Juan José LaHuerta-k CCCB-ko
Espais Compartits programarako eginiko elkarrizketa laburra. Espazio Publikoa
kontzeptu bezala zalantzan jarriko du:
Honen ustez, ‘espazio publiko’ espresioa gaizki erabiltzen
da gaur egun. Honek ez du gizarte talde baten ekintzak jasotzen dituen lekua
islatzen. Honetarako, termino egokienak ‘kalea’ edo ‘kanpoaldea’ izango ziren.
‘Espazio’ hitza abstraktu samarra da, arkitektoen alderdira
soilik murrizten duelako. Hau, plano, maketa eta irudien bitartez adierazten
den zerbait fisikoa da. Gainera, ‘publiko’ hitza ere da abstrakzio bat.
‘Espazio publiko’ hitza askotan botere elementu bat bezala
erabiltzen da, hainbat termino gehiago biltzen dituena (kalea, isurbideak,
espaloiak…), tumultoa eta difusoa ageri den.
Espazio publikoaren lehen adierazpenak aurkitzeko Italian
egindako marrazkietara atzeratu behar gara. Bertan forma eta bolumen batzuk
ageri dira, hau da, eraikin eder batzuk plaza disziplinatu bat inguratzen.
Dispositibo hau tumultua menperatzeko balio omen zuen.
Bere espazio faboritoaz galdetzerakoan, Plaza Catalunya
aipatzen du. Plaza hau ez du kualidaderik, eta diseinu aldetik ezaugarri
txarrak dituen plaza bat bezala atzeman ahal da. Gainera, kale gurutzadura bat
da eta porrot egin dituzten interbentzio kumulu bat da.
Hala ere, espazio honetan 15M mugimendua eman zen. Erabilera
ez zuen espazio negatibo batetik, hiriko biztanleen aktibitatea eta protestak
jaso zituen denbora batez. Horretaz gain, gabonetan patinatzeko pista bat
bilakatu zen (biztanleen “opioa”). Horrela, egun batzuk atzera biztanleen
aktibitatearen zentrugunea izan zena (eta momentu historiko garrantzitsuaren
edukiontzia izan zena), pribatizatutako espazio tradizional batean bihurtu zen
(patinatzeko pista).
No hay comentarios:
Publicar un comentario