UN NUEVO PARADIGMA EN ARQUITECTURA: Naturalezas artificiales. Luis de Garrido.
ARKITEKTURA JASANGARRIA
Egun batzuk atzera Arkitekturaren Sarrera irakasagaiarako jasangarritasunari buruzko lan bat ebatzi genuen taldeka. Besteak beste, informazio iturri bezala liburu hau erabili genuen batez ere. Izan ere, Luis de Garridok arkitektura jasangarriaren pionero onenetarikoa da hemen. Halaber, Green box, Casa Hernández, Casa Mariposa eta Vitrohouse prototipoak beraren kreazioak dira. Liburu honetan jasangarritasunari buruzko informazio asko biltzen da, eta horretaz gain, de Garridoren prototipoak eta eraikuntzak aztertzen dira (soluzioak, estrategiak, influentziak, materialak, erabilpena, diseinua...) Gomendagarria, benetan. Hona hemen lanerako erabili genuen laburpena:
Luis De Garridok erabiltzen dituen jasangarritasun
estrategia konposatuak:
1.Naturarekiko integrazio
bikaina lortzeko:
"Natura
artifizialak" dira hauek. Ekosistema berri bat sortzea, zeini ekosistema
naturalari ematen dion energia naturalek hornituko dute. Horretaz gain, natura
eta garapenarekin bat egingo duen konposizio bat egitea proposatzen da. Honek
hainbat konponente eta faktore finituz osatuko da eta hauek moldatzeko,
erreparatzeko edo aldatzeko estrategia birziklagarriak sortuko dira, hala nola,
hondakinak osatzen ez dutenek edo berreskuratu ahal direnak.
2.Pertsonen ongizatea eta
zoriontasuna eskuratzeko:
Eraikinetan bizi diren
pertsonen zoriontasuna eskuratzea da helburu. Hori lortzeko, kultura eta
pertsona desberdin bakoitzeko elementu anitzak gehitu behar dira.
"Zoriontasunaren arkitektura" eskuratzeko behar diren konposatuak:
-Argiztapen naturala
-Aireztapen natural
jarraitua
-Erraztasun teknologikoa
-Materialen
"naturalitate" maila altua
-Diseinu arkitektoniko
erreza eta ez monotonoa
-Kolore egokiak
-Intimitate eta
segurtasun sentsazioak
-Aldakortasun termiko
estazionala
-Elementu patogenoen eza.
-Mantenimendu minimoa
3. Benetazko arkitektura
jasangarria lortzeko estrategiak:
Agerian dago benetazko
arkitektura jasangarria lortzeko lehenago hori definitu behar dela. Luis De
Garrido-ren ustez, "Arkitektura jasangarria horren erabiltzaileen beharrak
asetzen dituena da, edozein lekuan edo momentuan burutu behar dena, baita
etorkizuneko ondorengoei kaltetuko ez duena. Beraz, arkitektura jasangarriak
konpromiso honestoa eskatzen du giza garapenarekin eta gizartearen
estabilizazioarekin, estrategia arkitektoniak erabilitzea, hurrengo xedeekin:
(behean azaltzen diren 6 euskarriak ikusi)".
Arkitektura
jasangarriaren 6 euskarri nagusienak hauek dira: Baliabideen optimizazioa
(Naturalak baita artifizialak), kontsumo energetikoaren murrizpena, energia
iturri naturalak bultzatzea, hondakin eta emisio murrizketa, biztanleen
bizi-kalitatea hobetzea eta mantenimendu eta eraikitze kosteak murriztu.
Xede horiek burutzeko,
Luis de Garridok metodologia orokor bat aurkezten digu:
-Arkitektura jasangarri
berri bat identifikatzea eta definitzea
-Jasangarritasun
indikadoreak identifikatzea
-Arkitektura jasangarria
lortzeko estrategiak proposatzea
-Proposatutako
estrategiak ebaluatzea
Benetazko
arkitektura lortzeko, eta ondorioz ingenieritza
eta lurralde eta hiri ordenazio jasangarriak lortzeko, hurrengo 39 indikazioak ematen dira:
·
1.Ingurugiroa babestea
-Biosferaren integritatea
garantizatzea
-Lurraldearen
fragmentazioa murriztea
-Ingurua modu holistikoan
hautematea
-Pabimentazioa ahalik eta
gehien murriztea
-Nekazaritza landetan
edifikazioa murriztea
-Edifikazio horizontala
eta altua bultzatzea, hiria konpaktatuz.
-Hirien hedatzea gelditu
eta horretan birziklatzea bultzatzea.
·
2.Fauna eta flora babestea
-Dauden faunak, florak
eta ekosistemak zaindu
-Dauden habitak zaintzea
-Inguruarekiko integrazio
holistikoa ziurtatzea
·
3.Giza nutrizioa ziurtatzea
-Elikadura produkzio
lokalak bultzatzea
-Elikagaien garraioa
murriztu
-Ongarriak murriztu
-Giza elikadurak aldaketa
klimatikorik sorrarazten ez duela ziurtatzea
-Elikaduren kultiboa
eraikinetan sustatzea
-Berezko horniketa
eraikinetan sustatzea
·
4.Giza bizitza estiloa eta balio kulturalak aldatzea
-Berbaluatu giza beharrak
-Berbaluatu gizarte
beharrak
-Giza behar basikoak
asetzea
-Gizarte inguru eta
inguru historikoarekiko integrazioa ziurtatu
-Naturan ondorio gabeko
giza ekintza ziurtatu
-Klimarekiko impaktu
negatibo gabeko giza ekintza ziurtatu
·
5.Giza ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea
-Material osasuntsuekin
proiektatzea
-Emisio gabeko
materialekin proiektatzea
-Aireztapen naturalarekin
diseinatzea
-Gizarte erlazioak
asetzea
-Pertsonen bizi kalitatea
hobetu
·
6. Baliabideak optimizatu (naturalak eta artifizialak)
-Iruntzeko proiektatu
-Berreskuratzeko
proiektatu
-Erreparatzeko eta
berrerabiltzeko proiektatu
-Birziklatzeko proiektatu
-Desmuntatzeko proiektatu
-Berintegratzeko
proiektatu
·
7.Industrializazioa eta aurrefabrikazioa sustatu
-Industrializatzeko
proiektatzea
-Konponente modulatuekin
eraikitzea
-Konponente
aurrefabrikatuekin proiektatzea
·
8.Emisioak eta hondakinak maximora murriztu
-Berrerabiltzeko
proiektatu
-Hondakinak gestionatzeko
eta murrizteko proiektatu
-Eraikitze soluzio
errezekin proiektatu
-Kontaminazioa murriztu
-Hondakinak murriztu
-Emisio gabeko
materialekin proiektatu
-Material
biodegradableekin proiektatu
-Hondakinekin proiektatu
·
9.Energia natural berriztagarriak sustatu
-Eguzki-energiarekin
proiektatu
-Energia eolikoarekin
proiektatu
-Energia geotermikoarekin
proiektatu
·
10.Energia kontsumoa murriztu
-Material lokalekin
proiektatu
-Eraikitze soluzio
sinpleekin proiektatu
-Giza baliabide
lokalarekin proiektatu
-Eraikinen nergia
autonomoarekin proiektatu
-Eraikinen tipologia
bioklimatikoekin proiektatzea
-Efizientzia maila altuko
eraikitze soluzioekin proiektatu
-Ahal diren artefaktu
kantitate gutxiagorekin proiektatu
·
11.Kostea eta mantenimendua murriztu
-Inguru ekonomikoarekiko
modu integratuan proiektatu
-Soluzio errezekin
proiektatu
-Eraikinen bizitza
luzatzeko proiektatu
Soluzio teknologiko eta
errezen bitartez proiektatu
·
12.Garraio sistemak aldatzea
-Automobil kantitatea
murriztu
-Garraio publikoari
lurzoru proportzionaltasun egokia erabili
-Ibili eta bizikleta
garraioak sustatu
4. Ahalik eta gehien
maila bioklimatikoa lortzeko estrategiak.
Orokorrean bilatzen dena
zera da: udan eraikina berez freskatzea eta neguan berez berotzea. Horretarako
zenbait faktore hartu behar dira kontuan: orientazioa, tipologia, eraikinaren
estruktura formala, disposizioa, elementuen kolokazioa, hau da, faktore
arkitektoniko puruak, ez teknologikoak, eta ez dituzte inolako aldaketarik
amaierako kostuan. Arkitekto batzuk lortu dute eraikinaren autorregulazioa
lortzea (hala nola Green Box, Ramat Eco-House edo Restaurante Casas del Río) baina
oso zaila da guztiz lortzea. Arkitekto bakoitzak ahalmen desberdinak ditu,
horregatik, batzuk soilik lortzen dute energia kontsumoaren murrizketa minimo
bat.
5.Autosufizienteak diren
arkitekturak lortzea
Gizaki askok beldur dira
menpekotasunagatik. Izan ere, hainbat baliabide basikoen iturrietara menpekoa
izatea eragiten du horren falta egotean dena akabu egingo dela. Aipatzekoak
dira elektrizitatea, ura, hondakinen tratamendua, komunikazioak, elikadura eta
bestelakoak. Gizakiek gero eta gutxiago egiten dute autokontsumorako
baliabideak eskuratzeko. Hori dela eta, gaur egungo etxebizitza jasangarriek
ura, elikadura eta elektrizitatea lortzeko gai proiektatzen dira.
6. Multimediar
arkitektura lortzeko estrategiak
Arkitektura integratu
behar dugu modu intimo eta pertsonalean baina informazio audiobisual eta
sentsorialarekin konbinatuz. Horrela, espazio fisikoek espazio birtualetara
traszenditzen dute, biztanleen interekintzarekin eta hauen beharrak asetuz. Xede
horretara ailegatzeko hainbat faktore eta elementu kontrolatu ahal ditugu,
esaterako, beirak, argi naturalarekin eta espazioekin jolastea…
7. Arkitektura malgua eta
aldakorra lortzeko estrategiak
Eraikinak giza ekintza
gordetzeko diseinatzen dira, baina giza ekintza aldakorra denez eta garatu
egiten duenez era naturaolean, eraikinek aldaketa horiei esfortzu gabe
egokitzeari malguak izan behar dira.
8. Naturarekiko
integrazio formala lortzeko estrategia sinbolikoak
Arkitekturak naturaren
elementuak erabili behar ditu, eta naturak arkitekturarekin aberastu behar da.
Esaterako, eraikinen estalkiak lorategiak izatean lortzen da arkitekturak
naturaren jarraipena izatea, eta, estalkiaren altuerak, dimentsio berri bat
ematen dio naturari gune berdeen konpurua mantenduz.
9. Estrategia kreatibo
eta formalak
Adibidez, eraikinek solik
bere diseinu arkitektonikoa dela eta era automatikoan tenperatura erregulatzen
lortzea ideia kreatiboa da. “Menos es más” ideiari beste bat gehitzen zaio:
“Gutxirekin gehiena egitea”. Material sinple eta murriztuekin konposizio
konplexuak lortzea du helburu.
10. Innobazio jarraitua
eskuratzeko estrategiak
Arkitektoek etengabe egon
behar dira innobazioei, garapenari eta berrikuntzei adi. Beraien jakintzak
etengabe handitu, gero eta gauza gehiago kontuan hartuz eraikinak proiektatzeko
orduan.
11. Mantenimendua eta
prezioa murrizteko estrategiak
Luis De Garridok mantentzen
du arkitektura batek jasangarria izateko bere prezioa eta mantentzeko kostuak
baxuak izan behar direla, hau da, ekosistema ez aldatzeko gastuak minimoak
izatea.
MATERIALEN ETA ELEMENTUEN EZAUGARRIAK ARKITEKTURA JASANGARRIETAN:
Energia naturala erabiliz hurrengoak lortzea:
-Konponenteen lorketa ingurugiroari inpaktua sortu gabe
-Muntai erraza
-Iraunkortasun erraza
-Anpliatzeko erreza
-Rekonfigurazio erreza
-Rekuperazio erreza
-Erreparazio erraza
-Interkambio erraza
-Birziklatze erraza
-Degradabilitatea erraza
-Erabilgarri ez diren konponenteen itzulketa ingurugiroari inpaktua
sortu gabe.
Orain arte aipatu dugun
guztia kontuan harturik, materialen ezaugarri jasangarriak aztertu dira
indikadore batzuen bitartez. Horrela, material bakoitzak nota bat lortu du
parametro horiekiko balorazioei behatuz. Mustra bezala, aipatu behar dugu
hormigoi harmatu prefabrikatua edota beira tenplatua balorazio onenetariko
materialak direla. Kontraz, itsas barniza, burdina laka eta poliuretano espuma
material desegokienetarikoak dira arkitektura jasangarria lortzeko.
Energiari dagokionez,
materialak lortzeko ezinbestekoa dugu honen erabilpena. Material batzuk,
aluminioa edo poliestirenoa bezala, energia kantitate altuak behar dituzte
ekoiztuak ahal izateko (215 eta 100 MJ/Kg ) eta beste batzuk, ordea, harea edo
hormigoia bezala, ez dute energia handirik behar beraien ekoizpenetan (0,10 eta
0,99 MJ/Kg). Horrela, esan dezakegu azken bi material hauek arkitektura
jasangarria lortzeko paregabeak direla.
Eraikin bat proiektatze
orduko, kontuan izateko da eraikin hori inguratuko dituzten arkitekturak,
haizearekiko esposaketa, eta izan ahal dituen argi eta aire obstrukzioak. Hori
dela bide, hasieran ikerketa bat ebatzi behar dugu. Klima, kokapen geografikoa,
inguru urbanoa… horien guztien parametroak aztertu beharko dira, eta horien
arabera diseinua posibilitate batzuk edo besteak izatea ahalbidetu edo ekiditu
egingo da.
Diseinu bioklimatikorako
memoria konzeptuala: jasangarritasuna hobe dadin soluzio batzuk daude.
-Eguzki zuzen etekina
(alde gardenen orientazioa)
-Akumulazio masa
-Enbolbente energetiko
efizientea
-Aireztapen gurutzatua
-Ur berogailu solarra
ezartzea
-Ureztapen edota suteen
kontrako urak biltzeko sistema
-Energiaren kontsumoa
murriztapena ahalbidetzen duen area antolaketa egokia
-Eguzki babesa lortzea
aleroen biratez dagokion momentuan
-Kanpoko espazioen
akondizionamendua begetazio egokia eta estalketa alternatiboak erabiliz.
Un nuevo paradigma en arquitectura. Naturalezas artificiales 2001-2012. Luis de Garrido. Monsa. 2012 // 2.-92.
orrialdeak
No hay comentarios:
Publicar un comentario