jueves, 2 de mayo de 2013

Arkitektura Moldagarria - Londreseko Estadio Olinpikoa

File:Olympic Stadium (London) illuminated, 3 August 2012.jpg

Londres 2012 Olinpiar Jokoentzako eraiki zen estadio olinpikoa oso berezia da arkitektura eta ingenieritzaren munduan. Izan ere, "mecano" bat balitz bezala, piezetan desmuntagarria da, jokoak eta gero beste funtzioetara egokitzeko. Horretaz gain, bestelako nozio arkitektoniko bitxiak eta garrantzitsuak aipatuko ditugu orain.

Londreseko gune industrial bat ia abandonaturik dagoela, baita itsusia, kutsatua eta hiriaren komunikabide kohesioaren aldetik desegokia, Londres hautatuta atera zenean eremu horretan rekonbertsio bat egitea erabaki zen. Bertan ezarriko zen villa olinpikoa. Sedeak, zentroak, hotelak, egoitzak, estadioak, denborapasak... Hitz gutxitan esanda, Joko Olinpikoak aprobetxatuz hiriaren auzo bat konpontzea.

Arkitektoek estadioarentzat egokiko zen eremua hartu zutenean, ohartu ziren ezingo zela posible azalera horretan ezaugarri olinpikoko estadio bat sartzea. Buruhauste batzuen ondorioz, estadioak hartuko zuen azalera murriztu zuten. Estadio konpaktoa izango zen orduan, ibaiaz inguratuta.

File:Olympic Stadium (London), 16 April 2012.jpg


Beste arazo bat aurkeztu zen orduan. Joko egunetan zehar estadioa gora arte betetzen da, baina jokoak amaitu ondoren, normalean estadio olinpiko guztiek  erabili gabe, edo behintzat ia erabili gabe, geratzen dira. Horren adibide on bat dira Pekineko "habia", Montjuic edota Yoyogiko Gimnasioa. Guzti hauek joko egunetan bete ziren, eta orain, funtziorik gabe geratu dira (ekitaldiak, ekintzak, norgehiagokak,...) edo oso handi geratu dira (eserleku kopurua handiak direla eta). Gainera, mantentzeko kostuak izugarrizkoak dira estadio erraldoi batean. Horretaz gain hiriak dagoeneko du ezaugarri erraldoietako futbol zelai bat, Wembley. Zertarako beste bat? Zein izango zen orduan soluzioa? Londreseko estadioaren kapazitatea murriztu? Ez, jokoentzako ez baitzen gehiegi izango. Orduan, zer?

Arazoa konpontzeko 'mecano'aren ideiari erreparatu zioten: Muntatu eta desmuntatu ahal den eraikin bat diseinatzea, jokoetan zehar itxura eta funtzio batzuk izateko eta jokoak eta gero beste funtzio eta beste ezaugarriak izateko. Ideia ona zen. Nola burutu? 



Estadioa kapa edo pieza desberdinak izango zituen. Nagusienak: Fosoan eremu estatikoa, zelai olinpikoa eta beheko harmailak; metalezko estruktura moldagarri batzuen gainean goiko harmailak; eta hauen gainean estalkia, argi dorreak barne. Jokoak pasa eta gero azkenengo bi piezak betirako kendu eta  soilik atal finkoa geratuko zen zutik. Estadioaren tamaina 80.000 eserlekutik 25.000 eserlekura pasatuko zen beraz, West Ham futbol taldearen egoitza eta zelaia bihurtzeko.



Bestalde, estadioa oso konpaktoa zenez, argiak kokatzeko era oso zaila izango zen, estalkia oso baxua egonez ikusleen gainean edo ikus-kanpoan egongo ziren, molestoak eta guzti izanez. Horretarako, fokoen altuera handitzea erabaki zen, dorre batzuetan ezarriz.

Aipatzekoa da ere proiektua erdixka zegoenean, krisi ekonomikoa kolpekatu ziola. Burutu nahi ziren luxuzko ezaugarriak edo elementu bitxiak moztu egin ziren. Hala ere, estadio guztiz funtzional eta egoki bat ondoriozta egin zen.

Azken finean, estadio malgua, moldagarria, desmuntagarria, ekonomikoa, errentagarria, funtzionala, egokia eta polita, kalitatezkoa, kirol arkitekturan deigarria eta aitzindaria (Izan ere Qatar-eko futbol txapelketa mundialarentzat behin-behineko estadioak diseinatuko dira).

'SUPERESTRUCTURAS' PROGAMAKO DOKUMENTALA:


No hay comentarios:

Publicar un comentario