4 Gazte. 35-30 urte tartean. Ez dira modu ohikoan
plazan egoten. Gutxitan pasatzen dira, egun puntualetan soilik. Galdetu nien ea
zerk erakartzen zien hona etortzera eta bolatokiaren goiko plataforma seinalatu
zidaten. Haien ustez, atal hori eta gradek leku hoberenak dira. Han goian oso
ondo egoten da haien ustez. Gazte hauek sarrera ondoko eskaileretan zeuden.
Hala ere, esan zidaten etortzen ziren bakoitzean bolatokiaren plataformara
igotzen zirela. Egun hartan Trinitate Plazara joan ziren egun eguzkitsua baina
haizetsua zelako. Izan ere, haizerik gabeko leku baten bila egon ziren, aldi
berean eguzki eta tenperatura on hori aprobetxatzeko. Haien ustez plaza lasaia
da, erosoa, itxia baina aldi berean irekia. Plazak sorrarazten dien sentsazioen
artean lasaitasuna eta babesa azpimarratzen dute. Babes sentsazio hori plazak
ixten dituen elementu desberdinek osatzen dute. Alde batetik mendia.
Bestaldetik gradak. Bestetik etxebizitxak, frontoia, elizak, San Telmo museoa…
Plazaren punto positiboa beraz gradak eta plataformak dira. Asko guztatzen
zaizkie gradak jendez betetzen direlako ekintza kulturaletan. Baina haien ustez
ohiko egunetan graden zati gehiena erabili gabe geratzen denez horietan zerbait
egin ahalko zen, plazaren estetika eta lasaitasuna apurtzen ez duena. Puntu
negatiboa galdetu nienean batek mendi magalari seinalatu zion baina segituan
bere laguna oinak gelditu zion bertan harresi zaharrak eta aitzinako eraikinen
paretak geratzen direla esanez. Orduan hasierakoa bere iritzia aldatu zuen,
behin zonalde horren balio historikoa ezagututa.
Azken gauza moduan, esan zidaten oso ondo zegoela
horrelako ikasle gazteok halako elkarrizketak edo kontaktuak egitea plazen
erabiltzaile gazteekin, euren ahotsak entzuteko jendea bilatzen dutelako
hirietan “skate” praktikatzeko eremuak habilitatzeko (haiek “skater”-ak
baitira).
No hay comentarios:
Publicar un comentario