin. Pieza eta dekorazio luminikoek deigarri ziren. Kontzeptu bezala faktoriari emandako erabilera ikasi behar dugu. Gauza gutxirekin, denon artean elkarlanean, espazio polibalente, moldagarri eta komun bat sortu zen. Denetarako erabiltzen zen espazio hori: kontzertuak egiteko, hitzaldiaak egiteko, festak egiteko, hitz egiteko, espozizioak egiteko, artea egiteko, atseden hartzeko...



Kapitulua ulertzea zaila izan da. Gauza asko ez ditut guztiz ulertu, arkitektura baino gai politiko eta filosofikoak ukitzen dituelako. Gainera zaila izan dut memoria egitea, irakurri nuenetik sarrera hau idazten ari naizen unera arte 2 hilabete igaro direlako. Hala ere, liburua gomendagarria da, beste kapituluak goxoagoak direlako (Mies Van der Rohe-rena batez ere).

No hay comentarios:

Publicar un comentario