3. ariketa Trinitate Plazaren inguruan burutu dugu. Helburua zen plaza hobetuko duen interbentzio bat egitea. Horretarako, bakoitzak plazaren zonalde bat aukeratu eta horretan egin du lan. Plazaren beharrak ebaluatzeko plazara hurbildu eta kazetari lana egin genuen. Han ziren pertsonei elkarrizketa bat egin behar genien, plazaren eta erabiltzaileen sentsazioak palpatzeko eta hainbat datu eskuratzeko. Behin hau eginda, pentsatseari ekin genion.
Plazak zenbait aldaketa behar zituen. Besteak beste, komunak estaltzea, zonalde estaliak sustatzea, erreklamo gehiago izatea, gauetan ez ixtea, hesiak kentzea, elementu hoberenak nagusitzea...
Elkarrizketa ondoren harmailak potentziatzeaa erabaki nuen. Horretarako kiosko bat jarriko genuen. Honekin plazara jendea erakartzea lortuko genuen. Esaterako, goizetan, jubilatuak bilduko ziren, egunkaria irakurtzen lasai lasai eta elkarrekin solasaldian; Arratsaldetan, umeek bilduko ziren plazan eta jateko zerbait nahi bazuten kioskoa ondoan izango zuten. Kioskoak be bai izango zituen harmailak edo esertokiak atzealdean. Zertarako? Pertsonek solasaldian egokiago aritzeko. Izan ere, pertsona talde bat elkartzen denean eta hitz egitera esertzen direnean hobeto da elkarren aurka edo korro batean aritzen dira, taberna baten terrazan gertatzen den moduan. Trinitate plazak ez du aukera hori ematen. Ez du bankurik eta harmailetan esertzean aurrera begiratzeko aukera soila ematen du. Hau da guk bilatzen dugun ideia:
Influentziak bilatzeari jarri ginen. Elementua plazarekin ezinhobeto kohesionatzeko eta integratzeko egin genuen lan. Zer jartzea bagenuen. Baina, nola integratu hori Gancheguiren obran?
Peña Gancheguiren lanari erreparatu nion. Trinidade plazan eskailerak sortzeko itsasoan eta horrek sortzen dituen formetan oinarritu zen. Olatua, itsasoaren sartzea lurran, erosioak, arrokak... Erori nintzen; Gantxegik zerbait gehio egin du itsaoarekin erlazionatua. Chillidarekin bat egin zuen lan Haizearen Orrazian. Batek eskulturak eta besteak plaza. Bizikleta hartu eta Pilotaren plazara (horrela deitzen dela uste dut) hurbildu nintzen. Bertan, Gancheguik arroka paretetan dagoen itsasoaren erosioa eskailerekin funditzen du. Harreman hori asko gustatu zitzaidan eta proiekura aplikatzea saiatu nintzen.
Erosioaren irudikari ziren laminazio hauek deigarri iruditu zitzaidaten. Hauek Donosti osoan zehar errepikatzen dira. Urrutiago joan gabe, itsas erosioa ikusi ahal dugu Miramar Palazioaren behekaldean, zonalde guzti horretan. Proiektuaren bigarren aukera hau izan zen, laminatu horietan oinarrituz:
Laminatua aprobetxatuz, lehen aipatu dugun harmailen aurkatzea burutu ahal genuen. Baina ideia ez zitzaidan asko konbenzitzen, ez baitzuen espazio handia uzten kiosko barruan, batez ere zutik jartzekoa.
Nola aldatu edo hobetu hau itsasoaren ideia apurtu gabe? Kaiak. Kaietan dauden olatuak apurtzeko kuboak. Kuboek bilatzen ari ginen espazioa emango ziguten eta horrela ez dugu atzera uzten itsasoarekiko erlazioa harmailetan.
Ideia hurrengoa zen: Hiru kubo. Bolumenak eta formak sortzeko horretako bat aurpegi batean eutsita egongo zen, beste bat ertz batean eta hirugarrena erpin batean. Elkarren artean intersekzionaturik egongo ziren, baita zoruarekiko.
Erdiko pieza edo kuboa hutsa egongo zen eta Corten altzairuzkoa izango zen (altzairu hau oso erabilia da hemen, adibidez Haizearen Orratzan, Euskalduna Palazioan, Chillidaren monumentuetan, Uni aurreko piboteetan...). Estalki moduan balioko zuen (atzetik irekia egongo zen) eta behekaldean esertzeko aukera ematen duen lamina edo eserlekua egongo zen. Hasiera batean kubo horiek eskailerekin intersekzionatuko nituen baina horren zailtasuna dela eta, baita piezak leku horretara mugatuko dudala eta, iritziz aldatu nuen. Izan ere, konposizioa eskailetara egokitzen banuen beste leku batera mugitzeko aukera galduko nuke.
Zuzenketan irakasleak esan zidan erdiko estalki hori intersekzionatzen banuen alboko kuboekin horren funtzioa bi kuboen artean modu bat bakarrik egoteari mugatuko nuen. Berak proposatu zida beste forma bat bilatzea estalkia egiteko. Ideia zera zen: 3 piezak bakarka edo taldeka funtzionaraztea, hainbat konbinazioak edo kokalekuak onartuz. Inflexio puntu batera ailegatu nintzen. ZER DA KIOSKO BAT? galdetu nion neure buruari. Definizio bat atera nuen: Dendatxo bat eraikinetik kalera aterata. Elementu urbanoa, guztiz funtzionala eta MUGIKORRA.
Kuboaren, eta ondorioz, itsasoaren esentzia galdu gabe erdiko altzairuzko kuboaren diseinua zerbait aldatu nuen. Forma berri bat aurkitu nuen, beste kuboekin hainbat modutan konfiguratu ahal zena. Hurrengo argazkietan behatu ahal dugunez:
Azkenean konposizio kubiko bat lortu dugu. Konposizio kohesionatu horretan estalki bat, bi kiosko (bata janarizkoa eta bestea prentsazkoa) eta esertzeko aukera berriak aurkezten dituena bildu ditugu. Proiektua horrela geratu da, aldaketa gehiagorik gabe. Orain autokritika egiteko momentua da:
-Proiekua pentsatzeari ez diot denbora nahikoa eskaini, beste irakasgaiak zirela eta, eta nahiko ahaztua izan dut momentu askotan.
-Ideiak oso eskasak izan dira nire buruan.
-Influentziak bilatu eta bilatu baina ez dut nire gustoko ia ezer aurkitu.
-Lortu ditudan ideia gehienak ez ditut izan gustoko.
-Proiektua ez zait hain mamitsua geratu.
Agian nekatuta ailegatu naiz kurtso amaierara, baina hori ez da arazoa, atseden baten ondoren idar gehiagorekin bueltatuko naizelako! Irailean ikusten gara! Opor onak eduki!!
Hau da emaitza: Hemen dira maketa, renderizatuak eta planoak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario