Tailer bateratua eduki dugu gaur, Egiturak III irakasgaian zentratuz. Duela bi aste dispositiboaren aurkezpen publikoak egin genituen. Gaur arte pixkanaka-pixkanaka proiektua garatzen egon gara eta ideia berriak ekarri ditugu tailerrera.
Besteak beste, portikoen forma zuzendu dugu: zutabeak zoruarekiko perpendilkurrak egin ditugu, atzeko itxitura zati inklinatuak gelaren espazio nahikoa jaten digulako. Bestalde, planteatu dugu elementu finko bat edukitzea. Eserleku jarraia hain zuzen ere. Elementu hau kaxa izaera edukiko luke, eta bertan gordeko dira eserleku, mahai eta bestelako altzari desmuntagarriak.
Pentsatutako aldaketa nagusiena toldo baten diseinua pentsatzea izan da. Izan ere, planteatu dugu egitura hutsa uztea, estalki eta itxiturarik gabe. Gela ireki bat azken finean (klima oneko konfigurazioa izango zen hau). Toldoa, behin bilduta kaxan gordeko dena, kondoi bat bezala egitura estaliko du, euritik eta haizetik babesteko (klima txarreko konfigurazioa). Toldoa plastiko edo lona desberdinez osatu ahal da, transpirablea, gardena, transluzidoa, txuria... izateko. Honek ahalbidetuko luke barru-kanpoko erlazio bisuala, baita lona txurian proiekzioak egitea, esate baterako. Toldoa, kanping denda bat balitz bezala, ate eta leihoak edukiko lituzke kremailera eta belkroen bidez.
Gero, tailerrean zehar ideiak eta aldaketak baloratzen egon gara, eta erabaki dugu toldoa osoa ez izatea, baizik eta soilik itxitura alde batzuetan jartzea. Banku finkoaren idea garatzen, konturatu gara kaxa izaera horri probetxu atera eta garraiatzeko kaxa bat bezala funtzionatzea. Hau da, gure 'THE GELA' desmuntagarria izatea (azken finean elementu linealak dira: listoiak, taulak, kableak...) eta IKEA-ko altzari bat bezala kaxan pieza guztiak 'tetris' moduan enkajatuak egotea.
Irakasleen laguntzaz, arazo batzuk konpondu ditugu, baina ere aipatu dizkigute beste arazo batzuk, guk horietaz ohartu ez garenak: portikoak arrriostratzeko beharra eta haizearen eraginez gure proiektua mugitzeko arriskua dagoela (bela bat bezala funtzionatu ahal duelako).
Lehen arazoarentzat, soluzioa da pletinak jartzea piezen arteko loturetan eta tentsore edo arriostrak jartzea portikoen artean. Bigarren arazoari dagokionez, zenbait ideia bururatu zaizkigu: urezko bidoiekin, harrizko betekinarekin eta pabimentuarekin (baldosak, hormigoi losak...) kontrapisua egitea.
Amaitzeko, pentsatzen egon gara, baita ere, behin desmuntagarria eginda nolakoa izango diren instalazio elektrikoak eta iluminazio-instalazioak. Baita desmuntagarria izateko piezak ez ondatzeko eraikitze sistema zehatzak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario