lunes, 4 de marzo de 2013

TRINITATE PLAZA - LEKUAREN HAUTAKETA






Hurrengo proiektuetako bat Trinitate Plazan ebatzi beharrekoa izango da. Proiektu honen xedea: Plaza hobetzeko elementu mugikor bat edo batzuk kokatzea.

Izan ere, plaza azken urteetan jasotako aldaketek izugarrii kaltetu diote. Besteak beste, sarreran jarritako bainuak eta jatetxea, droga kontsumoaren kontrako sarrerako hesiak (gauean ixten direnak), lurzoruan jarritako zementuzko pabimentua (Idi-arrastrerako harri zirkularrak estaliz), San Telmo museoak berritutako fatxada (fatxada zaharra zen aurrekoa, oso polita, eta orain elementu oso desegokia bihurtu dute) edota San Telmo museoaren anpliazioa (mendi magalaren trantsizioa harmailetara mozten duena).

Nik oraindikan ez dut leku zehatza aukeratu, baina bi idei sendo ditut: Plazarako sarrera eta mendi magala.

Alde batetik, sarrera aldaketa bat eskatzen du oihuka baina alboetan eraikinen fatxada politak egotea proiektua limitatzen du. Bestalde, Mendi magala oso polita da eta horretan aldaketa bat eragitea oso zaila izango da, horma zaharrek eta natura basatia nahasturik ukitu ederra baina siniestroa ematen dio mendi magalaren trantsizioari plazarekiko.


Plazarako sarrera











Mendi magala













No hay comentarios:

Publicar un comentario