sábado, 23 de marzo de 2013

San Mames Barria - Eraikuntzaren Analisia

Eraikuntzaren Analisian II irakasgaian ikasten ari garen nozioak finkatzeko ariketa bat burutzea bururatu zitzaidan. Eraikin baten eraikuntza prozesua aztertzea izan zen nere ideia. Ze eraikin aukeratu? Ba interneten horri buruzko argazki asko daudenari buruz. Orduan gogoratu nintzen badagoela sare sozialetan sanmames.org izeneko web orrialde bat, non San Mames barriari buruzko informazio guztia aurkitu ahal dugun. Hori dela eta, eraikin hori aztertuko dugu:

Hasiera batean topografiaren eta orubearen estudioa egiten da eta horren arabera eraikinaren diseinua eta eraikuntza era ezartzen dira. Proiektuari argi berdea eman ondore indusketa hasten da. Kasu honetan orubearen firmea ia azalean dago (lurzorua harriz osatuta dago nagusiki). Estadioa soto batzuk dituenez eta zelaia maila sakonago batean dagoenez, makinek gogor aritu behar izan zuten Bilboko Erakusketa Azoka zaharra zegoen lekuan. 




Jarraian lurzorua lautu eta ahalik eta gehien garbitzen eta konprimatzen da. Zimenduen zapatak egiteko putzuak egiten dira (Honetan ez da enkofraturik behar) eta garbiketa horigoia gainean zapatzaren armatuak kokatzen dira. Horietan zutabearen itxarote armatua lagatuko dugu etorkizunerako zutabea zapatari modu egokienean lotzeko.
















Zapatak zurruntzeo eta egon ahal den eszentrikotasuna (zapata eta zutabearen artekoa) gainditzeko elkarren artean lotuko dira habe riostrak erabiliz. Kasu honetan norabide batean soilik lotu dituzte.





Hurrengo pausua zutabeen armatuak kolokatzea eta horiek hormigonatzea. 



Aipatu behar dugu zimenduen perimetroan sotoko hormak eta pantaila horma sendoak (Kontentzio hormak) ezarri direla orubearen bultzadak eusteko. Hauek pausuz pausu altuera irabazten joango dira eta, behin amaiturik daudela, hutsuneak betetzeari jarriko dira.






Aipatzekoa da ere San Mames zaharra dagoen orubea eta inguruko eraikinen orubea mantzentzeko behin-behineko kontentzio hormak ezarri direla. Batzuk han bertan geratuko dira estaliak horma handiei esfortzua kentzeko funtzioarekin. Hauek egiteko paretari hormigoia bota zaio eta mikropilote batzuk sartu zaie hori guztia eusteko.







Badago izkin bat non dirudienez piloteekin lan egin dutela. 




Hurrengo pausuetako bat beheko solairuetan solerak eraikitzea da. Solerak lurzoruan zuzenean bermatuta dauden azaleko elementuak dira. Automobilen, pertsonen, objektuen.. kargak zuzenean lurrera transmititzen dituzte. Argazkietan ikusi ahal ditugu sub-baseak, baseak, lamina iragazgaitzak eta hormigonatuko diren mallazoak, baita soleraren juntak (perimetralak, zutabezkoak...).












Zulo edo hutsune bat lagatzen da. Ez dugu ezagutzen horren erabilera baina honetan garrantzitsua da puntalen erabilera zuloaren pareta horiek beraien lekuan mantentzeko eta zuloa ez ixteko.





Jarraian hurrengo solairuak egiteari pasatzen dute. Zutabeak gora hormigonatuz eta habeen armatua jartzen, enkofratzen eta hormigonatzen aurreratzen da. Armatua kasu askotan zurruna da, pieza batekoa. Horiek lotu eta hormigonatzen dira ere.









Forjatuak eraikitzeko habexkak eta gangatila pieza txuri horiek jartzen dira, baita lamina iragazgaitzak, mailazoak eta hauen hormigonatzeak.





Harmailen eskalonatua eutsiko duten egiturak kokatzen dira ere eta hormigonatzen dira. Horietan forjatu batzuk jarri eta maila bakoitza eutsiko dituzten piezatzoak jartzen dira. Behin pieza horiek jarrita dagoeneko jarri ahal dira behin betiko eskalonatua osatuko duten piezak, atornillaturik.









Hurrengo argazkietan VIP palkoak ikusi ahal ditugu. Horien euskarriak ageri dira, baita bere forjatuak. Hormigoia behin betiko erresistentzia osoa hartu ez duene, puntal horiek egun batzuk geratuko dira han eraikitzen jarraitzen duten bitartean. Palko horien tabikatuak egiten ere hasten dira.






Estadioa handitzen doa eta pieza altuenenak jartzen dituzte, harmaila altuenak eta bigarren eraztuna eutsiko dituztenak.
















Harmailak hazten doaz eta dagoeneko sentitu ahal da harmailen uhin forma.








Barrualdeko eta kanpoaldeko LED pantailak eutsiko dituzten euskarriak era nabari ahal dira estadioren eskeletoan.




Eserlekuen lehenbiziko probak egiten hasten dira.




Estalkia eusteko egiturak jartzeko ordua da. Zertxa horien lehenengo piezak ikusi ahal dira. Pieza horiek fabrika batean prestatzen dira. Altzairuari tratamendu bat egiten zaie eta zuriz margotzen dira.






Sarrera hau estadioa amaitu arte eguneratuz joango da, estalkiaren eta fatxadaren eraikuntzak oso interesgarriak izango direlako, baita Athletic-ek ekialdeko harmailak eraiki gabe San Mames barrira aldatuko denerako prozesua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario