sábado, 2 de febrero de 2013

DIKOTOMIA

Bibkotomia bat aukeratzea eta horren artean dagoena maketa batean irudikatzea eskatu zitzaigun.
Izan ere, betidanik hazi gara eta ikasi dugu bikotomiekin. Erabiliena: ondo edo txarto. Ikasi nahi duguna zera da: dena ez dela zuria edo beltza izan behar, poloetako joeren artean infinitu joera berri daudela. Esaterako, txuria eta beltzaren artean gris eskala mugagabea dago, eskuina eta ezkerraren artean zentruko hainbat posizio existitzen direla,... eta abar.

Nik aukeratutako bikotomia arrazionala-irrazionala izan da. Horren artean dagoena irudikatzeko maketa hau osatu nuen: 





Maketa piramide bat da. Horretan, gizadiaren etapak eta rolak ageri dira gora igotzen. Behekaldean, irrazionala; goikaldean, arrazionala. Piramidearen aldapa irrazionaletik arrazionalera dagoen ibilbide edo prozesu gogorra sinbolizatzen du, hezkuntza prozesua. Hara ta gorago, geroz eta arrazionalagoa. Zerua arrazionala izango da. Piramidearen puntan, elementu horien arteko arrazionalena  kokatzen da: robota. Zergatik ez da guztiz arrazionala? Gizakiek Robotak programatzen dituztelako. Piramidearen alde batean, giza eboluzioa historian zehar ikusi ahal dugu, nola gizakiak, izaki arrazionaletik, animalitik, tximinotik, izaki sasiarrazional batera ailegatzea lortu duen. Lau hanketan ibiltzetik, guztiz zuzentua bi hanketan ibiltzea lortu arte. Horren erdian tarteko zenbait espezie kokatzen dira (homo habilis, homo erectus, homo neanderthal...). 

Piramidearen bigarren aldean zera dago: gizaki baten etapak bizitzan zehar. Bertan ikusten da gizakiaren garun irrazionala nola ikasten duen eta garatzen den arrazionalagoa bihurtu arte. Umeek ez dute arrazoitzeko gaitasunik, atal horrek kontrolatzen duen garun zatia garatugabea baitago. Horrela, pertsonok hasten gara. Esperientziatik ikasiz, gure anatomia eta garunaren puntu maximora ailegatzen gara adultasunean. Tartean, gaztaroa, pubertatea eta zahartzaroa dago. Baina.. zergatik zahartzaroa dago adultasunaren atzetik? Ba zahartzen hastean gure gorputza, eta gure burua, behera doalako. Delirioak, memoria galtzea, konfutsioak, arrazoitzeko gabezia... guzti hori garatzen da osasuna erortzen denean. Garunak freskotasun guztia galdu du eta txartzen doa. 

Bestaldean, piramidearen hirugarren aupegian, zientzia eta erlijioaren arteko borroka irudikatzen da. Erlijioa, irrazionala, gezurra baita eta gizakiek amua irensten dutelako. Zientzia, objektiboa eta arrazionala. Eszeptizismoa. Faktore eta akzio guztiak ikertzen ditu. Hala ere, zientzia interpretatzeko gizakiek euren atal subjektiboa erabiltzen dute balorazioak egitean (horregatik ikertzaile askok elkarren artean kontraesaten dira). Eta horien erdian, umea, guztiz isolatua eta bere munduan jolasten. Oraindik ez baitu pentsatzeko eta erabakitzeko gaitasunik. Beraz, nahiz eta izaki irrazionala izan, erabakitzeko jakintza falta horrek bi poloen artean egotea eragiten du. 

Eta hori da, azken batean nire maketaren interpretazioa.









No hay comentarios:

Publicar un comentario