Hona hemen Hernani-ko parke teknologikoan eraikitzen ari diren "Orona IdeO" innobazio zentru xelebrea. Konplexu osoari "Innovation City" deritzo eta irisgarritasunaren enpresaren egoitza izateaz gain, jasangarritasnari buruzko laborategiak eta unibertsitate txiki bat izango ditu bere baitan. Konplexua jasangarria izateaz gain enpresaren etorkizuneko erakarpen jasangarriak egiteko balio izango du. Europar mailan aurrekari izango den zentrua lortuko da, izan ere oraindik eraikitze lanetan daude.
Zentruaren ikonoa Orona Zero izeneko eraikina izango da. Bertan ofizina gehienak egongo dira eta bisualki oso ederra da zilindro inklinatu bat osatzen duelako, lurzoruan murgilduta dagoena. Boladizoan dagoen atala sarrera izango da, enpresa handien hegemonia sentsazio hori bilatuz. Zilindora hegoalderantz dago biratua, suposatzen da estalkiaren zelula fotoboltaikoek eguzkiaren izpiak hobeto har dezaten. Eta zergatik aukeratu da zilindro zulatua konplexuaren pieza nagusia bezala? Orona-ren logoa rosko bat delako.
Jasangarritasunaren sinbolo bezala, eremu berdeak anitzak dira eta belarrezko estalki famatuak -Green roofs- ere bai erabiltzen dira.
Konplexu xelebre eta interesgarria, Euskadi teknlogiaren buruan jartzekoa kontinente mailan eta garapen ekonomikoari laguntzekoa.
WEB GUNE OFIZIALA
No hay comentarios:
Publicar un comentario