domingo, 18 de octubre de 2015

MAT.01 - Hiria eta espazio publikoari buruzko hausnarketak

Xavier Antich irakasle kataluniarrak Tabakaleran egindako adierazpenak:




Honen ustez, hiria ez da konposizio fisiko eta material bat bezala ulertu behar, non hirigintzako elementuak antolatu eta planifikatu egiten diren, baizik eta kolektibo edo gizarte talde baten jarduerak biltzen dituen espazioa.

Hirietan “Bat-etortzearen estrategia” utopikoa bultzatu da baina azkenean hau alienatu eta lortu dena izan da denominadore komunak biltzen dituen hiri ereduak sustatzea komunak ez diren gauza guztiak hiritik kanporatuz. Hauei, modu ezegokian, antisistemak edo alternatiboak deritze.

Azkenean, konsenso idilikoaren onurak azken hauen espazio publikoak ezabatuz lortu dira, Horregatik,  ahots diskordanteak, eredu hauekin bat egiten ez dutenak, isilduak izan dira molestoak zirelako.


Amaitzeko, hirigintza politikarekin lotzen du. Orain arte era periferikoan aritu direnak, era motel batean (hamarkada bat inguruko prozesua batean), hiria eraikitzeko erabakitze prozesuetan parte hartzea lortzen ari dira. Azken finean gizarte eta hiri aberatsagoak lortzeko helburua dute, pertsona eta kolektibo guztiak biltzen dituztenak. Fenomeno global baten aurrean ari gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario